“Soria eta euskaldunak” iritzi-artikulua Argian

Ikusirik euskal hedabideek ez dutela Soriako erakusketaren berririk ematen, ondorengo iritzi-artikulua bidali dut hedabideetara. Argia izan da lehena ateratzen. Igandeko Berrian, nahiz eta Koen-en parrafoa ez duten sartu. Naiz. Noticias de Navarra eta Noticias de Gipuzkoa ((08-15). Bestalde, ¿Están las raices del euskera en Tierras Altas? artikulua arkitu dugu El Heraldo de Sorian (2018ko abuztua).

Soria eta euskaldunak

Uztailaren 17an zabaldu zen Santa Cruz de Yanguas-en (Tierras Altas, Soria) oso erakusketa garrantzitsu bat, Eduardo Alfaro Peña arkeologoa, Eduardo Aznar Martínez antropologoa eta probintziako agintariak bertan zirela: erromatar garaiko hilarrien erakusketa. Eskualdean aurkitutako 44 estelaren argazkiak eta traskripzioak ikus daitezke, eta horietako 12 fisikoki. Benetako altxorra euskararen historiarentzat, hilarri hauetan agertzen diren pertsona-izenengatik euskara arkaikotik baitatoz. Hau ikusita gero jarraituko ote dute ematen euskalduntze berantiarraren ipuin telebisatua?

Hurrengo egunean El Heraldo de Soriak orri osoko kronika zekarren. Zera irakurtzen dugu, besteak beste: “Tenemos un patrimonio excepcional, y dentro de este algunas piezas que están dando un nuevo giro a los estudios sobre el origen del euskera. La estela de Antestius Sesenco, datada entre los siglos I y II, y hallada en Villar del Río, es en este sentido el gran atractivo que de hecho ya está suscitando reserva de visitas desde el Pais Vasco (…) De alguna manera esto certifica que en Tierras Altas existía una nomenclatura indígena vascona o “vascoaquitana…”. Ezin da esan, nonbait, “hemen euskaraz egiten zen”, baina tira, zeharbidez esaten da, eta testuingurua ezagututa ez da gutxi.

Adiskide baten bidez erakusketaren berri izan nuelarik, harritu nintzen euskal hedabideetan ez zelako ezer agertzen. Pare bat egun itxoin ondoren, uztailaren 21ean mezua bidali nuen Euskal Herriko egunkari guztietara, Argiara eta EITBren irrati eta telebistera. Ezagunak ditudan kazetariei zuzenean horietako zenbait. Horrela zioen:

“Arratsaldeon: ez dira data onenak horrelako lanetarako, baina berri on batekin natorkizue. Azkenaldian hainbat estela interesgarri aurkitu dira Sorian (Tierras Altas) euskarazko hitzekin, eta agian esaldi osoekin, eta horiekin erakusketa inauguratu da berriki Santa Cruz de Yanguas-en. Tartean bada Haurce (haurke) Belsco eta euskarazko beste hitz batzuk dituena, I. mendekoa edo,  lehen aldiz aurkezten dena. Iruditzen zait notizia inportantea dela, haizatzea merezi duena. Aurkitu dituen arkeologoa Eduardo Alfaro Peña da, Eduardo Aznar Martínezek laguntzen dio euskara kontuetan. Harremanetarako: Eduardo Alfaro, tlf.: xxx, eposta: xxx. Bera oso interesatua dago. Soriako prentsan agertutako erreportaje bat bidaltzen dizuet, erakusketako kartelarekin batera. Izan ondo. ”

Hiru kazetarik bakarrik erantzun zidaten. Batek, egingo zutela zeozer, besteak, pasatuko zuela mezua zegokion sailera, eta horrela. Kontua da abuztua aurrera doala eta ez dela inon ezer agertu. Hitz bat ere ez. Orain arte euskal kazetariek dei bakar bat ere ez diote egin Alfarori. Abaltzisketan patata-tortilla lehiaketa egiten bada edo Azpeitian ingeles hutsez kantatzen duen rock taldea sortzen, hori notizia inportantea da, orrialde osoa eskaini dakioke, baina honi kasurik ez.

“¿Los euskaldunes aman realmente la historia de la lengua vasca?” titulatzen du sarrera Koen Van den Driessche geokimikari beljikarrak Ama Ata blogean; zenbait gogoetaren ondoren zera dio: “Pero todavía más fuerte me parece el completo desinterés por el trabajo de Eduardo Aznar y el dr. en Arqueología Eduardo Alfaro en La Rioja y las Tierras Altas en Soria. Los ‘Eduardoak’ están, cada uno en su campo, convirtiendo la Rioja y el norte de Soria poco a poco en un nuevo ‘Aquitania’ para el euskera de época romana, y la elite cultural vasca no parece enterarse”.

Sorian interes handia dago gai honetan. Urte hauetan guztietan Alfarok botere publikoen babes osoa eduki du. Herri txikietako biztanleek ulertu dituzte hilarri hauen balioak eta atseginez kolaboratzen dute Alfarorekin pieza berriak aurkitzeko eta zaintzeko orduan. Hango intelektualak eta politikariak (bai eskuinekoak bai ezkerrekoak) harro daude patrimonio honetaz, eta haietako zenbait harritu egiten dira Ebro ibaiaren iparrean, hau da, gaur egungo Euskal Herrian, interes handiagoa ez dagoela ikusita.

Uste dut dena esanda dagoela. Etsigarria!

Gogoratu: erakusketa zabalik dago abuztuaren 25era arte. Ostegunetik igandera, 11:00-14:00, baina beste egun batzuetan ere bisitak itundu ahal dira. Pentsatu nahi dugu jende asko joango dela bisitan Euskal Herritik.

Juan Martin Elexpuru

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Abuztuaren 25era arte zabalik Santa Cruz de Yanguas-eko erakusketa

Iragarri genuen bezala, abuztuaren 25era arte egongo da zabalik Soriako Santa Cruz de Yanguas-eko erromatar garaiko hilarrien erakusketa. Informazio zabala Idoubeda.oros webgunean. Sorianoticias.com-en ere ematen zen atzo honen berri.

Ostegunetik igandera, 11:00-14:00

Animatu eta agertu, merezi du eta.

O

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“¿Los euskaldunes aman realmente la historia de su lengua?” Koenraad Van den Driessche-ren sarrera Ama Atan

Zer pentsatua eman beharko ligukeen artikulua idatzi du geokimikari beljikarrak Ama Atan:

” Estamos acostumbrados a un desinterés de las elites culturales por estos lares por el caso de Iruña de Veleia, con una reacción que consiste en un simple repetir de las versiones oficiales y periodísticas interesadas.

Todavía menos inteligibles es la falta de una sana actitud crítica y un buen escepticismo con las teorías sobre la evolución del euskera de Joseba Lakarra, quien es capaz de teoretizar sobre el proto-euskera sin mencionar a efectos prácticos los hallazgos de euskera antigua de época romana, y al mismo tiempo extrapolar hacia miles de años atrás. Todo esto como si fuese un idioma aislada sin ninguna relación con p. ej. el ibero. Como si el euskera se desarrolló en el archipielago de Tristan da Cunha situado a más de 2000 kms de cualquier vecino.

Pero todavía más fuerte me parece el completo desinterés por el trabajo de Eduardo Aznar y el Dr. en Arqueología Eduardo Alfaro en La Rioja y las Tierras Altas en Soria. Los ‘Eduardoak’ están, cada uno en su campo convirtiendo la Rioja y el norte de Soria poco a poco en un nuevo ‘Aquitania’ para el euskera de época romana, y la elite cultural vasca no parece enterarse. (Jarraitzen du). Oso interesgarria gai honi buruzko Eduardo Alfaroren Idoubeda Oros webgunea.

Kategoriak Sailkatugabeak | 11 iruzkin

Erakusketa interesgarria Santa Cruz de Yanguas-en (Soria) erromatar garaiko hilarriekin, tartean hainbat euskarazko izen eta hitz, abuztuaren 25era arte

Euskal hedabideetan ezer agertu ez bada ere, uztailaren 18an zabaldu zen Santa Cruz de Yanguasen (Soria) erakusketa oso interesgarria. Hamaika estela erakusten dira, baina argazkien bidez eta abar Tierras Altas eskualdean agertutako 44ren berri ematen da. Tartean SESENCO ezaguna, eta agertu berriak ere bai. Horietan izarra HAURCE, BELSCO eta beste hainbat euskal hitz dituena, Villartoso herriko oilategi baten ateko zorutik atera berria.

Erakusketaren kartela eta El Heraldo de Sorian agertutako kronika eransten ditugu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Uztailaren 28an egingo da hurrengo bisita gidatua

Bisita gidatu alternatiboekin jarraitzen dugu. Hil honen 28an, igandea, egingo dugu hurrengoa. Izena emateko idatzi bisitak.sosirunaveleia@gmail.com helbidera. Ez azkenengo ordurako utzi, dagoeneko jende asko apuntatu da eta. Argibideak.

2019-06-30eko bisita

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Oraindik bada lekua igandeko bisita gidaturako

Hogeita hamar lagun inguruko taldeak osatu ohi ditugu bisitetan, eta oraindik badira leku batzuk datorren igandean, ekainak 30, egingo den bisitarako. Beraz, izena eman nahi izanez gero, idatzi lehenbailehen bisitak.sosirunaveleia@gmail.com helbidera.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Auzia argitzearen aldeko aldarria Iruña-Veleiako atarian

Egoerak surrealismoaren gailur guztiak gainditu ditu. Hamar urte igaro eta gero epaileak ez du epaiketara deitzen, horrek suposatzen duenarekin, eta Foru Aldundia normaltasun irudia erakutsi nahirik! Igaro den astean izen handiko eta eduki eskaxeko Jornadas Europeas de Arqueología/ Europako Arkeologia Jardunaldiak antolatu ditu eta ginda gisa larunbat eta igande eguerdian: BISITA ANTZEZTUAK / VISITAS TEATRALIZADAS. EKAINAK 15 – 16 JUNIO LARUNBATA – IGANDEA / SÁBADO – DOMINGO«Besteak bezalako egun bat Veleia hirian / Un día cualquiera en la ciudad de Veleia». Asociación Cohors Prima Gallica Grupo de reconstrucción Histórica.

LOTSAGARRIA! Gaur eguerdian Iruña-Veleia Argitu Ekimenak bere protesta adierazi du beheko argazkiek erakusten duten moduan. Egoera deskribatzen duten orriak banatu zaizkie ikuskizunera agertu diren 60-80 ikusleei. Bibateko zuzendari Javier Fernández Bordegaraik miñoiak bidali ditu ekintza oztopatzeko.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleiaz hitzaldia Seguran ostegun honetan (ekainak 6)

Izenburua: Zer gertatzen da Iruña-Veleian?

Hizlaria: Juan Martin Elexpuru

Eguna eta ordua: ekainak 6, osteguna, 19:00

Lekua: Segurako Kulturetxea

Antolatzaileak: Erraztiolatza Erakustokia eta Plaza Zaharreko Lagunak

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hasiak gara aurtengo bisita gidatu alternatiboekin, hurrengoa ekainaren 30ean

2019-V-12, Donostiako Bagera Elkartekoak

Lau denboraldi daramagu bisita gidatuekin, aurtengoarekin bosgarrena. 1.000 lagun inguru pasatu dira dagoeneko. Oso arrakastatsuak izan dira. Aurtengo lehenengoa Donostiako Bagera Elkartekoekin egin genuen maiatzaren 12an.  Urrirarte, hilero bisita bat egingo dugu. Hurrengoa ekainaren 30ean izango da, igandez.

Bi talde egingo dira, euskerazkoa eta gaztelerazkoa, bakoitzerako gutxienez bost lagun baldin badaude. Bisita 11:00etan hasten da. Nahi dutenentzat eguerdian, 14:30, bazkaria inguruko jatetxe batean (20 euro). Bisita doan da. Ondoren, proiekzioa eta solasaldia jatetxe berean.

Eskatu eta eguna adostu ezkero, talde autoantolatuekin ere egingo dira, hau da, lagun koadrilak, kultur taldeak eta abar. Gutxienez 15 pertsona. Denboraz jarri harremanetan gurekin.

Izena emateko eta harremanetarako, bisitak.sosirunaveleia@gmail.com helbidera idatziz.

***

En cuatro temporadas sucesivas han sido unas 1.000 personas las que han participado en las visitas guiadas alternativas. Todo un éxito. La primera de este año tuvo lugar el 12 de mayo con un grupo de Bagera Elkartea de Donostia. Pensamos realizar una visita al mes hasta octubre. La próxima será el 30 de junio, domingo.

Se harán dos grupos, euskera y castellano, siempre que se puedan formar grupos de al menos cinco personas. La visita comienza a las 11:00. Al mediodía, para los que lo deseen, comida a las 14:30 en un restaurante de la zona (20 euros). La visita es gratis. Seguidamente proyección y charla en el mismo restaurante.

También se harán con grupos auto organizados que nos lo soliciten (cuadrillas de amigas/os, asociaciones…). Mínimo 15 personas. Avisar con tiempo, por favor.

Para recibir información y apuntarse:  bisitak.sosirunaveleia@gmail.com 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“IRUÑA-VELEIA, epaiketa noizko?”, Hernaniko Kronikan eta Noticias de Gipuzkoan

Gutun hau argitaratu da Hernaniko Kronikan eta Noticias de Gipuzkoan

“Urtebete baino gehiago da Iruña-Veleia aferako akusazio-idatziak ezagutu zirela: Arabako Aldundiak zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra eta 300.000 euroko isuna eskatzen ditu Eliseo Gilentzat, Oskar Escribanorentzat 5 urte eta antzeko isuna, Ruben Cerdanentzat bi urte eta erdi. Fiskaliak ere antzeko zigorrak eskatzen ditu. Baina epaileak ez du izendatu oraindik epaiketa-eguna, hamar urte baino gehiago luzatu den auzi honentzat.

Normalean, zigor-eskaerak ezagutu eta pare bat hilabetera-edo hasi ohi da epaiketa. Ba kasu honetan, ez dakigu zergatik, urtebete igaro da eta oraindik akusatuek ez dakite noiz epaituko dituzten. Akaso, epaiketaren mamian dago arrazoia: zer epaituko dute froga zientifiko formalik egin ez bada? Eta nor epaituko dute, Ertzantzak faltsutzailerik  aurkitu ez badu?

Bitartean, epai bidean daudenen eta ingurukoen sufrimendua luzatzen ari da eta pertsona askoren jakinmina eta euskal kulturarako garrantzitsuak izan daitezkeen gaiak zapuzten.

Ez dago eskubiderik! Hau ez da justizia!

Tomas Elorza Ugarte

Jexux M. Eizagirre Portillo

Juanjo Uria Zubiarrain

Beñi Agirre Oiartzabal “

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina