Eliseo Gili elkarrizketa Arabako Alea aldizkarian

Gasteizen argitaratzen den euskerazko Alea aldizkariak elkarrizketa luzea egin dio Eliseo Gili.

Eliseo14_content

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Arrakastatsua izan da 2. Nazioarteko Biltzarra

Donostiako Koldo Mitxelenako hitzaldia izan zen Biltzarraren aperitiboa. Ostiralean beste hitzaldi bat Langraitzen. Larunbatean Biltzarra Gasteizen. Eta igandez aztarnategira bisita gidatua. Hiru lekuetan, Karlos Uragak prestatutako erakusketa ikusgai.

Ehun bat lagun bildu ginen Europa Jauregian. Eliseo Gil, Idoia Filloy, Juan Martin Elexpuru, Alicia Satué, Mapi Alonso, Mikel Urkola, Koenraad Van den Driessche, Miguel Thomson, Mikel Larrañaga, Ulrike Fritz, Jon Nikolas eta Antonio Arnaiz mintzatu ziren hurrenez hurren. Edward Harrisen grabatutako bideoa ikusi ahal izan zen. Antonio Rodriguez Colmenero eta Luis Silgo ezin izan ziren etorri arazo pertsonalengatik, baina ponentziak bidali zituzten. Amaiera gisa, mahai-ingurua: Patxi Zabaleta, Iñigo Larramendi (Martin Txipia),  Xabi Otsoa de Alda (SOS Iruña-Veleia) eta Patxi Alaña (Euskeraren Jatorria). Mamitsua izan zen ondoren sortu zen solasaldia.

Igande goizeko bisita gidatuan ia berrogeita hamar lagun bildu ginen. Bi talde egin ziren, bata euskerazkoa eta bestea erderazkoa. Jendea oso pozik eta itxaropentsu. Zorionak eta milesker antolaketan lagundu duten guztiei.

Euskal Herriko hedabideek Biltzarrari eman dioten trataeraz zer esan… Lotsagarria izan dela. Igandeko prentsan lupaz ere nekez aurki zitekeen ezer. Baina horretaz hitz egingo dugu beste batean.

Koenraad Van den Driessche-ren balorazioa Ama Atan. Ostraka munduak Youtubera igo dituen lehen bideoak: 1) Eliseo Gil 2) Idoia Filloy 3) Alicia Satué.

IMG_2172

IMG_2192

Bisita gidatuko partaideak aztarnategian

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Azken egunak Biltzarrean izena emateko

Oraindik bada lekua larunbateko Biltzarrean. Eta gogoratu ostiralean hitzaldia dagoela Langraitzen.

113  Langraizen_Iruña-Veleia

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Kronika zabala Diario Vasco-n KMKko hitzaldiaz

Felix Ibargutxi kazetariak sinatuta, kronika zabala eta zehatza dator gaurko DVn, asteleheneko hitzaldiaz eta erakusketaz,  argazki eta guzti. Gipuzkoan editatzen diren beste egunkariek ez dute ezer argitaratu. Bestalde, Ostraka Mundua blogak hitzaldiaren bideoak eskegi ditu. Van den Driessche bat eta bi. Elexpuru bat, bi eta hiru.

dv1dvdef

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Jende ugari atzo Donostiako hitzaldian

Astelehena egunik onena ez izanarren, hirurogeita hamar bat lagun bildu ziren atzo  Koenraad Van den Dreisschek eta biok Donostiako Koldo Mitxelenan eman genuen hitzaldian. Kanpoan, Karlos Uraga gasteiztarrak prestatu duen erakusketa ikusgarria. Jendea pozik eta animatuta larunbatean Gasteizen egingo den Biltzarraren atarian.

IMG_2147

Aretoa hitzaldia hasi aurretxoan

IMG_2122 IMG_2125Erakusketako bi panel

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Maiatzak 2, astelehena, hitzaldia Donostian

DonHitz

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Prentsaurrekoak oihartzun zabala atzoko hedabideetan

Euskadi Irratiak, Onda Vasca-k eta Onda Cero-k nahiko luze eman zuten atzoko prentsaurrekoaren berri. Euskal Telebistak hitzik ere ez. Prentsa idatzian, Berrian eta Garan informazio zabala, laburra Diario Vascon eta Arabako Diario de Noticiasen, eta hitzik ere ez Correon eta Deian. Argia-ren edizio digitalean Biltzarraren eta Nuñezen aurkako kereilaren notizia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Langraitzen hitzaldia maiatzaren 6an

2. Biltzarraren barruan eta giroan, hitzaldia emango da Langraitzen. Karlos Uragaren erakusketa ere ikusgai egongo da liburutegian.

Langraizen_Iruña-Veleia

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Biltzarrean izena emateko deia

Iruña-Veleia 2. Nazioarteko Biltzarra. Europako altxor arkeologikoa, historikoa eta linguistikoa. 2016k, maiatzak 7- Gasteiz (Europa Jauregia)

Egun gutxi falta da Biltzarrerako. Parte hartzea pentsatuta baduzu, eskertuko genizuke lehenbailehen izena ematea, eta honen berria zure inguruan zabaltzea. Programa.

Izena emateko: euskerarenjatorria@gmail.com. Bazkariarekin 47 €. Bazkaririk gabe 37 € Kutxabank: 2095-5092-01-1063635469 (jarri izen-abizenak). Laboral Kutxa: 3035-0038-91-0380081747 (jarri izen-abizenak)

(Egunean bertan ere ordaindu daiteke; jakinarazi mezuan)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Prentsaurrekoa eman da gaur goizean Gasteizen 2. Biltzarra iragartzeko

Gaur goizean Patxi Alañak eta Maritxu Goikoetxeak prentsaurrekoa eman dute Gasteizen, maiatzaren 7an Europa Jauregian egingo den 2. Nazioarteko Biltzarra iragartzeko. Hedabideek ondo erantzun dute. Hona hemen programa. Izena ematea pentsatuta dutenei azkar ibiltzen eskatzen diegu, ez uzteko azken ordurako.

prentsaurrekoa

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina