“Nos hubiera bastado un poco de sentido común”, Josu Naberanen iritzi-artikulua Garan

Gaurko Garak Josu Naberanen “Nos hubiera bastado un poco de sentido común” izeneko artikulua dakar Iruña-Veleiako auziaz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Azpeitian hitzaldia datorren asteartean, otsailak 4

Urolakoen Napar Zuzterrak elkarteak antolatuta, hitzaldia izango da datorren asteartean. Kartelean xehetasunak. Bestalde, elkarte horrek autobusa antolatu du bihar Gasteizen egingo den Bizikleta Martxara joateko.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bost urte Arabako Aldundiaren aurrean ostegunero elkartzen

Atzo, urtarrilak 30, egin zen epaiketaren aurreko azken elkarretaratzea. Bost urtez jarraian, berrehun aldiz baino gehiagotan jarri da hiritar multzo bat pankartaren atzean Eliseorentzat justizia eskatzen. Berriro ere gogoratuko dugu argazkia ez dela sekula hedabideetan agertu. Ez dago ikusi nahi ez duena baino itsu handiagorik.

2020-01-30
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hedabide ugari gaur Iruña-Veleia Argituk eman duen prentsaurrekoan

ETB, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Cadena Ser, Alea, Gara eta Noticias de Álava izan dira gaur goizean Iruña-Veleia Argituk Gasteizko Aldabe Gizartetxean eman duen prentsaurrekoan.

ETBk, saio guztia grabatu arren, ez du ezer eman gaurko albistegietan. Askotan egin izan digu hori. Ez dakigu zertarako etortzen diren eta zertarako grabatzen duten. Hona hemen agiria euskeraz eta gazteleraz:

Iruña-Veleia Argitu-ren agiria epaiketaren atarian

Iruña-Veleia Argitu ekimenak bere jarrera agertu nahi du datorren otsailaren 3an Gasteizko Justizia Jauregian hasiko den epaiketa dela eta. Sekula egin behar ez zen epaiketa, gure ustez, zigor-auzitegia ez delako eztabaida zientifiko bat erabakitzeko lekurik onena.

2009an Arabako Foru Aldundiak Eliseo Gil Zubillaga Lurmeneko zuzendariaren, Oscar Escribano Sanz langilearen eta Rubén Cerdán Casilari kolaboratzailearen aurka kereilatzeko erabaki negargarria hartu zuen, Batzorde Zientifiko Laguntzailea izenekoaren zenbait txostenetan oinarrituta. Gogoratu nahi dugu ebidentzia fisikoez egindako txosten bakarrak ez zuela ondorioztatzen ez grafitoak benetakoak zirenik eta ez faltsuak zirenik. Handik gutxira, nazio ezberdinetako hainbat adituk ondutako txostenek banan-banan ezeztatu zituzten Batzorkideen faltsutasun argudioak.

Nahiz eta ikertu beharreko pertsonak hiru bakarrik izan, instrukzio fasea amaiera gabea izan da, hamaika urte igaro baitira kereila jarri zenetik orain arte, hamaika urteko “aulki-zigorra” auzipetuentzat, benetako tortura. Eliseo Gil eta Oscar Escribano kartzela-urte luzeak bereganatzeko arriskuan daude (zazpi urte eta erdi Gilek, hiru eta erdi Escribanok), eta ia 300.000 euroko isuna ere bai “ondarearen aurkako kalteengatik”. Eta hori oraindik zientifikoki frogatu gabe dagoelarik grafito bakar bat ere faltsua dela eta are gutxiago auzipetuak direla egileak.

Era berean, gure harridura azaldu nahi dugu Isabel María Díez-Pardo Hernández epaileak, auziaren epaile bakarrak, ez dituelako deklaratzera deitu ez kereila jarri zuen politikaria, Lorena Lopez de Lacalle Aldundiko diputatu ohia, eta ezta faltsutasuna erabaki zuten unibertsitate irakasleak ere: J. Gorrochategui, J. Lakarra, A. Azkarate, J. Núñez, etab., nahiz eta bi aldeek eskatu. Guztiz ulertezina zaigu zergatik ez duten agertu behar ahozko bistan egoera honen sortzaile eta erantzule nagusiak. Benetakotasunaren aldeko txostenen egileak ere (E. Harris, R. Colmenero, U. Fritz, K. Van den Driessche, etab., ezingo dute deklaratu.

 Guk geure aldetik berriro adierazi nahi dugu konbentzituak gaudela grafitoak benetakoak direla, eta ondorioz auzipetuak errugabeak direla egozten zaizkien delituetatik. Hau dela eta, Arabako Foru Aldundiari eskatzen diogu auzipetuen aurkako karguak baztertu eta azterketa arkeometrikoak eta indusketa kontrolatuak bideratu ditzala, hauexek baitira auzia betiko erabaki dezaketenak, Lurmenek eta Iruña-Veleia Argituk behin eta berriz proposatu duten bezala. Oraindik garaiz gaude.

Aldi berean, arrenka eskatzen diegu gure ondare kulturala eta historikoa zaintzeko eginkizuna duten erakundeei (Unibertsitateak, Eusko Jaurlaritza, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Jakiunde, etab.), zein erabakitzeko edo eragiteko ahalmena duten pertsonei, arazoari arduraz hel diezaiotela eta ahaleginak eta bi egin ditzatela auzia argitzeko.

Azkenik, dei egiten diogu gaiarekin arduratutako jende guztiari datorren larunbatean, otsailak 1, Gasteizen egingo den Bizikleta Martxan parte hartzera. Zientziarik gabe justiziarik ez / Sin ciencia no hay justicia izango du lema, goizeko hamaiketan hasiko daLakuako autokarabanen aparkalekuan, eta zenbait geldialdi egin ondoren, eguerdiko ordu batetan amaituko da Justizia Jauregiaren aurrean, non egingo den elkarretaratzea eta azken ekitaldia.

Eginahalak egin behar ditugu auziak amaiera ustela izan ez dezan, hurrengo belaunaldiei pasatuko genieke-eta eztabaida. Egia jakin nahi dugu, edozein delarik ere. Egia jakitea exijitzen dugu.

Iruña-Veleia Argitu (Gasteiz, 2020-01-28)

Comunicado de la plataforma Iruña-Veleia Argitu ante el inminente juicio

La Plataforma cívica Iruña-Veleia Argitu desea expresar su postura ante el juicio que, como es sabido, se inicia el próximo lunes 3 de febrero en el Palacio de Justicia de Vitoria-Gasteiz. Un juicio que, en nuestra opinión, nunca debería celebrarse puesto que un juzgado de lo penal no es el escenario más idóneo para dirimir una controversia científica.

En 2009 La Diputación Foral de Álava tomó la nefasta decisión de querellarse contra el director de Lurmen Eliseo Gil Zubillaga, el trabajador Oscar Escribano Sanz y el colaborador Rubén Cerdán Casilari en base a unos informes elaborados por la llamada Comisión Científica Asesora, de los que el único informe sobre evidencias físicas no concluía ni veracidad ni falsedad. Posteriormente los argumentos pro falsedad esgrimidos por varios miembros de la Comisión fueron rebatidos uno a uno en los diversos informes elaborados por expertos internacionales en las materias que se encuentran en los grafitos.

A pesar de que solamente fueran tres las personas a investigar, la fase de instrucción ha sido increíblemente larga, pues han transcurrido once años desde que se interpuso la querella, once años de “pena de banquillo” para los encausados, una auténtica tortura. Eliseo Gil y Oscar Escribano se enfrentan a largos años de cárcel (siete y medio y tres y medio respectivamente), y a una multa de casi 300.000 euros “por daños al patrimonio”, y ello cuando a día de hoy no se ha demostrado científicamente que ninguno de los grafitos sea falso, y mucho menos que los encausados sean los autores de los mismos.

También queremos manifestar nuestra extrañeza porque, a pesar de la solicitud de ambas partes, la jueza única Isabel María Díez-Pardo Hernández no llame a declarar ni a la política que interpuso la querella (la ex diputada foral de cultura Lorena López de Lacalle) ni a los profesores universitarios que decretaron la falsedad (J. Gorrochategui, J. Lakarra, A. Azkarate, J. Núñez, etc). No nos explicamos por qué razón los máximos responsables de la situación creada no han de comparecer en la vista oral. También han sido excluidos de la misma los expertos que redactaron los informes pro veracidad: E. Harris, R. Colmenero, U. Fritz, K. Van den Driessche, etc.

Por nuestra parte, queremos reiterar nuestro convencimiento de que los grafitos son auténticos y que en consecuencia los acusados son inocentes de los delitos que se les imputan. Por todo lo dicho, pedimos a la Diputación Foral de Álava que retire provisionalmente los cargos y promueva las analíticas arqueométricas y las excavaciones controladas, que son las que pueden dilucidar definitivamente el caso, como han propuesto hasta la saciedad tanto Lurmen como la Plataforma Iruña-Veleia Argitu. Aún se está a tiempo.

Pedimos también a las instituciones encargadas de velar por nuestro patrimonio cultural e histórico (Universidades, Eusko Jaurlaritza, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Jakiunde, etc.), y a aquellas personas con poder de decisión o influencia, que tomen cartas en el asunto y se impliquen a fondo en el esclarecimiento del caso.

Por último, llamamos a las personas sensibilizadas con el tema a tomar parte en la Bizikleta Martxa que se celebrará en Gasteiz el próximo sábado 1 de febrero, bajo el lema Sin ciencia no hay justicia / Zientziarik gabe justiziarik ez. La marcha partirá del parking de autocaravanas de Lakua a la 11:00 y después de varias paradas finalizará delante del Palacio de Justicia a las 13:00, donde tendrá lugar la concentración y el acto final.

Tenemos que evitar a toda costa un cierre en falso, ya que la controversia podría colear durante generaciones. Queremos conocer la verdad, sea cual sea. Exigimos conocer la verdad.

Iruña-Veleia Argitu (Gasteiz, 28-01-2020)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Aste honetan egingo diren hitzaldiak, Bizikleta Martxa eta Kontzentrazioa

Gasteiz: urtarrilaren 29an, asteazkenean, 19:00etan, Goiuri-Villasuso
Arrasate: urtarrilaren 29an, asteazkenean, 19:00etan Gaztetxean
Oion: urtarrilaren 31n, ostirala, 19:30etan, Bazterra aretoan
Gasteiz: eta larunbatean Bizikleta Martxa 11:00etan Lakuako karabanen aparkaletutik hasita eta Kontzentrazioa 13:00etan Epaitegietan (Gasteiz etorbidean).

Informazio gehiago Euskeraren Jatorriaren blogean.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hitzaldia Gasteizen urtarrilaren 29an, asteazkenez, epaiketa ardatz hartuta

Epaiketa otsailaren 3an hasiko da eta 18an bukatuko. Hitzaldian, Xabi Otsoa de Aldaren saioa gazteleraz izango da eta Juan Martin Elexpururena euskeraz.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Elkarrizketak Tolosaldeko Atarian eta lahaine.org agerkari digitalean

Tolosaldeko Atarian Asier Imaz kazetariak eginiko elkarrizketa.

lahaine.org agerkari digitalean Patxi Zabaletari eta Juan Martin Elexpururi eginiko bideo elkarrizketa.

Iruñako hitzaldia (2020-01-22)
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hitzaldi eta ekitaldi ugari hurrengo egunetan

Markina-Xemein: urtarrilak 24, ostirala, 18:30
Ibarra:
urtarrilak 24, ostirala, 18:45, Kuturetxean
Kanpezu:
urtarrilak 25, larunbata, 18:00, Kultur Etxean
Ondarroa:
urtarrilak 25, larunbata, 18:30, Gaztetxean

Datorren astean:
Gasteiz:
urtarrilak 29a, asteazkena, 19:00, Goiuri-Villasuso
Oion: urtarrilak 31n, ostirala, 19:30, Bazterra aretoan
Otsailaren 1ean, larunbata, bizikleta martxa 11:00etan Lakuako karabanen aparkaletutik hasita eta kontzentrazioa 13:00etan Epaitegietan (Gasteiz etorbidean)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Ibarran Iruña-Veleiaz hitzaldia ostiral honetan, urtarrilak 25

Iruña-Veleia auzian gertatzen ari denaz eta otsailaren 3an hasiko den epaiketaz jardungo da Ibarrako Gaztetxeak antolatutako hitzaldian.

Lekua: Ibarrako Kulturetxea

Eguna: urtarrilak 25, ostirala, 18:45

Hizlaria: Juan Martin Elexpuru

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

“Sugetzarra”, Elixabete Garmendiaren iritzi-artikulua Berrian

Elixabete Garmendia kazetariaren Sugetzarra artikulua:

Sugetzarra

2020ko urtarrilak 19 // Julio Caro Barojak badu liburu bat historiaren faltsifikazioei buruzkoa (Las falsificaciones de la Historia, Círculo de Lectores, 1991). Hor sartzen ditu, beste askoren artean, Orreagako borrokarena —Altabizkarreko kantua— edo Tubalen legenda. Dioenez, antzinatetik gertatu da fenomeno hori, nonahi, baita greziarren eta erromatarren artean ere. Helburua, beti, iragana ederrestea. Hori lortu ahal izateko, testu ezkutu apartekoen aurkikuntza leku arraroetan eta egoera ezohikoetan gertatu ohi omen da. Ohartarazpen hau ere egiten du Caro Barojak: esperientziak erakusten duenez, pertsona asko kausa baten alde ala kontra jartzen dira arrazoiak baino areago pasioak eraginda. Nolanahi ere, uste du kontuan hartzekoa dela historiaren inguruko iruzurra: «Komeni da lasaitasunez hausnartzea gizakiak historia iruzurtzeko daukan joeraz. Gaur egun azter dezakegu gauza interesgarri modura; ez bakarrik ikuspegi kritikotik, baita indar sozial, politiko eta estetikoa daukan zerbait bezala ere».

Eskuartean Iruña-Veleia Argitu plataformak zabaldutako orri parea: azalean, justiziaren irudia; balantzaren alde batean daramatza «zazpi txosten, 326 orrialde, faltsukeriaren aldekoak»; beste aldean, «20 txosten, 2.104 orrialde, benetakotasunaren aldekoak». Erdiko bi orrietan, «benetakotasunaren aldeko txostenak egin dituzten zientifikoak»: hamazazpi aditu, nazioartekoak nahiz hemengoak; horiezaz gain, beste lau lagun benetakotasunaren alde egin dutenak —eta zutenak, tartean Henrike Knörr eta Txillardegi—. Kontrazalean: «Analitikarik gabe, indusketa kontrolaturik gabe, zientziarik gabe, ezin da justiziarik egin». Izan ere, eskuorriak Iruña-Veleia aferari buruzko epaiketa du jomugan, otsailaren 3an hasiko baita Gasteizen. Akusatuak Eliseo Gil —aztarnategiko zuzendari ohia— eta haren laguntzaile izan ziren Oscar Escribano eta Ruben Cerdan dira. Salaketa Arabako Foru Aldundiak jarri zuen, 2009an, Iruña-Veleian aurkitutako grafitoak faltsutu zituztelakoan.

Kontua da 2006ko ekainean albiste miragarri batek astindu zuela euskal mundua: Iruña-Veleian grafito sail bat aurkitu zuten arkeologoek, horien artean euskaraz idatzitakoak, ustez III. mende inguruan. Hitz solteak ziren, baina poesia modura irakurri genituen: zuri urdin gori, edan ian lo, geure ata zutan… Xarmak ez zuen, ordea, asko iraun; laster hasi ziren zalantza adierazten hizkuntzalari batzuk, Joakin Gorrotxategi eta Joseba Lakarra Euskal Herriko Unibertsitateko adituak buru. Zalantzatik eztabaidara eta eztabaidatik salaketara, jostailu hautsien pare geratu ziren grafitoak. Eta aldi berean, gurean ezaugarri den «bat bitan banatzen da» fenomenoa gauzatu zen: Eliseo Gilen aurkikuntzan sinesten zutenak batetik, eta iruzurrari egiantzekotasun handiagoa hartzen ziotenak bestetik. Bando bakoitza berean gotortuta.

Veleia afera liburuan (Elkar, 2010) jaso zuen Alberto Barandiaranek prozesu osoa, kazetaritza lan zehatz eta zorrotza eginez. Batzuentzat, dena den, bertsio ofizialaren bozeramaile gertatuko zen Barandiaranen lana. Beste aldean, Juan Martin Elexpuru filologoa izan da eledun aktiboena urtetan, eta ¿Qué está pasando con Iruña-Veleia? liburuan (Pamiela, 2018) dauzka bilduta grafitoen sinesgarritasuna defendatzen dutenen argudioak.

Ikusi egin behar epaiketak zer ematen duen. Nolanahi ere, tristea da gero dena judizializatu behar hau; etsigarria, sugetzarraren mugimenduan igartzen eta gurutzatzen diren interes-jokoak. Tamalgarria da arkeologo, hizkuntzalari eta historialariak elkarlanean jarri eta auzia argitzeko gai ez izatea; deitoratzekoa, jakintzaren arloan diharduten erakundeek —Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Jakiunde, unibertsitateak…— horretan ez lagundu izana. Puntu honetan, Caro Barojaren gomendioarekin kontsolatu behar: har dezagun afera indar politiko, sozial eta estetikoa daukan zerbait bezala. Hau da, XXI. mendeko euskaldunoi axola zaigula III. mende inguruan norbaitek, norbaitzuek, zeramika pusketan euskaraz idatzi zuten ala ez jakitea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina