Gaur Nafarroako Iruñan “Bulldozerraren arkeologia: Iruñea, Iruña-Veleia eta gotorlekuak” mahai-ingurua

Iragarri genuen bezala, gaur izango da mahai-ingurua, Kondestablearen jauregian, 19:30

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Tashunka Uitko (Zaldi Ero) eta Iruña Veleia”, Jose Luis Erdoziaren artikulua Naizen

Atzo Naiz agerkari digitalean agertu zen artikulua. “Gaur egun ona da hiltzeko” esan omen zuen buruzagi siouxak zapaltzaile yankien aurrean. Erdoziak astindu ederra ematen dio Zaldieroa ezizen duen komikigileari.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ederki joan zen larunbateko bisita

Hemeretzi lagun bildu ginen larunbatean aztarnategian. Oraingoan bizkaitarrak izan ziren gehiengo. Eguraldia lagun, hiru orduko txangoa egin genuen aztarnategian zehar. Gero Abornikanora joan ginen eta bazkari gozoa jan genuen taldekide batzuen etxeaurrean. Arratsaldean, dokumentala eta solasaldia. Egun borobila.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Beldur dira eskuetan lehertuko ote zaien ‘bonba’ hau”, elkarrizketa Alean

Gasteizen argitaratzen den Alea astekarian, blog honen kudeatzaileari Anakoz Amenabar kazetariak egindako elkarrizketa luzea agertzen da aste honetan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Bulldozerraren arkeologia: Iruñea, Iruña-Veleia eta gotorlekuak” mahai-ingurua ekainaren 28an Iruñan

Nabarraldek antolatuta Noaingo Batailaren urteurrena dela-eta burutzen diren ekitaldien barruan,  mahaingurua egingo da Iruñan. Patxi Zabaletak Gaztelu Plazako sarraskiaz jardungo du, Iñaki Sagredok gaztelu eta gotorlekuetan egin direnez, eta nik neuk Iruña-Veleian Julio Nuñez jaunak egindakoez. Informazioa: Nabarralde, Naiz

Izenburua: Bulldozerraren arkeologia: Iruñea, Iruña-Veleia eta gotorlekuak

Hizlariak: Patxi Zabaleta, Juan Martin Elexpuru eta Iñaki Sagredo. Moderatzailea: Koldo Martinez Garate

Eguna eta lekua: ekainak 28, 19:30, Iruñako Kondestablearen Etxean (Kale Nagusia)

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

“Zaldiero (Patxi Huarte): harrokeria, min handia” Euskeraren Jatorriko Koldo Urrutiaren gutuna Berrian

Zaldieroaren biñetari erantzunez, Euskeraren Jatorriaren izenean Koldo Urrutiak erantzun gutuna idatzi du Zaldiero (Patxi Huarte): harrokeria, min handia izenburuaz. Azken parrafoa dakargu hona:

“Eta Patxi Huartek burla egin die sufritzen ari diren Eliseori eta Oskarri, baita gai hau argitu nahi dugun guztioi ere.Ahulago daudenei eta euren burua defendatu ezin dutenei egurra! Eta gainera 10 urtetan grafitoak datatu nahi izan ez dituen Espainiako antiJustizia Sistemaren laguntzaile bihurtu zaigu! (Altsasukoak epaitu dituen sistema bera). Eta mina, min handia sentitu dugu”.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Iruña-Veleia: interesa eta interesik eza’, Jose Luis Erdozia Mauleonen artikulu bikaina Berrian

Euskaltzain urgazlea eta euskal filologian doktorea da Jose Luis Erdozia Mauleon etxarriarra. Gaur Berrian argitaratu duen  Iruña-Veleia: interesa eta interesik eza artikuluan astindu ederra ematen dio euskal elite politiko eta kulturalari afera honetan duen jarreragatik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bisita gidatu alternatiboa datorren larunbatean, San Juan bezperan

Jendetsua izan zen maiatzekoa, eta iragartzen berandu gabiltzan arren, pentsatzekoa da ekainekoa ere izango dela.  Iruña-Veleia Argituk antolatuta, hilean bisita bat egiteko asmoa dago. Izena emateko: irunaveleiaargitu@gmail.com

Inportantea: esan bazkaltzera geratuko zaren ala ez

Talde antolatuekin ere egiten ditugu (elkarteak, lagun-taldeak…). Gutxienez 12 lagun. Argibideak hemen. Interesatuta egonez gero, idatzi helbide honetara: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Prentsaurrekoaren bideoa sarean

Berebiziko garrantzia du joan den asteko prentsaurrekoak auzi korapilatsu honen bilakaeran. Hari buruzko bideoa editatu du Iruña-Veleia Argituk eta ikusgai dago sarean. Milesker Nestor, Joseba eta Karlos.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zaldieroak (Patxi Huarte) berriro iluminatu gaitu bere argi zerutiarraz

Gauzak ilun dituzuela manifestua sinatu duzuen euskal  eta erdal kulturako izarrok, eta laborategiko frogak nahi dituzuela zalantzak argitzeko? Zaudete lasai, adiskideok, ez dago horren beharrik.  Zaldieroa (Patxi Huarte) komikigilea berriro agertu zaigu gaur Berriako tiran izarrak ere argituko lituzkeen bere jakinduria iluminatuaz.

“Berriro ere” diogu, zeren eta hainbat aldiz egin baitu gauza bera urte hauetan. Doktoreak eta katedratikoak izango zarete jakintsu maiteok, baina ez duzue p… ideiarik. Itsuak ere ikusiko luke faltsuak direla. Niri esango didazue. Enfin… 

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1