“Iruña-Veleia. Zientziak berez hitz egin du”, Mikel Arrieta Iraola Naizen eta Berrian

Naiz, 2020ko urriak 28

“Zientzia zientzia!! Han eta hemen entzuten dugu, baina Iruña- Veleian zientziak hitz egin du”. Jarraitzen du.

“Ezjakintasuna ausarta da” dio esaera zahar jakintsuak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleia kasua argitzeko eskatuz, protesta Gasteizen”, gaur Berrian

Berria, 2020ko urriak 25

GASTEIZ. Autoen karabana bat egin zuten atzo arratsaldean Gasteizen, Iruña-Veleia auzia zientziaren bidez argitu dadila eskatzeko. Iruña-Veleia Gose Greba taldeak deituta, Floridako atetik abiatu ziren, eta hiru bat orduz aritu ziren hiriko errepideetan protesta egiten.” Jarraitzen du

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleia, egia oraindik falta”, Iñaki Zabaleta Berrian

Berria, 2020ko urriak 24. Iñaki Zabaleta Urkiola EHUko katedraduna da

“Iruña-Veleia auzian, gaur egun, lau gai daude nire ustean: ehunka ostraken egiaztapen zientifikoagoa, Eliseo Gil eta kideen epaiketa, Gabixolaren gose greba, eta Euskal Herriko hedabide eta jendearen jokabidea.” Jarraitzen du.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Zientziari eman hitza” Berrian, Jose Ramon Etxebarriak, Laura Mintegik, Niko Xamardok, Iñaki Zabaletak eta Jexuxmari Zalakainek sinatzen duten gutuna

Berria 2020 urriak 23

Idazki hau sinatzen dugunok adierazi nahi dugu arduraz ikusten dugula Iruña-Veleia auzia eta, kezkak bultzatuta, gure iritzia plazaratu nahi dugu jendaurrean.

Lehenik eta behin esan nahi dugu arazoa egon badagoela, urtez urte luzatu den auzia da eta oraindik ere konpondu gabe dagoena. Arazoak ez dira konpontzen lepoa emanda. Enoratze hutsak ez ditu desagerrarazten gizartean diren gatazkak. Ostrukarena egitea inoiz ez da irtenbidea.

Bigarrenik adierazi nahi dugu erakundeek heldu behar diotela auziari eta baliabideak jarri behar dituztela arazoa behin betiko konpon dadin.

Hirugarrenez esan nahi dugu zinez sinesten dugula zientzia dela erantzunak eman ditzakeena eta, beraz, zientzialariei eman behar zaiela hitza.

Herritar moduan eskatu nahi diegu ardura politikoa duten alderdi eta erakundeei baliabideak jar ditzatela zientziak argitu dezan Iruña-Veleia auzia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bihar, larunbata, auto-karabana Gasteizen gose-greba taldeak antolatuta

Arratsaldeko 5etan abiatuko da Autokarabanen Parketik. Iragarkia

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zaldieroa (Patxi Huarte) beti bezain graxioso

Berria, 2020, urriak 20

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Azkeneraino segituko dut”, Jose Mari Lejardi “Gabixola” Berrian.

Berria, 2020ko urriak 17. Iñigo Astiz.

«Egina utzi dut bizi testamentua, eskatuz ez nazatela elikatu». Uztailaren 23an abiatu zuen Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako piezei arkeometria probak eskatzeko gose greba Jose Mari Lejardi Gabixolak (Markina-Xemein, Bizkaia, 1959), eta 87 egun beteko ditu gaur jan gabe. «35 bat kilo galdu ditut, eta, oraingoz, ez dut minik. Noizean behin, zorabio batzuk izaten ditut». Probak egiteko konpromisorik hartu ezean amaierara doala berretsi du. Bestalde, Gasteizko auzitegiak Eliseo Gil aztarnategiko zuzendari ohiari ezarri zion bi urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ere kritikatu du, haren hitzetan Espainiako Kultura Ministerioak egindako ikerketa bat baitu oinarri bakartzat, eta ezbaian geratu baitzen azterketa haren balioa epaiketan bertan. «Ikerlariak onartu zuen ez zuela halako datazioak egiteko eskarmenturik, eta lehenengoz egin zuela halako ikerketa bat». Jarraitzen du

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleiari buruzko epaiketaren kronika eta epaiaren analisia” academia.edu-n

Irailean eta urrian lau artxibo ipini ditugu irakurgai academia.edu-n. Batetik, Sardiniari buruzko liburuaren laburpena gazteleraz, eta bestetik Iruña-Veleiari dagozkion hiru: grafitoen zerrenda, grafitoak gaika eta igo berri dugun epaiketaren kronika eta sententziari buruzko iritzia, urtean zehar atalka argitaratu duguna blog honetan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Urriaren 18an aurtengo azken bisita gidatua

Uztailaren 23an eman zitzaion hasiera aurtengo bisita denboraldiari. Hiru bisita egin dira dagoeneko, arrakasta handiz, 90 bisitari izan baitira denera. Urriaren 18an egingo da laugarrena eta azkena. Egon ez zaretenok aprobetxatu aurtengo azken aukera. Izena emateko: irunaveleiaargitu@gmail.com. Hemen iragarkia

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleiako grafitoak gaika sailkatuta” academia-edu-n argitaratuta

Aspalditxo egina genuen lan hau eta academia.edu-ra igo dugu, duela gutxi grafitoen zerrendarekin egin genuen bezala. SOS Iruña-Veleia webguneko Ostracabase atalean dauden grafitoen argazkiak eta transkripzioak sailkatu ditugu gaika (euskera, latina, egipto, marrazkiak…). Irudi oso nahasia eta fragmentarioa du jende askok ostraken edukiez, eta pentsatzen dugu bati baino gehiagori lagungarri egingo zaiola lan hau. Epaiketaren kronika eta sententziari buruzko iritzia ere prestatuak ditugu eta laster ipiniko ditugu webgune horretan.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina