Josetxo Mendiaren gidaritzapean, aurten ere hilabetero egingo dira bisita gidatuak, goizeko 11etan hasita. Izena eman behar da aurrez.

Josetxo Mendiaren gidaritzapean, aurten ere hilabetero egingo dira bisita gidatuak, goizeko 11etan hasita. Izena eman behar da aurrez.

“Paradoxa diabolikoa. Epaileak ez ditu aintzat hartzen adituen txostenak eta ezta hedabideetako informazioa ere. Metalen analisia hartzen du soilik kontuan, zeinaren arabera 36 grafito faltsuak diren eta bat benetakoa. Gainerako grafitoak (300 baino gehiago) ez ditu prozesuan sartzen. Prentsak lehen bezala jarraitzen du, gezurra barreiatzen, aditu batzuen iritzia soilik kontuan hartuta, eta Arabako Foru Aldundiak denak faltsuak direla esaten jarraitzen du.” Hemen klik eginda entzun daiteke.

Durangon egin zen Biltzar arrakastatsuak balio izan du gaia berriz ere gizarteratzeko. Hedabide euskarazko eta euskalzale gehienak ezikusi egiten jarraitzen duten bitartean, bitxia da TeleBilbao bezalako telebista bat izatea lehenetarikoa gaia modu txukun batean plazaratzen, Josetxo Mendiari ahotsa emanez. Merezi du elkarrizketa azkeneraino entzuteak.

Hemen klik eginez ikusi daiteke.
Veleiari buruzko bibliografia osatzen aritzeak aukera eman dit 2024an gertatu dena gertuagotik jarraitzeko. Alde positiboak eta negatiboak, balantzeetan ohi denez.
Alde positiboen artean, oso positibozat jotzen dut urriaren 26an Durangon burutu zen 4. Biltzarra “argitu, ez suntsitu” lemapean: 111 izen emate, ponentzia bikainak — denak bideoz eta idatziz jasoak –, proposamen ugari…
Positibotzat, baita ere, urtean zehar argitaratu den artikulu-gutun-bideo-elkarrizketa multzoa (103 erreferentzia jaso dira bibliografian), ia dena benetakotasunaren aldekoak…
Ekintza ugari: hileroko bisita gidatua aztarnategira; txikizioa salatzeko manifestazioa (salatzaile bakarrak grafitoen benetakotasunaren aldekoak!!!); hitzaldiak; online bidezko ehunka eskari Arabako Foru Aldundiari eta Erakundeei “Iruña-Veleia suntsitu ez dezaten, hiru grafito datatu ditzaten eta gai hau modu zientifikoan argitzen lagundu dezaten”…
Liburu berri bat: La autentificación de los óstraca romanos. El caso de Iruña-Veleia, Xabier Gorrotxategi arkeologoarena, grafitoak argitzeko jarraitu beharreko bidea erakutsiz.
Alde negatiboen artean, oso negatibotzat hartu behar da bi urtez jarraian aztarnategian egiten ari diren suntsiketa, eskuzko indusketaren ordez induskailu bidez egiten dihardutena. Arabako Diputazioaren gidaritzapean; agintarien bedeinkapen guztiekin; jatorrizko egiturak errespetatu gabe; objektu arkeologikoak, jaso ordez, lurrean barreiatuz eta hondakindegian pilatuz. Hori dena erakundeen, politikarien, kulturgileen eta hedabideen isiltasunak lagunduta. Hemen txikizioaren bideoa eta azalpenak.
Eta hemen IRUÑA-VELEIA: BEHIN-BEHINEKO BIBLIOGRAFIA (2006-2024), deskargagarri:

Gontzal Fontaneda. Argazkia: Zaldi Ero/ ARGIA (ALEAtik jasoa)
Oraintxe jakin dugu berria ALEAren bidez. Gontzal Fontaneda joan zaigu. Tristura handia sentitzen dugu ezagutu genuenok. Gizon handia bezain umila, zintzoa bezain langilea. Garai zailetan euskaraz ikasi zuena, euskaltzalea erraietaraino. Iruña-Veleiako gorabeheretan adiskide eta irizkide izan genuen, lan handia egin zuen afera argitzeko ahaleginean. Babazorro bloga kudeatu zuen bost urtez, eta artikulu sorta utzi digu irakurgai auziaz. Bere presentzia onbera sentitzen jarraituko dugu haren gertukook eta adixkideok. Doluminik sentikorrenak familiari.
Naizen bere bizitzari buruzko zertzelada ugari aurki daiteke.

Eskabadorarekin jarraitzen dute jota su dena suntsitzen. Eta gure agintariek, arkeologoek, intelektualek eta abarrek bestaldera begiratzen dute, itsu eta mutu. Hona hemen Josetxo Mendiaren eta Aitor Lasagabasterren azken bideoa, 2024ko abendukoa. Zer egin behar da txikizioa galditzeko? Gaztelerazko bertsioa ere atera berri da.

Ezinbesteko liburua gaiaren inguruan jakin eta sakondu nahi duenarentzat. Liburu-dendetan salgai.
Eskaintza eta printza poetikoa:


Argitu, ez suntsitu leloarekin urriaren 26an Durangon egindako Iruña- Veleia IV. biltzarra solasbide izan dugu bere hartan parte hartutako Joseba Lizeaga ikerlearekin.
