Bisita gidatu alternatiboak Iruña-Veleiara. Lehena abuztuaren 1ean

Jende askok eskatzen digula ikusirik, bisita gidatuak antolatzen hasi gara Iruña-Veleiara.

  • Lekua zoragarria da. Hiri erromatar zaharraren harresiek zutik jarraitzen dute eta barruan hainbat leku interesgarri bisita daiteke. Baina harresien kanpoaldea ere oso interesgarria da, hiria askoz ere zabalagoa izan baitzen IV. mendera arte.
  • 2005 eta 2006 urteetan Eliseo Gil arkeologoak zuzendutako taldeak 400 pieza baino gehiago aurkitu zituen inskripzioekin. Latinezko eta euskarazko testuak, sinbologia eta ikonografia kristaua eta eguneroko bizitzako irudiak dituzte. Baina 2008an Batzorde batek faltsutzat jo, eta Arabako Diputazioak arkeologoak bota eta auzibidean jarri zituen.
  • Urteak daramatzagu gaia aztertzen eta gure ustez benetakoak dira grafitoak. Geure ikuspegia emango dugu gertatutakoaz. Gaur egungo egoera zein den ere azalduko dugu.

hallazgos_excepcionales

Bi bisita programatu ditugu hasteko:

  1. Abuztuak 1, larunbata. 10:30-13:00
  2. Irailak 5, larunbata. 10:30-13:00

Aparkalekuan elkartuko gara. Bisitaren ondoren, nahi dutenentzat, bazkaria (eguneko menua) hurbileko jatetxe batean. Bazkari ondoren solasaldia eta proiekzioa jatetxeko egongela batean.

Aurrez eman behar da izena helbide honetan:

webmaster.sosveleia@gmail.com

Urritik aurrera, herrietako lagun-talde, kultura-talde eta horrelakoentzat ere antolatuko ditugu bisitak (10 lagun gutxienez, 30 gehienez). Jarri gurekin harremanetan

Antolatzaile: SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria , Martin Ttipia

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleiako grafitoak ikustea eskatu diote hiru elkartek Arabako Foru Aldundiari

Datazio_eskaera_2015_06_26

Martin Ttipia, SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren Jatorriko kideek gaur egin dute, laugarren aldiz, grafitoak ikusteko eskaera Arabako Foru Aldundiko gobernu berriari

– Lurmenek grafitoak Arabako Foru Aldundiari eman zizkionetik Aldundiaren faltsukeriaren aldekoek ikusi ahal izan dituzte grafitoak baina beste inork ez.

– Argazki batzuen arabera, grafito batzuk sakon garbitu dituzten susmoak daude, datatzeko aukerarik sekula egon ez dadin

– Beste grafito batzuetan kola kendu eta piezak askatu dituztela eta berriro itsatsi dituztela ematen du beste argazki batzuen arabera. Hori egitea oso kaltegarria da piezentzat  eta ez litzateke onartu behar.

– Gai honetan oso kezkatuta gauden hiru elkarteek, Martin Ttipiak, SOS Iruña-Veleiak eta Euskeraren Jatorriak, pieza guztiak  egoera onean dauden ala ez egiaztatu nahi dute. Aurretik ere eskatu izan dute grafitoak ikustea baina 6 urte hauetan ez dute erantzunik jaso.

– Horrez gain, Euskeraren Jatorria Elkarteak gaur mundu osoan banatuko duen Iruña-Veleia Newspaper berripapera aurkeztu du. Esan behar  da berripaper honen advisorra Edward Harris dela, arkeologia modernoan erabiltzen den erregistro-metodoaren  sortzailea.  Munduko 3.000 arkeologo eta ondare zaintzaileri  bidaliko zaie Iruña-Veleiaren gaian sakonduko duen berripaper hau; urtean hiru ale egingo dira.

– Helburua gai hau nazioartera ateratzea eta Euskal Herriko agintarien eta EHUren axolagabekeria salatzea da, grafitoak ez datatzeagatik eta hondeamakina batez sektore oso bat suntsitzeagatik

– Patxi Zabaletak zenbait egunkaritan aipatu duen moduan, nola da posible 6 urtetan Lurmenek 400 grafito aurkitzea eta EHUko Julio Nuñezek daramatzan azken 6 urte hauetan bat ere ez agertzea?

– Ez ote da suntsitzen jardungo bere faltsukeriaren kontra doazen grafitoak?

Gogoratu behar dugu Lurmeneko zuzendaria zen Eliseo Gilek 100 grafito datatzea eta kata kontrolatuak egitea eskatu ziola orain dela 7 urte Arabako Foru Aldundiak izendatutako eta gehienbat EHUko Letren Fakultateko kidez osatutako Aholku Batzordeari, baina honek uko egin ziola. Horrela, geruza erromatarrek grafitoak garai horretakoak zirela zehazten bazuten ere, zientifikoki berresteko aukera gabe gelditu zen.

Geroago gauza bera eskatu zion epaileari, hain zuzen ere zeramikak, adreiluak eta hezurrak datatzea. Baina berriro hauetako bi multzo, hezurrak eta adreiluak,  ez ziren aztertu eta zeramikak ere ez ziren datatu, gainazaletan zeuden metalen azterketa hutsa egitera mugatu zirelako. Emaitza bitxia izan zen, izan ere, topatu zituzten metal modernoak ez baitziren lehenago agertu  Adituen Batzordearen txosten batean ere. Gogoratu behar da, grafitoak datatzeko, idazkunen ildoetan dauden sedimentuek eta kare-geruzek zenbat denbora daramaten aztertu behar dela eta hori ez dutela egin nahi izan Madrileko laborategian.

Oraindik ez dakigu  grafitoak noizkoak diren, Europako arkeometria laborategi izentsu batera ez direlako bidali nahi izan. Zergatik?

Une honetan grafitoak faltsuak direla dioten 7 txosten daude, baina bestaldean badira 25 txosten, irizpen eta gutun (2) egiazkoak izan daitezkeela diotenak, eta horietako bi txosten aldizkari zientifikoetan argitaratu dira:  http://euskararenjatorria.net/?p=2236

(http://euskararenjatorria.net/etik jasoa)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gaur, ekainak 22, Alicia Satuéren hitzaldia Ondarroan

Ondarroa_hitzaldia_kartela

Astelehenean, ekainaren 22an, Ondarroan, 18:30etan (Beikozini, Iparragirre kalea, 10) Zientziaren Giltzak Elkarteak “Iruña-Veleia: zenbait argibide, hainbat zalantza” izenburua duen hitzaldia antolatu du.
HITZALDIAREN LABURPENA:
Hitzaldia Arabako Iruña-Veleia aztarnategian agertutako latinezko grafitoen hizkuntzari buruzkoa izango da: bertan III. mendean erabiltzen zen ahozko latina eta gaztelaniaren jatorria litekeena, latin klasikoaren baino gaztelaniaren gertuago dagoela kontutan harturik, oppidum erromatarraren  kokapena kontutan hartzeaz gain. Azalpen hauen aurretik, baina, eta entzuleei grafito horien ibilbidearen inguruan informazioa emateko helburuarekin, “Iruña-Veleia afera” delakoaren laburpena egingo da, 2005-2006ko kanpaina arkeologikoetan faltsutzat jo dituzten latinezko eta euskarazko grafitoak agertu zirenetik eta  gaur egungo egoerara arte, zeinetan haien faltsutasuna frogatuko lukeen frogarik ez dagoen.
HIZLARIA: ALICIA SATUÉ
Alicia Satué, El latín de Iruña-Veleia (2013) txostenaren egilea, Salamancako Unibertsitatean Filologia Klasikoan Lizentziatua da eta gaur egun Mutrikuko institutuko latin irakaslea izateaz gain latin arruntaren arloan ikerketetan aritzen da Iruña-Veleia aztarnategian agertutako testuekiko bere jakinmina dela eta (III. mendekoak arkeologiaren arabera eta ustezko -bakarrik- faltsuak liratekeenak).  Bere iritsiz, grafitoak benetakoak litezke beren hizkuntza ezaugarriei begira, imperio erromatarreko beste hainbat tokitan aurkitutako mota bereko epigrafiarekin bat datozelako.

(Iragarkitik kopiatua)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Euskadi euskararen aurka?” Gontzal Fontanedaren artikulua Alean

Duela pare bat hilabete Argia-ko edizio digitalean agertu zen, eta orain Araban argitaratzen den Alea astekari berrian irakur daiteke. Ikusten dugunez, gero eta ahots gehiago entzuten da bidegabekeriaren aurka.

image1(1)

image2

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Giro onean egin zen Gasteizko bilera

Multzo polita bildu ginen Gasteizen joan den larunbatean, eta  informazioa partekatu, egoera aztertu eta aurrera begira zer egin eztabaidatu genuen. Oso onuragarria izan zen. Ondoren agerraldia egin genuen Diputazioaren aurrean.

IMG-20150613-WA0001

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Patxi Zabaletaren artikulua Garan

Maiatzaren hasieran “No destruir los grafitos de Iruña-Veleia” argitaratu zuen Patxi Zabaletak Noticias de Gipuzkoa-n eta Naiz-en. Orain artikuluaren bertsio laburragoa atera du gaurko Gara-n.

Sarrera hau egiten dio egunkariak: “El autor sostiene que el debate sobre la autenticidad de los grafitos de Iruña-Veleia debe ser reconducido del ámbito judicial en el que se encuentra «empantanado» por la obcecación de quienes insisten en su falsedad, al científico e internacional y aboga por su protección ante el peligro de que se destruyan.”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleia, Bilera irekia ekainaren 13an

Non: Aldabe Gizartetxea, Gasteiz (Eulogio Serdan K.)

Noiz: ekainak 13, larunbata, 10:00

Gaia: auziaren egoeraz informazioa, analisia eta eztabaida. Orain arte egin diren ekintzak eta egin daitezkeenak. Oso litekeena da laster izatea Eliseo Gilen aurkako epaiketa eta mugitu beharra daukagu.

Enkartelada, bileraren ondoren

13:00, Diputazioa aurrean.

Gonbidatuta zaudete gaian interesa duzuen guztiok.

SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia

 

Iruña-Veleia, Asamblea abierta

Lugar: Aldabe Gizartetxea, Gasteiz (C. Eulogio Serdan )

Día y hora: 13 de junio, sábado, 10:00

Tema: información sobre la situación del asunto, análisis y debate. Acciones realizadas y propuestas para el futuro. Es muy probable que el juicio contra Eliseo Gil se celebre dentro de poco tiempo y nos tenemos que preparar para ello.

Encartelada, después de la reunión

13:00, delante de la Diputación

Estáis invitadas todas las personas interesadas en en el tema.

SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria, Martin Ttipia

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“El extraño caso de Iruña-Veleia: la destrucción del patrimonio vasco”, Antonio Arnaiz Villenaren artikulua La Tribuna del País Vasco-n

Antonio Arnaiz Villena ikerlari madrildarrak El extraño caso de Iruña-Veleia: la destrucción del patrimonio vasco izenburua duen artikulua argitaratu du La Tribuna del País Vasco agerkari digitalean. Gertakizunen laburpena egiteaz gain, Edward Harris arkeologoak Madrilen emandako hitzaldia dakar gogora, non grafitoen benetakotasunaren aldeko iritzia eman zuen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Euskadi euskararen aurka?”, Gontzal Fontanedaren artikulua Argia-ko edizio digitalean

Gontzal Fontaneda filologoa da, gasteiztarra. Bere Euskadi euskararen aurka? artikulua agertu da Argia-ko edizio digitalean.

Gontzal Fontanedak bloga ireki berri du sarean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“No destruir los grafitos de Iruña-Veleia”, Patxi Zabaletaren artikulua Noticias de Gipuzkoa-n

“No destruir los grafitos de Iruña-Veleia” tituluaz, artikulu luze bat argitaratu du gaur Noticias de Gipuzkoa egunkarian Patxi Zabaletak. Jende gehienak jakingo duenez, euskaltzaina, abokatua eta politikaria da; politikari ohia, nahiago bada,  politika aktiboa utzi egin baitu duela gutxi. Lehenengo parrafoa kopiatzen dugu:

“Desde la experiencia de cuatro décadas en el ejercicio de la abogacía, considero que la falsificación de los grafitos de Iruña-Veleia es prácticamente imposible. El debate sobre la autenticidad o falsedad de tales grafitos debiera ser sacado del ámbito judicial, en el que se halla escandalosamente empantanado desde hace más de seis años, y reconducido al ámbito estrictamente científico. Paara ello es imprescindible que los más de 400 grafitos encontrados hasta 2006 en Iruña-Veleia sean protegidos contra su destrucción y queden preservados para los análisis físicos y químicos, que son los únicos estrictamente científicos en esta cuestión y que son los que incomprensiblemente no se han realizado aún.” Jarraitu irakurtzen.

Naiz-en ere agertu da.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina