2015eko urtarrilean hasita, ostegunero egiten da enkartelada Arabako Diputazioaren aurrean (20:00). Urrian, Justizia Jauregi aurrera pasatuko dira horietako batzuk. Iragarriko ditugu egunak eta orduak.
2016-09-29
2015eko urtarrilean hasita, ostegunero egiten da enkartelada Arabako Diputazioaren aurrean (20:00). Urrian, Justizia Jauregi aurrera pasatuko dira horietako batzuk. Iragarriko ditugu egunak eta orduak.
2016-09-29
Bisita gidatu alternatiboekin jarraitzen dugu. Datorren igandean, urriak 2, egingo da hurrengoa, gazteleraz. Parte hartzea pentsatua duenak eman dezala izena ahalik eta azkarren: bisitak. sosirunaveleia@gmail.com
Ondo bada, bisita gehiago ere antolatuko ditugu udazken honetan. Joan den larunbatean euskerazkoa egin zen. Beste batzuetan baino jende gutxiago bildu zen, baina eguraldia eta giroa ezin hobeak izan ziren.
Irailaren 24ko bisitariak Arkizeko muturrean
Bildu da nahikoa jende larunbateko bisitarako, baina oraindik bada lekua. Beraz, interesa duena garaiz dago apuntatzeko. Animatu! Bide batez, esan bazkarira eta solasaldira geratzeko asmoa duzun.
Oraindik jende gutxik eman du izena datorren larunbatean, irailak 24, euskeraz egingo den bisita gidatu alternatiborako. Hamabost bat lagun ez badira biltzen, ez da egingo. Hemendik deia egiten diegu interesatuak leudekeen guztiei apunta daitezen:
bisitak.sosirunaveleia@gmail.com
2015eko urtarrilean hasita, ostegunero-ostegunero elkarretaratzea egiten da Arabako Foru Aldundiaren aurrean. Oraindik hedabideek ez dute honen berri eman. Udako etenaldiaren igarota, ostegun honetan egin da ikasturte honetako lehena.
2016ko irailaren 15eko elkarretaratzea
Bisita gidatuekin jarraitzen dugu. Izena garaiz ematea eskatzen dizuegu, hiru edo lau egun lehenago ahal bada, bazkaria eta abar ondo antolatu ahal izateko. Hona hemen hurrengoak:
irailak 24, larunbata, euskeraz
urriak 2, igandea, gaztelaniaz
Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com
Aukeran, aholkatua:
SOS Iruña-Veleia
Las dos caras de J. Gorrochategui y J. Lakarra: Un secreto a voces, jarri diote titulua. SOS Iruña-Veleiako Ikerketa Taldeak sinatuta, euskal unibertsitate publikoan katedratiko diren Joseba Andoni Lakarra eta Joaquín Gorrochateguik Interneteko foroetan ezizenez sinaturiko komentarioak argitaratu ditu Ama Atak. Larritasun ikaragarria duen gaia iruditzen zaigu. Mundu guztiak du eskubidea, nola ez, bere iritzia emateko nahi duenaz, baina beti ere bere esanen jabe eginda, hau da, sinatuta. Batez ere pertsona batzuen bizitza eta herri baten ondarea jokoan dagoenean. Jaun katedratiko eta euskaltzain txit ohoretsuak horrela jokatzen ikusteak zer pentsatua ematen du. Beren txostenez eta teoriez konbentzituta baleude, agian ez lukete horrelako umekeriarik egingo.
Sarrera nagusiaz gain, bi pdf jaitsi eta irakur daitezke, bata Lakarraren obrarekin eta bestea Gorrochateguirenarekin. Merezi du ordu batzuk sartzea harribitxi literario horien irakurketan.
Abuztu bukaera ez da garairik onena izaten horrelako gauzetarako, jendeak nahikoa lan duelako oporretatik itzultzen eta lurra hartzen. Hala ere 40 lagun bildu dira asteburu honetako bi bisita gidatuetan, 18 euskerazkoan eta 22 gaztelaniazkoan. Arratsaldeko proiekzio-solasaldia ezin izan da egin, arazoak izan ditugulako lokala aurkitzeko oporrak direla eta. Dena dela, hurrengorako gonbidatuta geratu dira bisitari guztiak. Hurrengo bisitak irailaren amaiera aldera izango dira, iragarriko ditugu garaiz.
Abuztuaren 27ko bisita, euskeraz. Taldea solasean itzalaren babesean, bero handia egiten zuen eta
Abuztuaren 28ko bisita, gaztelaniaz, giro freskoarekin
Auzi hau jarraitzen dugunontzat oso ezaguna da Miguel Thomson Okatsu, ekarpen ugari eta ederrak egin baititu haren inguruan. Goiko titulua daraman azken artikuluaren linka ipintzen dugu. Argigarria benetan.
Abuztu hondarrerako bi bisita ditugu iragarrita. Parte hartzeko asmoa baduzu, ez utzi azken unerako izena ematea!
abuztuak 27, larunbata, euskeraz
abuztuak 28, igandea, gaztelaniaz
Horrela egituratzen da eguna: Hitzordua: 10:45 aztarnategiko aparkalekuan. Bisitak 13:00 arte iraungo du, gutxi gorabehera. Lehenik harresien kanpoaldea eta Arkizeko muturra bisitatzen dira eta gero harresi barrua.
Nahi dutenentzat (aholkatua): eguerdian, 14:00, bazkaria Langraitzeko Maos jatetxean (eguneko menua, 18 euro). Bazkalostean proiekzioa eta solasaldia jatetxean bertan. Abisatu izena ematerakoan bazkaltzera gelditzen den.
Gehienez 30 pertsona bisita bakoitzean, gutxienez 15. Talde antolatuak ere hartzen ditugu (lagun-talde, kultur-talde…). Jarri harremanetan gure helbidera idatziz.
Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com (esteka berezia sortu dugu gure blogaren goialdean).