Ehun pertsona joan den astean egin ziren hiru bisita gidatuetan

Laugarren urtea da bisita gidatu alternatiboekin hasi ginela. Dagoeneko 35 egin ditugu eta mila bat bisitarik hartu dute parte.

Joan den astea izan da denetatik oparoena. Asteazkenean Aiarako talde handi bat izan genuen autobusean etorrita, 40 lagun. Larunbatean Alañatarrak etorri ziren, urtero egiten duten bazkari eta eta bilkura eguna aprobetxatuz, 25 lagun; eta igandean, berriz, ohiko bisitan 35 lagun izan ziren, horietatik 14 Iruñako talde batekoak. Gero bazkaria eta solasaldia Langraitzeko taberna batean. Azken bisita honetakoa da azpiko argazkia.

Hurrengo bisita: urriak 21. Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Irailaren 23an Bittor Kapanagari buruzko 2. bisita gidatua Otxandion

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Emilio Illarregui arkeologoa hil da

Gaur jakin dugu berri tristea. Joan den astean hil zen Emilio Illarregui Gómez arkeologoa, bihotzekoak emanda. Segoviako IE Unibertsitateko irakaslea zen eta Tiermes-Termancia (Soria) aztarnategi erromatarreko zuzendaria. Hemen gizon honen bizitza eta lanei buruzko xehetasun batzuk.

Iruña-Veleiako auzian aurpegia eman duen arkeologo bakarrenetarikoa izan da. Txostena idatzi zuen Lurmenen metodologia eta jarduera defendatuz. Piezak benetakoak direla pentsatzen zuen. Joan den abenduan hitzaldia eman zuen Gasteizen, Qué nos cuentan las monedas romanas y celtíberas en Euskalerria tituluaz.

Agur eta ohore Emilio!

**

Ama Atan bi komentario hauek argitaratu dira Illarreguiz:

Idoia Filloy:

Eliseo me ha hecho llegar estas sentidas palabras para publicarlas en Ama Ata. Me uno a ellas de corazón

Anonadado aún por la repentina perdida de mi buen amigo Emilio, no puedo dejar de tener un cálido recuerdo para la persona, más allá de los más que merecidos homenajes académicos, que sin duda se organizarán en su memoria. Emilio era, para mi, un hombre de otra época, un erudito de mil saberes, un sabio amable y generoso, un magnífico anfitrión y, sobre todo, una buena persona.

Hasta siempre, hermano.

Eliseo

Avatar

Un gran hombre, sabio, inteligente, honesto, trabajador, comprometido, valiente y, sobre todo, una buena persona. De los que están ahí en los malos momentos. Un abrazo muy fuerte Emilio, allá donde estés.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Bihar, asteazkena, Eduardo Aznarren hitzaldia Iruñan

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Irailaren 16an izango da hurrengo bisita gidatu alternatiboa

Hobeto pentsatu dugu eta ez da egingo abuztuaren 25erako iragarri genuen bisita. Garai txarra da. Hurrengo bisita, aurtengo bosgarrena: 

  • irailak 16, igandea (izena emateko azken eguna: irailak 13)
  • hitzordua: 11:00, aztarnategiko aparkalekuan
  • bi talde egingo dira, euskera eta gaztelera; Juan Martin Elexpuru eta Maritxu Goikoetxeak egingo dituzte gidari-lanak.
  • ondoren, nahi dutenentzat, bazkaria jatetxe batean (18 bat euro), eta bazkalostean proiekzioa eta solasaldia gaiaz.
  • izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Jakinarazi bazkaltzen geratuko zareten ala ez.

*********

Lo hemos pensado mejor, y no se hará la visita que habíamos anunciado para el 25 de agosto. Es mala fecha. La próxima visita, la quinta de este año:

  • 16 de setiembre, domingo (último día para apuntarse: 13 de setiembre)
  • cita: 11:00, en el aparcamiento del yacimiento
  • Se harán dos grupos, euskera y castellano, siendo guías Juan Martin Elexpuru y Maritxu Goikoetxea, respectivamente.
  • al mediodía, y para los que lo deseen, comida en un restaurante de la zona (unos 18 euros), y después proyección y charla.
  • para apuntarse: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Al apuntarse indicar si si se va a quedar a comer o no.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Oraindik epaitegiak ez du bidali epaiketa-eguna eta epailea izendatzen dituen jakinarazpena

Geroko gero da Iruña-Veleiako auzi judizialean agintzen dutenen filosofia maltzurra. Bederatzi urte baino gehiago dira gaia auzitegira eraman zela eta oraindik ez da guztiz itxi instrukzio fasea. Akusatuak zain daude joan den bi hilabetean epaitegitik idatzia noiz helduko; abuztuko oporrak etorri dira, baina ez idatzia. Beste jukutria bat auzia in eternum luzatzeko?

Jakinarazpena heltzen denean, defentsak hogei egun izango ditu “defentsa-idatzia” prestatzeko, epaiketa aurreko perizialak eskatzeko (pieza batzuen laborategi-analisiak, adibidez) eta testiguen eta perituen zerrenda egiteko.

Hau ultrafondoko lasterketa da. Kostako zaie horretan guri irabaztea.

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Hogeita bi lagun bildu ginen larunbateko bisita gidatuan

Zeru lainotua, berorik gabe eguraldi oso ona egin zigun larunbateko bisitan. Soraluzeko taldeari beste bederatzi lagun bildu zitzaizkion. Bisitaren ondoren, bazkaria Langraitzeko jatetxe batean eta gero, nahi zutenentzat,  dokumentala eta solasaldia leku berean. Gidariak zein bisitariak gustura.

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Igandetik larunbatera aurreratu da hurrengo bisita

Sentitzen dugu, baina hilaren 22ko (igandea) bisita ez da egingo, ez delako nahikoa jende apuntatu. Baina 21ean  (larunbata) parte hartzeko aukera dute izena emanda daudenak. Egun horretan lagun-talde txiki batekin hitzartua dugu bisita eta badago nahikoa leku.

PD: hurrengo bisita abuztuaren 25ean egingo da 

SE ADELANTA LA VISITA DEL DOMINGO AL SÁBADO

Gabon: ya lo sentimos, pero no se va a hacer la visita programada para el próximo día 22, domingo, por no haberse apuntado suficiente gente. Sin embargo, los/las que se hayan apuntado tienen ocasión de tomar parte en la del sábado día 21, dentro de una visita concertada con un grupo reducido de amigos.

PD: la próxima visita será el 25 de agosto, sábado

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Interes handiz jarraitu zen Bittor Kapanagari buruzko bisita gidatua

Joan den larunbatean Bittorren jaioterri Otxandion izan zen bisita, udalak eta Kapanagazaleen taldeak antolatuta. Herriko hainbat txokotan geldialdiak eginez joan ziren eta bakoitzean gai bat jorratzen: haurtzaroa, herrigintza-lanak, etimologiak eta teoriak… Bildu ziren hogeita bat lagunek arretaz jarraitu ei zituzten gidarien azalpenak. Jendea pozik geratu ei zen.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Uztailaren 22an, igandea, hurrengo bisita gidatu alternatiboa

Bisita gidatu alternatiboekin jarraitzen dugu, aurten laugarren denboraldia. Hurrengoa aurtengo laugarren bisita izango da.

  • uztailak 22, igandea
  • hitzordua: 11:00, aztarnategiko aparkalekuan
  • ondoren, nahi dutenentzat, bazkaria jatetxe batean (18 bat euro), eta bazkalostean proiekzioa eta solasaldia gaiaz.
  • Izena emateko: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Jakinarazi bazkaltzen geratuko zareten ala ez. Garaiz ibili mesedez, bazkaltzeko lekuak-eta lotzeko.

Bi talde egingo dira, euskera eta gaztelera; Juan Martin Elexpuru eta Maritxu Goikoetxeak egingo dituzte gidari-lanak.

Norbaitek egun horretan ezin balu, bezperan (uztailak 21) ere badu aukera, Soraluzeko lagun talde baten bisitan sar daitekeelako.

************

Seguimos con las visitas guiadas alternativas, ésta será la cuarta temporada consecutiva, y la siguiente visita la cuarta de este año.

  • 22 de julio, domingo
  • cita: 11:00, en el aparcamiento del yacimiento
  • al mediodía, y para los que lo deseen, comida en un restaurante de la zona (unos 18 euros), y después proyección y charla.
  • para apuntarse: bisitak.sosirunaveleia@gmail.com

Al apuntarse indicar si si se va a quedar a comer o no. No dejarlo para última hora.

Se harán dos grupos, euskera y castellano, siendo guías Juan Martin Elexpuru y Maritxu Goikoetxea, respectivamente.

Si alguien no puede ese día, cabe la posibilidad de hacerla la víspera, 21 de julio, dentro de una visita de un grupo de Soraluze.

SOS Iruña-Veleia Elkartea eta Iruña-Veleia Argitu Plataforma

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina