“Egia ala gezurra?”, Aitor Ligu Berrian

Berria, 2020ko azaroak 6

“Iruña-Veleiako grafitoak egiazkoak ala gezurrezkoak diren jakin nahian zientziak erabaki dezala lelopean ari dira borondate oneko jende dexente eta hain borondate onekoak ez diren mordoxka bat, zientziaren izenean grafitoak egiazkoak direla ondorioztatzen denean apalduko direnak bakarrik. Alegia, arrazoi ematen zaienean bakarrik onartuko dituzte froga zientifikoak. Ederra metodoa, ondorio jakin batera iritsi arte ezeri zilegitasunik ematen ez zaionean.” Jarraitzen du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleian zientziak ez du oraindik ezer ebatzi!”, Jose Antonio Villar, Jesus Eizagirre, Miren Laka eta Joseba Azkarate Berrian

Berria 2020 azaroak 3

“Mikel Arrietak argitaratutako gutunean dio Iruña-Veleian zientziak jadanik hitz egin duela eta faltsuak direla ebatzi duela. Grafitoak faltsuak direla dioten sei txostenen aurrean, egiazkotasunaren alde hogei baino gehiago daude, gaur arte inork zalantzan jarri ez dituenak.
Horiez gain, munduko arkeologia modernoaren sortzailea den Harris doktorearen irizpenak, zein Henrike Knörren eta Txillardegiren gutunek ere, egiazkoak izan daitezkeela iradokitzen dute.
Grafitoak faltsuak direla dioen IPCE-Espainiako Kultura Ministerioko txosten baten aurrean (Navarro), erakunde bereko beste txosten batek ez du inon esaten egiazkoak ez direnik (Antelo). Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak direla dioten (eta Arabako Aldunditik kontraturen bat duten) arkeologo batzuen iritziaren aurrean, Bibat Museoko berriztatzaileentzat, mikroskopioz aztertu ondoren, egiazkoak dira.” Jarraitzen du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Heriotzarako erromatar ohiturak Soriako Tierras Altas eskualdean. Euskararen aztarnak antzinako epigrafian” erakusketa ireki zen atzo Bergaran

Bergarako Laboratorium Museoaren beheko solairuan jarri da erakusketa. Hemen euskeraz eta gazteleraz Museoak erakusketaz ematen duen informazioa. Sei hilarri ekarri dira Soriatik, eta horietako lauk badute euskarazko izenen bat. Xehetasun gehiago emango dugu hurrengo sarreretan, oraingoan berria zabaltzera mugatuko gara. Datozen Gabonak arte egongo da zabalik. Eduardo Alfaro arkeologo soriarra da erakusketaren komisarioa, eta bera izan da hilarri gehienak aurkitu eta ikertu dituena. Doktoretza tesia egina du gaiaz. Momentuz, pandemia dela eta, Bergararrek eta haren herri mugakideetako pertsonek bisitatu ahal izango dute bakarrik. Hauexek dira: Antzuola, Oñati, Arrasate, Elorrio, Elgeta, Eibar, Soraluze, Elgoibar eta Azkoitia. Inaugurazio ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Ondare Zuzendari Mikel Aizpuru, UNEDeko zuzendari Iñaki Esparza eta Bergarako Alkate Gorka Artola izan ziren, besteak beste. Goienaren kronika. El Mirón de Soria. Ama Atan hilarri hauei buruzko zenbait iritzi eta hipotesi.

Erakusketaren ordutegia: Astelehen eta astearteetan itxita. Asteazken eta ostegunetan: 10:00-14:00. Ostiral eta larunbatetan: 10:00-14:00/16:00-19:00. Igandeetan: 10:00-13:00

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Bertan behera utzi dute Iruña-Veleian proba gehiago eskatzeko gose greba, 99 egunen ostean”, gaur Berria digitalean

Berria, 2020ko urriak 29. Iñigo Astiz

” Amaitu du gose greba Jose Mari Lejardi Gabixola-k. Guztira, 99 egun pasatu ditu ezer jan gabe Iruña-Veleiako aztarnategiko piezei proba gehiago egiteko eskatuz, eta gaur eman du amaitutzat protesta. Datozen hilabeteetan da Arabako Aldundia aztarnategirako hurrengo plana prestatzen hastekoa, eta ikerketa arkeologikoei berrekitea da asmoa. Hain zuzen ere, Ana del Val kultur diputatuarekin izandako bilkuran plan berriari buruzko azalpenak entzun ondoren erabaki du Lejardik protesta etetea. «Egoera berrian konfiantza eduki arren, beti egongo gara erne». Ohar baten bidez zabaldu dituzte erabakiari buruzko nondik norakoak grebalariak eta hareki bat egin dutenek. «Borroka adoretsuari esker, osasuna eta bizitza arriskuan jarriz, Iruña-Veleia desagertzea nahi dutenak garaituak izan dira». ” Jarraitzen du

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Zaldierori ‘Deskartau’ ezizena jarriko diogu?” gutuna gaurko Berrian

Berria 2020, urriak 29. Patxi Alaña, Josetxo Mendia, Jose Mari Lejardi, Oier Nuñez eta Unai Alaña.

“Zapalketa baten aurrean herritarrak altxatzen hasten direnean, botereak iseka, zentsura eta antzeko bideak erabiltzen ditu, argudiorik ez duelako. Iruña-Veleia argitzeko Europako herrialde normaletan egiten dutena hemen eskatzen dugun bakoitzean, hau da, grafitoak laborategi on eta inpartzialetan datatzea, Zaldierok txiste txarrak eskaintzen dizkigu.

Zorionez, denborak gauzak ondo kokatzen laguntzen digu. Adibidez, epaiketan jakin izan dugu Museoko berriztatzaileentzat grafitoak benetakoak direla eta ez dela RIP agertzen, Joakin Gorrotxategik eta akolitoek mila aldiz esan diguten moduan, hiru santutasun marra baizik, zartatuekin.” Jarraitzen du

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleia. Zientziak berez hitz egin du”, Mikel Arrieta Iraola Naizen eta Berrian

Naiz, 2020ko urriak 28

“Zientzia zientzia!! Han eta hemen entzuten dugu, baina Iruña- Veleian zientziak hitz egin du”. Jarraitzen du.

“Ezjakintasuna ausarta da” dio esaera zahar jakintsuak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleia kasua argitzeko eskatuz, protesta Gasteizen”, gaur Berrian

Berria, 2020ko urriak 25

GASTEIZ. Autoen karabana bat egin zuten atzo arratsaldean Gasteizen, Iruña-Veleia auzia zientziaren bidez argitu dadila eskatzeko. Iruña-Veleia Gose Greba taldeak deituta, Floridako atetik abiatu ziren, eta hiru bat orduz aritu ziren hiriko errepideetan protesta egiten.” Jarraitzen du

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleia, egia oraindik falta”, Iñaki Zabaleta Berrian

Berria, 2020ko urriak 24. Iñaki Zabaleta Urkiola EHUko katedraduna da

“Iruña-Veleia auzian, gaur egun, lau gai daude nire ustean: ehunka ostraken egiaztapen zientifikoagoa, Eliseo Gil eta kideen epaiketa, Gabixolaren gose greba, eta Euskal Herriko hedabide eta jendearen jokabidea.” Jarraitzen du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Zientziari eman hitza” Berrian, Jose Ramon Etxebarriak, Laura Mintegik, Niko Xamardok, Iñaki Zabaletak eta Jexuxmari Zalakainek sinatzen duten gutuna

Berria 2020 urriak 23

Idazki hau sinatzen dugunok adierazi nahi dugu arduraz ikusten dugula Iruña-Veleia auzia eta, kezkak bultzatuta, gure iritzia plazaratu nahi dugu jendaurrean.

Lehenik eta behin esan nahi dugu arazoa egon badagoela, urtez urte luzatu den auzia da eta oraindik ere konpondu gabe dagoena. Arazoak ez dira konpontzen lepoa emanda. Enoratze hutsak ez ditu desagerrarazten gizartean diren gatazkak. Ostrukarena egitea inoiz ez da irtenbidea.

Bigarrenik adierazi nahi dugu erakundeek heldu behar diotela auziari eta baliabideak jarri behar dituztela arazoa behin betiko konpon dadin.

Hirugarrenez esan nahi dugu zinez sinesten dugula zientzia dela erantzunak eman ditzakeena eta, beraz, zientzialariei eman behar zaiela hitza.

Herritar moduan eskatu nahi diegu ardura politikoa duten alderdi eta erakundeei baliabideak jar ditzatela zientziak argitu dezan Iruña-Veleia auzia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bihar, larunbata, auto-karabana Gasteizen gose-greba taldeak antolatuta

Arratsaldeko 5etan abiatuko da Autokarabanen Parketik. Iragarkia

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina