“Inoiz hartu behar ez zuen bidea hartu du Iruña-Veleia aferak”, Kontseiluaren adierazpen instituzionala

Kontseiluak, Euskararen Gizarte Erakundeak, adierazpen garrantzitsua egin du epaiketaz. Hona hemen:

2020-02-03 16:53

Epaiketa hasi den egunean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak
bide egokira ekartzeko deia egin du.

Kontseiluaren arabera, luze, luzeegi doan afera da Iruña-Veleia izenez ezagutzen duguna, eta inoiz hartu behar ez zuen bidea hartu du azken urteetan, epaitegietako bidea.

Kontseiluaren iritziz, epai-bidez ez, baizik eta bide zientifikotik argitu beharrekoa da Iruña-Veleiaren afera. Gaur egun eztabaida behar ez den lekura bideratuta dago eta euskal herritarrek gai horrekin interes bakarra dute, bertan agertutakoak egiak diren edo ez jakitea. Hori ezin da epai bidez argitu, zientziaren bidea baliatu behar da horretarako eta gainerako bideak albo batera utzi

Horrexegatik, hain zuzen ere, Kontseiluak ez du egoki ikusten afera judizializatzea eta, une oro, herritarren errugabetasun-printzipioa ardatz izan behar dela uste du.

Horrela, Kontseiluaren iritziz oraindik garaiz egon gaitezke gauzak bide egokira ekartzeko, eta horretan saiatu beharko lukete alde guztiek.

Andoainen, 2020ko otsailean

“Iruña-Veleia ha tomado un camino que nunca debió tomarse” declaración institucional de Kontseilua

Kontseilua, el Instituto Social del Euskera, ha hecho una declaración importante sobre el juicio. Hé aquí el texto:

El día del inicio del juicio, el Consejo de Entidades Sociales del Euskera hace un llamamiento para que (el tema de I-V) se encauce por la vía adecuada.

Según Kontseilua, el que se conoce como asunto Iruña-Veleia va para largo, demasiado largo, y ha tomado en los últimos años un camino que nunca debió tomarse, el de los juzgados.

Kontseilua considera que el asunto de Iruña-Veleia debe aclararse no por vía judicial, sino por vía científica. Hoy en día el debate se ha enfocado hacia donde no se debía hacerlo y a la ciudadanía vasca sólo le interesa saber si los hallazgos son verdaderos o no. Esto no se puede aclarar por vía judicial, hay que utilizar la vía de la ciencia para ello y dejar de lado el resto de vías.

Precisamente por ello, Kontseilua considera inadecuada la judicialización del asunto y cree que, en todo momento, debe centrarse en el principio de inocencia de los ciudadanos.

De este modo, Kontseilua considera que todavía estamos a tiempo de llevar las cosas al camino adecuado, y en eso es en lo que todas las partes deberían esforzarse.

Andoain, febrero de 2020

(Iruña-Veleia Argitu-ren itzulpena)

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleian hieroglifiko egipziarrak inposibleak omen. Eta Castejonen (Nafarroa) agertutakoak zer?

Epaiketako saioetan faltsistek behin eta berriz azpimarratzen dute hieroglifikoen ezintasuna, eta penintsula osoan ez dela horrelakorik agertu ere esan du norbaitek. Ez dituzte nonbait ezagutzen Castejonen agertutako eskarabeoak (labezomorro formako eraztunak). Ikus Tres escarabeos egipcios en la necrópolis de El Castillo (Castejón, Navarra), Olga Navarro ikerlearena. Pasarte bat kopiatzen dugu:

“La    base,   al   igual   que   el   anverso,   se   conserva   perfectamente,   conteniendo   en   la   superficie   una   inscripción    jeroglífica   en   la   que   de   forma   un   poco   tosca   y    burda   se   pueden   observar   inscritos,   en   primer   lugar,   el   disco   solar    Ra   ,   una   escobilla   WAH   y,   por   último,   un   corazón   ib .   Su   lectura   WAH-ib-Ra  18   (“Uaj ‐ ib ‐ Re”)   hace   referencia   al   nombre   de   Nesu ‐  bity 19   del   faraón   Psamético   I   o,   por   cronología   en   relación   con   el   yacimiento   de   la   Necrópolis   de   El   Castillo   de   Castejón,   que   es   su   contexto,   al   nombre   de   Sa   Re 20   del   faraón   posterior   Apries,   hijo   de   Psamético   II   y   con   un   reinado   entre   el   589   y   el   570   a.   C. 21 .   El   significado   de   los    jeroglíficos   es   el   siguiente   “Firme   es   el   corazón   de   Re”.   Se   trata   de   un   escarabeo   egipcio   que   quizás   perteneciera   a   la   factoría   de   Naukratis,   sita   en   el   delta   del   río   Nilo. ”

Iruña-Veleia
Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Azpeitian epaiketaren hasieran Iruña-Veleiaz emandako hitzaldiaren grabaketa

Urolakoen Napar Zuzterrak elkarteak antolatuta, hitzaldia eman zen 2020ko otsailaren 4an Azpeitiko Basazabal Kulturetxean, Juan Martin Elexpuru hizlari zela. Aretoa bete-bete egin zen, 60 lagun interes handiz jarraitu zutenak. Milesker grabaketagatik J. Izagirreri.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Tasioren komikia EITBren jarrera dela eta

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Patxi Huarte ‘Zaldieroa’ ipursaltoka enegarren aldiz Berrian

Otsailak 5
Otsailak 8

Hemen eta hemen lehenagoko batzuk.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Jose Manuel Tarriño arkeologoa asteazkeneko saioan: “Ez du ez Descartes eta ez RIP ipintzen”

Asteazkenean, hiru arkeologo salatarien ostean, Jose Manuel Tarriñok, Lurmenekin arkeologo eta marrazkilari lanak egindakoak deklaratu zuen.  Arkeologo beteranoa, berrogei urte baino gehiago darama lanbidean. Bere esku egon zen grafitoen marrazketa. Oso trebea da horretan.

Haren adierazpenak ez dira inon ageri, batetik berandu deklaratu zuelako (arratsaldeko bostak aldera hasi zen), eta bestik esan zituen gehienak Lurmenen aldekoak direlako.

Hiru salatariek DESCARTES irakurtzen dute oraindik, edo behintzat horrekin ere eraso nahi izaten dute. Berak garbi esan zuen pieza hori marrazteko sakon begiratu zuela bitartekoa guztiak erabiliz, eta MISCART jartzen duela. Bestalde, balizko RIP hiru marra direla jatorriz, zalantzarik gabe, eta ilusio optikoan eragina dela  RIP irakurketa, gainazala zartatu delako zonalde horretan.

Aitagurearekin zerikusia duen grafito baten ildo garbi batean orratz-buruaren tamainako  konkrezioa aurkitu zuela ere esan zuen. Hezurrean eginak dauden grafitoez, berriz, duela 1.700 urteko hezur mehe baten gainean idazten hasiko bagina, haustu, birrindu egingo litzatekeela, kolagenoa galduta eukitzen dutelako.

Grafitoeko irudiak marraztea ere egokitu zaio . Batzuk miniaturak direla, benetako artelanak, aurpegiko espresioa ere badutenak bere txikitasunean, Emakume-aurpegi batzuk aipatu zituen. Beste irudi batzuk, berriz, oso sinpleak direla. Hainbat esku ezberdin ikusten direla grafitoetan. Hori marrazkigintzan espezialista den batek esaten du.

Baina gauza hauek ez ditugu entzungo EITBko eta Correoko titularretan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Joseba Asironen adierazpenak Goiena Telebistan: “Nik, zientifikoki faltsuak direla frogatzen ez den bitartean, egiazkoa dela pentsatu behar dut”.

Joseba Asiron historialariak (eta Iruñako alkate ohia) herenegun Goiena Telebistan eginiko adierazpenak

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruña-Veleiaz eztabaidatu zen ETB1eko Eztabaidan saioan

Otsailaren 3an hasi zen Klaudio Landak aurkezten duen Eztabaidan saio berrian Joaquin Gorrochategui, Juan Martin Elexpuru, Garbiñe Biurrun eta Maite Ubiriak parte hartu zuten.

Positiboa da eztabaida saio batean bi parteei hitza ematea. Dena dela, esan beharra dago EITBk Argitukooi epaiketa martxan denetik orain arte eman digun aukera bakarrenetarikoa dela. Aldiz Gorrochateguik hirugarren saioa zeraman egun hartan, goizean Egunon Euskadi-n eta arratsaldean Ahoz Aho-n parte hartu baitzuen faltsutasunaren aldeko iritzia ematen. Bezperako albiztegi guztietan ere tarte luzea eskaini zioten.

Programara etorrita, izan ziren gustatu ez zitzaizkidan gauzak: 1) Azpian agertzen ziren errotulo ia guztiak faltsutasuna iradokitzen zuten. 2) Adituek faltsutasuna ebatsi zutela esaten zen, baina ez ziren benetakotasunaren aldeko txostenak eta haien egileak aipatzen. 3) Erakusten ziren argazkiak RIP, Nefertiti, polita, araina (artikuludunak)…, ohikoak ziren, Gorrochategui luzitzeko pentsatuak. Ez zitzaidan kontsultatu nik besteren bat nahi nuen, eta nik proposatutako biak ez ziren ipini. 3) Gorrochateguiri nahi zuen denbora guztia uzten zitzaion hizketan eta niri ez. 4) Denborak neurtu ditugu eta Gorrochateguik 9 minutu eta 20 segundu eman zituen hizketan eta nik 6 minutu eta 40 segundu. %30 gutxiago. 5) Ez zen euskerazko grafitoak aurkeztu ziren prentsaurrekoko irudirik agertu, egun garrantzitsu hartako argazkiak eta grabazioak daudenean. Zergatik? Gorrochategui agertzen delako grafitoak benetakoak direla esaten: “Y nuestro objetivo principal era hoy precisamente asegurar a esa comunidad científica que es verdad, que no es un fraude…”

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hiru arkeologo salatarien deklarazioak, gidoiari estu-estu lotuak

Atzoko saioan Lurmenekin lan egindako hiru arkeologok deklaratu zuten. Miguel Angel Berjón, Jose Angel Apellaniz eta Carlos Crespok.  Hiru hauek proiketua bere onenean zegoenean alde egin zuten, 2007ko urtarrilean, “lan-metodoarekin ez zetozelako bat”, esan zutenez. Harrezkero, Berjón eta Apellaniz Aldundiak ordaindutako arkeologia lanetan ibili dira; Crespok arkeologia utzi zuen.

2009an, auzia judizializatu zutenean, hiru hauek izan ziren Lurmenen aurka gogor deklaratu zutenak. Esate baterako, Escribanoren broma, hain komentatua egun hauetan, hauek salatu zioten epaileari eta “hauei esker” egon da Oscar ia lau urteko zigorra eta 130.000 euroko zigorra jasotzeko arriskuan, fiskalarekin negoziatu ondoren urtebeteko kartzela eta 2.790ko isuna bihurtu dena. Broma garestia.

Denek deklarazio ia kalkatua egin zuten, aldaketa txikiekin. Berjonek esan zuen Lurmenek oso ondo eskabatzen zuela, zehaztasun ikaragarriz. Lanean ibili ziren bitartean sekula ez zutela zalantzan jarri grafitoak benetakoak zirela. Hiruretako inork ez zuen esan grafitoak faltsuak zirela pentsatzen zuenik. Batek esan zuen Batzordeko txostenak irakurri ondoren hasi zitzazkiola zalantzak.

Ez zutela grafito  berezi bakar bat ere ikusi lurretik irteten, hori izan zen euren tesia. Eta hori ezinezkoa zela. Defentsak galdetu zien ea grafito arruntik ikusi zuten, eta baietz, batzuk baietz. Zenbat, eta hogei bat edo…, erantzun zuen Apellanizek. Abokatuak gogorazi zion 700 baino gehiago daudela katalogatuta, eta horietatik %16 koordenatuta in situ, eta ea nola esplikatzen zuen hori. Ez zituztela datu horiek ezagutzen, erantzuna.

Bestalde, garbi geratu zen Euskotreneko buruei pasatzen zietela informazioa, zuzendaritzaren ezkutuan,  salatari lana egiten zutela.

Hemen eta hemen blog honetan dauden hiru arkeologo hauen jarduerei buruzko sarrerak

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Gorka Knörrek Lakarra eta Gorrochategui salatu ditu tuiterren haren anaia Henrike presionatzeagatik hilzorian zegoela

@GorkaKB. Veleiako epaiketa jarraitzen ari naiz. Ene anaia Henrike zenak –Euskaltzaindiako Lehendakariordea-, ostraken faltsutasuna defendatzen ari diren UPV-EHUko bi pertsonajeren presioa jasan zuen, nahiz-eta jakin atzera ezinezko minbizia zuela. Naska ematen didate. Ta pista bat ere.

Lotura honetan ikus dezakegu gertaera triste horren azalpena, Henrikek bidalitako gutuna tartean. Nire liburuan bada atal bat datu gehiagorekin.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina