“Eta Iruña-Veleia, Erkoreka jauna?”, Jose Lui Erdoziaren artikulua Berrian

Iritzi-artikulu hau dator gaurko Berrian.

Eta Iruña-Veleia, Erkoreka jauna?                                                                                   2018ko azaroak 27

Ez duzu zalantzarik txikiena ere agertu Arabaren aldamenean hegoaldetik, Errioxako elkarte autonomoan, euskara bertako ondare kultural moduan aitor dezaten aipatu eremuko parlamentuko kideei aholkatzerako orduan. Eta txalotu egiten dut zure atrebentzia, are gehiago kontuan harturik ohituta gaituzula adierazpenak eta azalpenak ongi neurtuta egiten. Donemiliaga Kukulako glosak, Ojacastroko fueroa eta toponimia aipatu dituzu arrazoi moduan, errioxarrek euskara haien ondaretako onar dezaten. Eta, atzera berriz, txalotzeko modukoa iruditzen zait erakutsi duzun zaletasuna gure hizkuntzaren historiarekiko. Pisuzko arrazoiak hirurak ala hirurak eta pisuzkoak ez eze kontrastatuak edo, nolabait esateko, egiaztatuak ere bai. Euskal hizkuntzalari batek ere ez ditu zalantzan jartzen. Pirinioen hegoaldean euskaraz idatzitako hitzik zaharrenak omen Donemiliagako Kukulakoak. Hala uste genuen guztiok duela hamarren bat urte arte gutxienik. Ez da inolako eztabaidarik izan euskal hizkuntzalarien artean, egun oraindik zehatz-mehatz zer adierazten duten ez badakigu ere.

Baina duela hamar urte, Erkoreka jauna, Ajuria Eneatik Donemiliaga Kukula baino askoz ere gertuago dagoen Iruña-Veleia moduan ezaguna egin den indusketa lekuan, euskaraz idatzitako zenbait grafito agertu ziren. Faltsuak? Benetakoak? Adituak ez datoz bat. Bitartean, grafitoak aurkitu zituztenak auzipeturik eta kaleraturik. Hamar urte dagoeneko auzia erabaki gabe eta euskal instituzio guztiak beste alde batera begira. Zer garrantzia izan dezake euskararen aztarna zaharrenak hainbat mendetan aurrera daitezkeela ziurtatzeak? Eta Araban K. o. III-IV mendeetan euskara hitz egin zitekeela jakiteak?

Eusko Jaurlaritzari ez zaio orain arte ezer entzun Iruña-Veleiako aferari buruz. Errioxarren euskararekiko atxikipenak (souvenir kultural moduan baliatzeko ziur aski) bai arduratzen du nonbait, baina ez bertako hizkuntza ofizialaren historia hobeki ezagutzeak. Herri honetako hizkuntza eta historiarekiko atxikipena erakutsi duzu aldameneko Errioxaren kasuan, bada eman ezazu, mesedez, urrats bat gehiago eta bidera ezazu Iruña-Veleiako grafitoen azterketa arkeometrikoak burutzearena lehenbailehen. Ez dut zalantzarik badagoela zure esku egiteko hori. Kasurik okerrenean ere, hamar urteko amesgaiztoari amaiera emateko baliagarri izanen da eta mesede galanta eginen diozu hainbeste denboran zer egin ez dakien epaileari. Euskaltzaleok, bestalde, beharrezkoa dugu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Angiozarren hitzaldia Sardiniaz eguaztenean

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Hitzaldiak asteartean Durangon eta ostegunean Hernanin, bertso-afaria larunbatean Abadiñon

Ekitaldi ugari antolatu du Iruña-Veleia Argitu ekimenak hil honetan.

HITZALDIAK IRUÑA-VELEIAZ

Durango. Azaroak 27, asteartea, 19:00. Pinondo. Hizlariak: Patxi Alaña eta Joseba Mintegi

Hernani. Azaroak 29, osteguna, 19:00. Biteri. Hizlaria: Juan Martin Elexpuru

BERTSO-AFARIA

Abadiño, Muntsaratz Txokoan. Abenduak 1. 21:00. Andoni Egaña eta Arkaitz Estiballes. Izena emateko: 636875734. (20 euro). Azkar ibili!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Jendetsua eta animatua aurtengo azken bisita gidatua

Eguraldi freskoarekin baina giro beroan igaro zen aurtengo azken bisita gidatu alternatiboa. Aulestiko talde bat (15 lagun), Bediako beste bat (5) eta Gasteiz, Altsasu, Donostia, Lasarte, Zaldibi…, leku askotako jendea bildu zen. Ondoren bazkaria eta solasaldia eskualdeko txoko batean.

Aurten ia hirurehun pertsona pasatu dira egin diren bederatzi bisitetan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ostiralean Uztaritzen hitzaldia Iruña-Veleiaz, lehenengoa Iparraldean

Hamar urte dira gaiak eztanda egin zuela, eta datorren ostiralean lehendabizikoz egingo da Iparraldean  hitzaldia Uztahitza Ekimenak antolatuta.

Gaia: Zer gertatzen da Iruña-Veleian?

Hizlaria: Juan Martin Elexpuru

Lekua: Mediateka, Lota gazteluaren ondoan (Euskal Kultur Erakundea). Uztaritze (Lapurdi)

Eguna eta ordua: azaroak 23, ostirala, 20:00

Oso ongi hartu gintuzten Uztaritzen eta jendeak arreta handiz jarraitu zuen hitzaldia

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleia Argitu-k Guggenheim Museoan salatu du hamar urteko injustizia

Iruña-Veleia Argitu-ko hainbat kidek Guggenheim Museoaren barruan egindako performace baten bidez salatu dute gure ondarearekin eta Lurmeneko arkeologoekin egiten ari diren injustizia itzela, egun beltzaren hamargarren urteurrena betetzera doan honetan. Kronika Euskeraren Jatorriaren blogean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Asteburu ederra igaro dezakegu Oiartzungo Olazi Landetxean, eta bide batez Iruña-Veleiako auzia argitzen lagundu

Lehenago ere jardun dugu honetaz:  Oiartzungo Olazi landetxeak asteburu eder bat pasatzera gonbidatzen gaitu oso baldintza onetan (prezioa, etxea, kokapena, konpainia…). Ordaintzen dugun  diru guztia Iruña-Veleia Argiturentzat izango da sortzen diren gastuei aurre egin ahal izateko, batez ere Eliseo Gilen aldeko elkartasun kutxa hornitzeko. Mesedez eman honen berri zuen inguruan.
Ekimen zoragarria. Milesker Olazitarrok. Eta animatu eta asteburu ona pasa. 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hitzaldia Iruña-Veleiaz Donostian azaroaren 15ean

Datorren ostegunean, azaroak 15, 19:00, Alde Zaharreko Ikatz Kaleko Biltokian.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bertso-afaria Egaña eta Estiballesekin Abadiñon abenduaren 1ean

Iruña-Veleia Argituk antolatuta, bertso-afaria egingo da Abadiñoko Muntsaratzeko Txokoan, abenduaren 1ean Andoñi Egaña eta Arkaitz Estiballesekin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hitzaldi sorta antolatu du Iruña-Veleia Argituk Euskal Herrian zehar

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina