Jose Ignacio Vegas Aranburu arkeologo arabarra hil da

Atzokoa da berri tristea: Jose Ignacio Vegas Aranburu joan zaigu 89 urterekin, gaixotasun luze baten ondorioz. Nik Iruña-Veleiako auziaren harira ezagutu nuen duela hamabost urte. Eliseo Gil eta Idoia Filloyren alde egin zuen lehen momentutik, eta esan behar aurpegia eman zuen arkeologo bakarrenetarikoa izan zela. Aurrez Lurmen taldearen inguruan zebiltzan beste gehienak lurrundu egin ziren bat-batean. “Ikusi bazaitut ez naiz gogoratzen”, gazteleraz esan ohi den bezala. Hori kasurik onenean, izan zirelako ofiziokideak eta Lurmeneko langile ohiak Eliseoren kontra sutsu jokatu zutenak epaiketan zein hedabideen aurrean. Vegas Aranburuk garesti ordaindu zuen benetakotasunaren aldeko jarrera: aurrez ahots estimatua zen Arabako irrati eta egunkarietan tertuliakide eta zutabegile gisa; Iruña-Veleiako auzia lehertuz geroztik ez zuten gehiago deitu, eta abian zituen kolaborazioak ere eten egin zizkioten “denboraldi berria” , ”ahots gazteei aukera ematea”  eta horrelako  aitzakiak erabiliz.

Jose Ignacio Vegas Aranburu Gasteizen jaio zen 1934an. Arkeologo gisa da batez ere ezaguna. Hemen haren publikazioen zerrenda luze bat. Baina gizon polifazetikoa zen, beste gauza asko ere egin zituen.

Idoia eta Eliseok, eta haien inguruan bildu ginen taldeak beti gozatu genuen Jose Ignacioren presentziaz eta itzalaz, itzal lasai, goxo eta umoretsua. Ezagutu duten guztiek azpimarratzen dute haren onberatasuna, ogi pusketa bat zela. 2015ean omenalditxo bat egin zitzaion Langraitzen SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria eta Martin Txipia taldeen eskutik. Ordukoak dira azpiko argazkiak. Ekitaldi haren bi kronika: EJ eta IV.

Jose Ignacio, Eliseo, Idoia eta Maritxu Goikoetxea aurkezlea. Argazkia: Euskeraren Jatorria.

Gaurko el Correo egunkariak luze jorratzen du notizia, eta Vegasen gorazarrea egiten du baina ez du aipatu ere egiten Iruña-Veleiako auzian izan zuen jarrera. Ez da ahaztu behar egunkari honek “El azote de Eliseo”tzat definitu zuela bere burua, eta artikulu honen egilea, Sergio Carracedo, izan dela kazetari zitalena gai honetan. Honela aurkezten du notizia:

“Este lunes ha fallecido a los 89 años José Ignacio Vegas Arámburu, «un hombre bueno y amable» y «un referente en arqueología y en otros muchos campos». Nacido en 1934, la sombra de este vitoriano es alargada. Destacó en disciplinas como la arqueología, la fotografía, el cine, el arte y fue colaborador en temas culturales y columnista de EL CORREO durante años.

«Fue un hombre siempre dispuesto a echar un cable. Un hombre bueno y amable», dicen de él quienes bien le conocieron. Vegas Arámburu formó parte de la veintena de historiadores y arqueólogos que crearon la Asociación de Amigos del Museo de Arqueología, que trabajó por acercar y hacer comprensible esta disciplina a los ciudadanos. Autor de varias publicaciones y cientos de artículos, José Ignacio fue un hombre inquieto, con una dilatada trayectoria como arqueólogo, historiador, investigador y otras facetas”.

Hamaika ikusteko jaio ginen. Dena dela onartu behar da txukuna dela egunkariko kronika, lehen esan duguna kenduta. Oraindik ez da ezer agertu beste egunkarietan, baina baliteke asti faltaz izatea, atzo azkenengo orduan jakin baitzen herriotzaren notizia.

PD: Gaur goizean zehar, Alea. Noticias de Alava.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

 “Iruña-Veleia: 2023an zehar”, aurtengo urtearen errepasoa Tomas Elortza Ugarteren eskutik

Urte amaieran ohikoa izaten da pasa den urteari errepaso bat ematea. Horrelako zerbait egin nahi dut nik Iruña-Veleiari buruz (aurrerantzean I-V). Tarteka hainbat idatzi eta bideo txertatu ditut kakotx artean, bilatzailearekin interneten kontsultatzeko.  

Urtarrilean I-Vko aztarnategian egiten diren bisita gidatuen egutegia jaso nuen. Josetxo Mendiak, I-V Martxan taldeko kideak, bisitaldi gidatuak eskaintzen ditu hilero, lehen igandetan, eta urtean zehar aztarnategian gertatzen diren gora-beheren berri ematen du. Bisita gidatuekin J. M. Elexpuru eta Maritxu Goikoetxea hasi ziren 2015an eta ordutik arrakastatsuak izaten ari dira.

 Maiatzeko bisitaren ondoren albiste lazgarri bat bidali zuen, esanez hondeamakina erabiliz kristoren txikizioa egiten ari zirela harresien inguruan eta bideoa bidali zuen: “Gaur ikusitakoa: hondeamakina jo ta fuego Iruña-Veleian”.  Irailean bisitaldi osoa grabatu zuen gidari lanetan ari zela; “Iruña-Veleian bisita gidatua Josetxo Mendiarekin”.  

Hondeamakinaren kontu honek soka ekarri zuen. Halako triskantza ikusita SOS Iruña-Veleia eta Iruña-Veleia Martxan taldeek salaketa jarri zuten Gasteizko Epaitegian, arkeologo baten txostenarekin lagunduta. Salaketaren berri jakitean, Arabako Aldundiak gogor oldartu zen Norte-Exprésera bidalitako oharraren bidez: “Iruña-Veleia: ‘Conspiranoicos’, sentencia Diputación”. 

Epaitegiak lau hilabete geroago erantzun zuen: “Epaileak atzera bota du salaketa. Aldundiak ez omen du inolako kalterik egin”. Errekurtsoa jarrita dago, oraindik erantzunik gabe.

Maiatzean, Patxi Zabaletak elkarrizketa eskaini zion Goiena Telebistari Irulegi, Veleia eta euskara lotuz. Elkarrizketa osoa ikusteko: “Euskararen historia ezin daiteke idatzi Iruña-Veleia bezalako aurkikuntzak alde batera utzita”.

Ekainean “Behin-behineko Bibliografia Iruña-Veleia” izeneko bilduma sareratu genuen Goienari esker. Helburua, I-Vren inguruan publikatu baina sakabanatuta zegoena biltzea eta modu errazean kontsultatzeko eran jartzea, dokumentuen jatorrizko hizkuntzan eta I-Vri buruz dauden bi iritziak eskainiz.

Irailean, Mapi Alonso Fourcaderen liburuaren aurkezpena: “Excepcionales hallazgos en Iruña-Veleia. Representación en tres actos”. Eta azpititulu bezala. ‘Revisión crítica de lo acontecido en las Juntas Generales de Álava durante la legislatura 2007-2011’. Epe hori oso erabakiorra izan zen I-Vren bilakaeran; Mapi Arabako Batzar Nagusietan egokitu zen eta I-Vri buruzko auzia oso gertutik jarraitu ahal izan zuen. Beraz, kontutan hartzeko liburua, garaiko dokumentu eta aktetan oinarritua. Liburu honen aurkezpena ‘Frankotiratzaileak’ taldea hernaniarrak egiten du: “Mapi Alonsoren liburuaren promozio-bideoa ikusgai, Eliseo Gil, Idoia Filloy eta K. Van den Driessche-ren testigantzekin”.

Azaroa. ‘Harris Matrix’ I-Van erabili zuten indusketa metodoa da, gaur egun munduan gehien erabiltzen dena. Bere asmatzailea, C. Edward Harris, I-Vn izan zen eta LURMENen indusketa lana onartu zuen, grafitoen faltsuketa ezinezkoa zela esanez: “Edward Harris, en el aniversario de su método, se acuerda de Iruña-Veleia / Edward Harris, bere metodoaren 50. urteurrenean, Iruña-Veleiaz gogoratu da.

Azaroan, baita ere, I-Vren historiako egun beltzaren urteurrena: duela 15 urte, azaroaren 19an, aztarnategitik kanporatuak izan ziren Eliseo Gil, Idoia Filloy eta langileak, aztarnategian 14 urtez industen aritu ondoren. Mapi Alonsok bere liburuan demostratu duenez Diputazioak arbitrarioki hartutako erabakia izan zen, ustez Batzorde Zientifiko-Aholkulariaren lanetan oinarrituta, baina Batzordearen Aktetan ez dago erabaki horren aztarnarik.

Kanporaketaren harira hainbat idatzi argitaratu ziren komunikabideetan, hala nola: “Iruña-Veleiako aztarnak bahitu zituztenetik 15 urte bete dira”, “2008-11-19”, “EA, Bildu, EAJ: Iruña-Veleiaren egia zor diozue herriari” eta “Iruña-Veleia: Arabako Diputazioa epaia manipulatzen ari da”.

Aipagarria, baita ere, ‘Frankotiratzaileak’ taldeak eginiko bideoa: “Familia Fotoa (Foto de Familia)-2023-Youtube”, 2007tik garbitu gabe, eta garbitzeko asmorik gabe, dauden 59 kaxetako ehunka edo milaka piezen inguruan.

Abendua. Hondeamakinak lanean jarraitzen du: “Aztarnategia hondatzen ari dira inpunitate osoz”. Kontuan hartzekoa da Eliseo Gilen taldeak hilobiak aurkitu zituela,  umeen hezurrekin, harresiaren kontra itsatsitako etxe barnetan. Bestetik, I-Vrako planei buruz honela zioen ihaz Aldundiko Kultura Diputatuak: ‘Iruña Veleia ondarea ikertzeko eta kontserbatzeko aztarnategi-eskola eta praktika-laborategi bihurtzea da gure helburu nagusia’. Eta honela, dena nahaspilatuz?

Tomas Elortza Ugarte

Hernani, 2023-12-20

Iruña-Veleia: balance del año 2023

A finales de año suele ser habitual hacer un balance. Algo así quiero hacer yo sobre Iruña-Veleia (en adelante I-V). En el texto se han insertado varios escritos y vídeos entre comillas para poder consultarlos en internet con un buscador.

En enero recibí el calendario de visitas guiadas que Josetxo Mendia, miembro de I-V Martxan, ofrece cada primer domingo del mes y quien, además, informa de lo que ocurre en el yacimiento. Las visitas guiadas las iniciaron J. M. Elexpuru y Maritxu Goikoetxea en 2015 y desde entonces han sido exitosas.

Tras la visita de mayo, Josetxo envió una terrible noticia diciendo que con una excavadora estaban haciendo un auténtico destrozo cerca de las murallas y lo mostró con un vídeo: “Gaur ikusitakoa: hondeamakina jo ta fuego Iruña-Veleian” (Lo visto hoy: una excavadora está destrozando I-V). En septiembre grabó su visita mientras trabajaba de guía; “Iruña-Veleian bisita gidatua Josetxo Mendiarekin” (Visita guiada en Iruña-Veleia con Josetxo Mendia).

El tema de la excavadora trajo cuerda. Los grupos SOS Iruña-Veleia y Iruña-Veleia Martxan presentaron una denuncia ante el Juzgado de Vitoria-Gasteiz, con el informe de un arqueólogo. Al conocer la denuncia, la Diputación alavesa arremetió con dureza a través de una nota enviada a Norte-Exprés: “Iruña-Veleia:” Conspiranoicos “, sentencia Diputación”.

El juzgado respondió cuatro meses después: “Epaileak atzera bota du salaketa. Aldundiak ez omen du inolako kalterik egin” (El juez ha desestimado la denuncia. Responde que la Diputación no ha hecho ningún daño). Se recurrió sin que hasta la fecha haya respuesta.

En mayo, Patxi Zabaleta concedió una entrevista a Goiena Telebista relacionando Irulegi, Veleia y el euskera. Para ver la entrevista completa: “Euskararen historia ezin daiteke idatzi Iruña-Veleia bezalako aurkikuntzak alde batera utzita” (La historia del euskera no se puede escribir al margen de descubrimientos como los de Iruña-Veleia).

En junio se puso en la red la bibliografía “Behin-behineko Bibliografia Iruña-Veleia” (Bibliografía Provisional sobre Iruña-Veleia) con la ayuda de Goiena. El objetivo, recopilar parte de lo publicado sobre I-V pero que estaba disperso, y ponerlo en condiciones de consultarlo de forma sencilla, ofreciendo las dos opiniones que existen sobre I-V.

En septiembre, presentación del libro de Mapi Alonso Fourcade: “Excepcionales hallazgos en Iruña-Veleia. Representación en tres actos “, subtitulado “Revisión crítica de lo acontecido en las Juntas Generales de Álava durante la legislatura 2007-2011″. Este periodo fue muy decisivo en la evolución de I-V; la autora estuvo presente en las Juntas Generales de Álava y pudo seguir muy de cerca la cuestión sobre I-V. Por tanto, un libro a tener en cuenta basado en documentos y actas de esa legislatura. Lo presenta el grupo hernaniarra ‘Frankotiratzaileak’: “Mapi Alonsoren liburuaren promozio-bideoa ikusgai, Eliseo Gil, Idoia Filloy eta K. Van den Driessche-ren testigantzekin” (Vídeo promocional del libro de Mapi Alonso, con los testimonios de Eliseo Gil, Idoia Filloy y K. Van den Driessche”.

Noviembre. 50 aniversario del método arqueológico “Harris Matrix” usado en la excavación de I-V, y que es el más utilizado en la actualidad. Su inventor, C. Edward Harris, estuvo en I-V y aprobó el trabajo de excavación de LURMEN, afirmando que la falsificación de 400 grafitos era imposible: “Edward Harris, en el aniversario de su método, se acuerda de Iruña-Veleia / Edward Harris, bere metodoaren 50. urteurrenean, Iruña-Veleiaz gogoratu da”. 


También en noviembre, aniversario del nefasto día en la historia de I-V: el día 19 del mes, hace 15 años, fueron expulsados del yacimiento los arqueólogos Eliseo Gil e Idoia Filloy junto a los trabajadores tras 14 años excavando en el yacimiento. Mapi Alonso ha demostrado en su libro que fue una decisión arbitraria de la Diputación, supuestamente basada en los trabajos del Comité Científico-Asesor, pero resulta que en las Actas de la Comisión no hay constancia de la misma.

Con motivo de la expulsión se publicaron en los medios de comunicación varios escritos: “Iruña-Veleiako aztarnak bahitu zituztenetik 15 urte bete dira” (Se cumplen 15 años del secuestro de las huellas de Iruña-Veleia”, “2008-11-19”  “EA, Bildu, EAJ: Iruña-Veleiaren egia zor diozue herriari” (EA, Bildu, EAJ: debéis al pueblo la verdad de Iruña-Veleia) e “Iruña-Veleia: Arabako Diputazioa epaia manipulatzen ari da”.

(Iruña-Veleia: la Diputación alavesa está manipulando la sentencia).

También destaca el vídeo realizado por ‘Frankotiratzaileak’: “Familia Fotoa (Foto de Familia) -2023-Youtube”, en torno a los cientos o miles de piezas que desde 2007 están sin lavar, y sin ánimo de lavarlas, guardadas en 59 cajas.

Diciembre. La excavadora sigue trabajando: “Aztarnategia hondatzen ari dira inpunitate osoz” (Están destruyendo el yacimiento con total impunidad)”. Hay que destacar que el equipo de Eliseo Gil encontró tumbas con huesos de niños en el interior de las casas pegadas a la muralla. Por su parte, la Diputada de Cultura de la Diputación Foral de Gipuzkoa, respecto a los planes para la I-V, señalaba que “Nuestro objetivo principal es convertir Iruña Veleia en un yacimiento-escuela y laboratorio de prácticas en investigación y conservación del patrimonio”. ¿Pero así, revolviéndolo todo?

Tomas Elortza Ugarte
Hernani, 20-12-2023

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Aztarnategia hondatzen jarraitzen dute inpunitate osoz

Joan den igandeko bisita gidatuan konprobatu ahal izan zutenez, hustuketekin jarraitzen dute aztarnategiaren hegoaldeko harresiaren inguruan, eta lehen ez zeuden hormak ere eraiki dituzte aldameneko ate baten barrualdean (!). Hona hemen Josetxo Mendiak bidali dizkigun argazkiak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘EA, Bildu, EAJ, Iruña-Veleiaren egia zor diozue herriari’, Antton Erkizia Almandoz Berrian eta Naizen

Antton Erkizia Almandoz. 2023ko azaroaren 22a. Berria. Naiz

Faltsuak dira grafito horiek? Benetakoak? Hamabortz urte geroago, galderak hor jarraitzen du, eta behingoz erantzunak nahi ditugu. Ez dugu «arrazoia» eskatzen batzuen alde; egia eskatzen dugu denontzat. Eta egia zein den jakiteko, egizkiozue behar diren proba fisiko-kimikoak. Edo baimendu ezazue probak bertzeok egin ahal izatea. Faltsutuak badira, gezurrezkoak balira idazkunak, analitika guztiek faltsutasuna erakutsiko ligukete, ez? Zeri beldur, orduan? Egiari beldur?

Afera hau argitu nahi ez izateari usain txarra dariola badakizue; ireki begiak eta instituziotako leihoak, sinesgarri. Egia argitu nahi dugu behingoz eta hori oroitaraztera gatoz, eskean, aldarri, hamabortz urte betetzen diren egunotan.  

EA, Bildu, EAJ… «Memoria historikoan» artxiboak ireki eta egia bilatu ahal izatea aldarri duzuenoi, gauza bera aldarrikatzen dizuegu Iruña-Veleiako istorioan.

«Hoy es siempre todavía», entzun da egunotan. Han balio badu, hemen ere ongi etor lekiguke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Egun Beltzaren 15. urteurrena (2008-11-19 – 2023-11-19). Tomas Elortzaren gutuna eta SOS Iruña-Veleia eta Iruña-Veleia Martxan elkarteen agiria

2008-11-19. Egun horretan, duela hamabost urte, Iruña-Veleiako aztarnategian ari ziren arkeologoei -Eliseo Gil Zubillaga eta Idoia Filloy Nieva- industen jarraitzeko baimena kendu zieten eta kanporatu egin zituzten langileekin batera.

Arrazoi ugari eman bazituzten ere grafitoen faltsutasunaz, bat bera ere ez arrazoi zientifikotan oinarritua: azterketa fisiko eta kimikorik gabe, C14 egin gabe, dataziorik gabe…

5 urte geroago hasi ziren laborategiko analisiak egiten eta 18 ikerlari aritu baziren ere -4 txosten idatzi zituzten- ikerlari batek soilik, José Vicente Navarro, jo zituen faltsutzat 36 grafito, haietan aurkitu zituen metal aztarnak faltsutasun frogatzat hartuz. Beste hamazazpi ikerlariek ez zuten ondorioztatu ez grafitoen faltsutasunik ez benetakotasunik. Beste bat benetakotzat hartu zuen. Epaileak 36 hauengatik zigortu zuen Eliseo Gil Zubillaga, bakoitzeko 2 euroko zigorra ezarriz. Beste ehundaka grafitok analizatu gabe jarraitzen dute oraindik.

Epaiketa bezperatan, kazetari batek honela idatzi zuen ek I-Vko auziari buruz; “Tamalgarria da arkeologo, hizkuntzalari eta historialariak elkarlanean jarri eta auzia argitzeko gai ez izatea; deitoratzekoa, jakintzaren arloan diharduten erakundeek -Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Jakiunde, unibertsitateak…- horretan ez lagundu izana”. Bat nator berarekin.

Tomas Elortza Ugarte

Iruña-Veleia: Arabako Diputazioa Epaia manipulatzen ari da

(Berria)

Maiatzean, azpian sinatzen dugun taldeok salaketa jarri genuen Arabako Auzitegian Arabako Foru Aldundiaren (AFA) aurka. Arrazoia, Iruña-Veleian eragindako lur mugimenduak hondeamakina erabiliz: 100 m luze, metro 1 sakon (batzuetan 3’50 m) eta 3 m zabal den lubakia. Salaketaren harira, uztailaren 23an AFAk ohar bat bidali zuen Norte Exprés-era EFEren bidez. Besteak beste, zera zioen: “Talde hauek (laguntzen dituzten arkeologoak barne) epai judizial irmo bidez faltsutzat jotako inskripzioen egiazkotasuna defendatzen dute”. Behin baino gehiagotan errepikatu du gauza bera.

Ondorengo lerroetan, ‘epai judizial irmo’ hori aztertuko dugu, AFAk dioena eta Epaiak dioena kontraesanean daudela erakutsiz. Epai judiziala irakurtzea gomendatzen dugu,  bilatzailean “Sentencia Iruña-Veleia” ipinita,  eta aipatutako orrialde eta paragrafoak bertan begiratzea.

291 pieza. “…Eliseo Gil Zubillaga akusatuak, edo bere enkarguz beste pertsona batek, aurkitutako piezetatik 291ri ustez ez zeukaten balio historiko-kultural-erlijiosoa emateko asmoz, kalteak eragin zizkien, azalerak marratuz, haien gainean ustezko ezohiko inskripzioak egiteko…” (12. or, 2.par; 12, 13 eta 250 or).

36 pieza arkeologiko ebakiekin: “Beraz, 2005eko uztailetik 2006ko ekainera bitartean, ELISEO GIL ZUBILLAGAk ebaketak egin zituen erromatar-berantiarreko zeramikazko benetako 36 pieza arkeologikotan, hainbat inskripzio egiteko, eta hori guztia aztarnategiko aurkikuntzei ustez ez zeukaten balio historiko-kultural eta erlijiosoa emateko asmoz…” (21, 2)

39 grafito bakarrik aztertu zituen IPCEk, “LURMEN SLren inbentarioan ia 300 pieza arkeologiko erregistratu ziren grafitoekin… Horietatik, terra sigillatazko eta zeramika arruntez eginiko 39 pieza baino ez zituen aztertu Espainiako Kultura Ondarearen Institutuak” …  “Beraz, nire ustez, ezin da 39 piezekin egindako proba gainerako grafitodun piezetara [254] hedatu, akusazio partikularrak eskatu bezala”. (67, 2; ikus baita 21, 22, 62, 65, 122, 124, 127 128, 129, 130, 132, 154, 157 eta 250 or.).   

AFAk aipatzen ez duen benetako pieza bat. “12799 zenbakidun pieza guztiz benetakoa da, zeramikazko euskarriaren garai bereko jatorrizko grafitoak dituelarik”… “39ko multzotik 17194 eta 17050 zenbakidun piezak kendu behar dira 2006ko ekainaren ondoren aurkitu zirelako” (21, 4). Beraz, Epaiaren arabera, 37 grafito bakarrik aztertu dira, horietatik 36 grafito faltsu eta 1 benetakoa.

Piezen balioa. “Kaltetutako 36 pieza arkeologikoen balioa gutxieneko 2€-tan kalkulatu da pieza bakoitzeko, guztira 72€.” (23, 1). Euskal Gobernuak 600na eurotan baloratu zuen bakoitza.

Nor da faltsifikatzailea? “Eliseo Gil Zubillaga akusatuak, edo beste pertsona batek haren enkarguz, kalteak eragin zituen…” (12, 2); “ELISEO GIL ZUBILLAGAk, bere kabuz edo hirugarren pertsonen bitartez, ebakidurak egin zituen hainbat inskripzio egiteko…” (21, 2); ” ELISEO GIL ZUBILLAGAk manipulatu zituen, edo ELISEO GIL ZUBILLAGAk hirugarren pertsonen bitartez, ebaki garaikideekin…” (21, 4). ‘Hirugarren pertsona’ horiek inoiz ez dira ikertu.

Epaiak onartzen du adituen artean eztabaida dagoela: “Bai akusazio partikularrak bai ELISEO GIL ZUBILLAGAren defentsak autoei erantsitako txostenetan ikus daitekeenez, eztabaida dago piezak aztertu dituzten aditu desberdinen artean piezen benetakotasunari buruz…”  (124, 2; 155, 1).

Ez da piezen dataziorik egin. “Baina ez da piezak datatzeko analisirik egin gaur egun dauden metodo desberdinen bidez; horietako batzuk ez dira ez inbaditzaileak ez suntsitzaileak…” (124, 3) Datazioa ezinbestekoa da grafitoen antzinatasuna jakiteko. Irulegiko Eskuaren datazioa Uppsalako Unibertsitatean egin zen, Suedian, eta 2.100 urte dituela ondorioztatu zuten.

Laburpen gisa, Epaia irakurrita ez da egia AFAk dioena, grafitoak -denak- faltsutzat joz. Analisiak zeramikazko 37 piezari bakarrik (%13) egin zaizkie ezohiko irizpide bat erabiliz, grafitoetan agertutako metal arrastoena, alegia. Beste materialetan egindakoei -hezurrean, adreiluan eta beiran- ez zaie inolako azterketarik egin. Beraz, AFAri, eta baita Eusko Jaurlaritza eta EHUri ere, dagokien erantzukizunagatik, pieza guztien azterketa osoa egin -edo eginarazi- dezatela eskatzen diegu: azterketa linguistikoa, azterketa fisiko-kimikoak, datazioa, termoluminiszentzia, C14a eta abar., Irulegiko Eskuarekin gertatu bezala, zalantza txikienik ere gera ez dadin.

2023ko azaroaren 19ean

SOS Iruña-Veleia eta Iruña-Veleia Martxan elkarteak

Iruña-Veleia: La Diputación alavesa está tergiversando la Sentencia

En mayo, los grupos abajo firmantes interpusimos una denuncia en la Audiencia de Álava contra la Diputación Foral de Álava (DFA). Motivo, el movimiento de tierras en Iruña-Veleia mediante una excavadora: una trinchera de 100 m de largo, 3 m de ancho y 1 m de profundidad (a veces 3’50 m). A raíz de la denuncia, el pasado 23 de julio la DFA envió una nota a Norte Exprés a través de la agencia EFE. Entre otras cosas, decía: “Estos grupos (incluidos los arqueólogos que colaboran) defienden la veracidad de las inscripciones declaradas falsas por sentencia judicial firme”. Afirmación que mantiene la DFA.

En las siguientes líneas analizaremos la ‘sentencia judicial firme’, mostrando que se contradicen la afirmación de la DFA y la Sentencia. Recomendamos poner en el buscador “Sentencia Iruña-Veleia”, abrir el archivo y consultar en el mismo las páginas y párrafos citados.

291 piezas. “…el acusado Eliseo Gil Zubillaga, u otra persona por su encargo, con la intención de dotar a 291 de las piezas encontradas de un pretendido valor histórico-cultural-religioso que no tenían, causó desperfectos en las mismas rayando sus superficies a los efectos de realizar sobre ellas las supuestas inscripciones excepcionales…”. (p. 12, 2; p. 12, 13, 250).

36 piezas arqueológicas con incisiones. “Por tanto, entre los meses de julio de 2005 y junio de 2006, ELISEO GIL ZUBILLAGA, bien por sí o bien por medio de terceras personas, realizó incisiones para dotar de diversas inscripciones en 36 piezas arqueológicas tardo-romanas auténticas de cerámica…, y ello con la intención de dotar a los hallazgos de yacimiento de un pretendido valor histórico-cultural-religioso que no tenían…” (21, 2)

Sólo 39 grafitos fueron analizados por el IPCE. “En el inventario de LURMEN, S.L. se registraron casi 300 piezas arqueológicas con grafitos… De ellas, el Instituto de Patrimonio Cultural de España sólo analizó 39 piezas de terra sigillata y cerámica común “… “Por lo tanto, a mi juicio, no es posible extender la prueba realizada con 39 piezas a las demás piezas con grafito [254], como dice la acusación particular”. (67, 2; 21, 22, 62, 65, 122, 124, 127 128, 129, 130, 132, 154, 157 y 250).

Una pieza auténtica de la que no habla la DFA. “La pieza núm. 12799 es toda ella auténtica, presentando grafitos originales de la misma época que el propio soporte cerámico en el que se encuentran realizados” … Del grupo de 39 hay que descontar “las piezas núm. 17194 y 17050 que fueron halladas en fecha posterior a junio de 2006” (21, 4). Por lo tanto, según la Sentencia, son 36 piezas falsas y 1 verdadera.

El valor de las piezas. “El valor de las 36 piezas arqueológicas dañadas ha sido calculado en un mínimo de 2 € por pieza, ascendiendo a 72 €.” (23, 1) El Gobierno Vasco valoró cada pieza en 600€.

¿Quién es el falsificador? “…el acusado Eliseo Gil Zubillaga, u otra persona por su encargo, causó desperfectos…” (12, 2); “ELISEO GIL ZUBILLAGA, bien por sí o bien por medio de terceras personas, realizó incisiones para dotar de diversas inscripciones…” (21, 2); “… fueron manipuladas por ELISEO GIL ZUBILLAGA o por éste mediante terceras personas, con incisiones contemporáneas…” (21, 4). Nunca se ha investigado sobre las ‘terceras personas’.

La Sentencia reconoce que hay controversia entre los expertos: “Como puede verse en los informes aportados a los autos tanto por la acusación particular como por la defensa de ELISEO GIL ZUBILLAGA, existe controversia entre los diferentes expertos que han podido analizar las piezas acerca de su autenticidad … (124, 2).

No se han datado las piezas. “Pero no se ha realizado un análisis para la datación de las piezas a través de los diferentes métodos que existen, algunos de ellos no invasivos ni destructivos …” (124, 3) La datación es imprescindible para saber la antigüedad de los grafitos. En el caso de la Mano de Irulegi la datación se realizó en la Universidad de Uppsala, Suecia.

Como conclusión, con la Sentencia en la mano no es cierto lo que dice la DFA. Los análisis se han realizado únicamente a 37 piezas de cerámica (13%, de 291) utilizándose un criterio inusual, el de los restos metálicos aparecidos en los grafitos. A los grafitos que están hechos en otros materiales -hueso, ladrillo y vidrio- no se les ha hecho ningún tipo de análisis. Por lo tanto, pedimos a la DFA, y lo mismo al Gobierno Vasco y a la UPV, por la responsabilidad que les corresponde, que hagan -o manden hacer- análisis completos de todas las piezas: análisis lingüístico, análisis físico-químicos, datación, termoluminiscencia, C-14…, para que, como con la Mano de Irulegi, no quede la más mínima duda.
19 de noviembre de 2023

Asociaciones  SOS Iruña-Veleia y Iruña-Veleia Martxan

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Mapi Alonsoren liburuaren promozio-bideoa ikusgai, Eliseo Gil, Idoia Filloy eta K. Van den Driessche-ren testigantzekin

Lotura honetan

Bideoaren fotograma. Ezkerretik eskubira: Idoia Filloy, Koenraad Van den Driessche, Mapi Alonso eta Eliseo Gil
Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Iruña-Veleiako bisita gidatua igande honetan, urriak 1

Informazio gehiago hemen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Epaileak atzera bota du salaketa. Aldundiak ez omen du inolako kalterik egin

Espero zena. Nola pasa dakiguke burutik Arabako Aldundiak kalteak eragitea aztarnategian, bera denean haren babeslea? Hamaika ikusteko jaio ginen! Hauxe da laburtuta epaitegiaren erantzuna. Txosten arkeologikoaren eta abarren aipamenik ere ez. Inpunitatea eta lotsagabakeria nagusi. (Autoak uztaileko data badu ere, joan den astean heldu zen abogatuaren eskuetara).

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Mapi Alonso Fourcade-ren “Excepcionales hallazgos en Iruña-Veleia. Representación en tres actos” liburua argitaratu da

Argitaratu berri da Mapi Alonso Fourcade-ren “Excepcionales hallazgos en Iruña-Veleia. Representación en tres actos”, azpititulu hau duena: “Revisión crítica de lo acontecido en las Juntas Generales de Álava durante la legislatura 2007-2011”.

Universo de Letras argitaletxearen webgunean informazio gehiago ematen da liburuaz eta egileaz, lotura honetan: https://universodeletras.com/libro/Excepcionales-hallazgos-en-Iruna-Veleia-Representacion-en-tres-actos

Ondorengo sinopsiaz:

Escenario, las Juntas Generales de Araba durante la legislatura 2007-2011. Asunto, la actuación de la entonces diputada de Euskera, Cultura y Deportes en relación a los hallazgos arqueológicos calificados de «excepcionales» realizados en Iruña-Veleia por Lurmen durante las campañas de 2005 y 2006 y de sus consecuencias. Declarados falsos durante esta legislatura por medio de una orden foral y acusado el director del yacimiento, Eliseo Gil, de falsificador por la Diputación Foral de Álava, la controversia sobre su autenticidad o falsedad, a pesar de los años transcurridos, no ha cesado. Ni siquiera el juicio celebrado en 2020 ha sido capaz de dirimir la cuestión. ¿Hay alguna evidencia que demuestre claramente que sean falsos? En caso de que fueran auténticos, ¿qué es lo más importante que añadirían a lo que conocemos sobre el euskera?

Egilearen biografia honekin:

Nacida en Pamplona en 1952, licenciada en Pedagogía por la Universidad de Barcelona en 1976 y doctora en 2002 por la facultad de Psicología y Ciencias de la Educación de la Universidad de Ginebra. Especializada en Lenguaje y Comunicación, ha aplicado el punto de vista «complejo» y «fractal» al análisis y teorización de la organización textual en unidades superiores a la frase; trabajos publicados en revistas académicas como: «La complejidad de la organización textual» (2001). «Testuratze unitateen azterketaren hurbilketa fraktala» (2007). «Por un interaccionismo socio-discursivo» (2007). «Sur la discretisation et l’articulation discursive, une approche complexe-fractale» (2009). «¿Es posible una gramática discursiva?» (2010). «Una objeción a la reconstrucción del protovasco propuesta por Lakarra» (2022). Por azares de la vida, las elecciones forales de 2007 le cogieron en Vitoria, donde le propusieron entrar a trabajar en las Juntas Generales de Álava como personal administrativo adscrito a grupo juntero, desde donde vivió en primera persona los hechos que aquí relata para que no se olviden.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña Veleian bisita gidatua Josetxo Mendiarekin”, sarraski berriaren irudiak ikusgai

Utzi Pakean !!! sinatzen duen bideogilearen eskutik, Josetxo Mendiak gidaturiko irailaren 3ko bisita erakusten da, bikain erakutsi ere. Eta tartean Arabako Foru Aldundiak Quark enpresaren bidez buruturiko txikizio berria. Azpian, bideoko bi fotograma.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina