Roslyn M. Frank hizkuntzalariari egindako elkarrizketa Goienan

Debagoienean argitaratzen den Goiena astekarian (orain arte Goienkaria) Roslyn M. Frank hizkuntzalari eta iketzaile estatu batuarrari egindako elkarrizketa luze eta mamitsua dator, 8. orrialdean.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

“Evaluación de la comparecencia en el Parlamento Vasco: un razonamiento circular”

Lorena Lz de Lacalle Diputatuaren agerraldiaren lehen balorazioa egin du Plataformak. Merezi du irakurtzea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Koldo Urrutiaren artikulu interesgarria analitikei buruz DNA egunkarian

Koldo Urrutiak bi zatitan oso artikulu interesgarria argitaratu du Diario de Noticias de Alava egunkarian. “Iruña-Veleia y la medicina del siglo XIX” du titulua eta analitiken gaia jorratzen du oso modu didaktikoan. Hemen eta hemen irakur daiteke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Laborategi espezializatuek oso erraz erabaki dezakete I-Vko auzia

Sos Iruña-Veleia arkeologian espezializatutako Europako  hiru laborategirekin harremanetan jarri zen aspalditxo ea grafitoak datatu zitezkeen jakiteko, baietz erantzun zuten denek, eta horietako batek, prestigio handiena duenak (ez dut izena esango diskrezioagatik) erantzun zuen prest zegoela analisiak egiteko. Argazkiak eta
bestelako materiala bidali zitzaien eta handik gutxira egitasmo zehatz bat
bidali ziguten, xehetasun tekniko guztiekin eta aurrekontuarekin. 12.000 euro
kostako zen 10 piezaren analisia egitea. Plataforma prest legoke diru-kostu
hori beregain hartzeko,
instituzioak ukatu egingo balira.
Hona hemen laborategiaren txostenaren sarrera, ingelesetik soskide batek itzulita (norbaitek ingelesezkoa nahi balu, eska dezala)


“Para determinar la proveniencia de
los artefactos arqueológicos, es esencial el uso de
varios cuerpos de evidencia
.  En este caso, entendemos que se han
agarrado firmemente a opiniones filológicas que sugieren una proveniencia
reciente para algunos de los artefactos. Sin embargo, los
argumentos intelectuales deben ser sustentados por las evidencias físicas
.
La evidencia física es, por su propia naturaleza,
independiente de cualquier suposición u opinión filológica
. Es
importante separar estas dos formas de evidencia, aunque se reconozca que las
dos juegan un papel en la determinación de la proveniencia de las
inscripciones.
Las evidencias físicas tienen la capacidad
de mostrar de una forma definitiva si algunas de las
inscripciones son falsificaciones recientes
, por ejemplo, y añadirán
–como muy poco- importantes evidencias que aportarán información significativa
respecto a los argumentos intelectuales. Cualquier decisión sobre la
proveniencia de los artefactos que no utilice las evidencias físicas de los
propios artefactos obtenidas a partir de análisis completos, independientes,
concienzudos y detallados, dejaría el debate abierto y las dudas sin
resolver”.

Xehetasun teknikoak datoz ondoren. Esan behar da analisi horiek, materia organikorik ezean bederen, ezin dutela afinatu C14a bezala, baina bai esan dezaketela inskripzioak (zeramikan edo beste material batean egindako idazki eta marrazkiak, azken batean) zaharrak diren ala ez, lurpean luzaroan egon diren ala ez, ildoetan itsatsi zaien karbonatoa aztertuta. Karbonato geruza sortzeko ehun edo berrehun urte behar izaten dira gutxienez. Eta nola Lakarra bezalako adituek esan duten faltsifikazioak 2004koak direla…  I-Vko pieza askotako ildoetan ikusten den geruza hori benetako karbonatoa balitz, auzia erabakita legoke. Horretarako frogak egin behar. Eta diputazioak eta beste zenbaitek
benetako izua horri.
Oso ondo azaldu zuen gai hau atzo
Gasteizko Legebiltzarrean Koen van den Driesschek presentazio honen bidez.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Sos Iruña-Veleiaren eta Lorena Lz de Lacalleren agerraldiak Legebiltzarrean

Gaur Sos Iruña-Veleiako bi kidek, Koenraad van den Driessche eta biok, hitz egin dugu Gasteizko Legebiltzarreko Euskara eta Kultura Batzordearen aurrean. Hemen ikus dezakezue Koenen presentazioa, eta hemen, berriz, nirea euskaraz eta erdaraz.
Gure agerraldia bukatu denean Lorena Lz de Lacalle Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatua mintzatu da. Gauza asko esan ditu eta, nire iritziz, egia gutxi. Haren agerraldiaren bideoa ikusi gabe ez geratzeko gomendatuko nuke, eskegitzen dutenean. Besteak beste esan du Eliseo Gilek eta Cerdánek dirua kobratu zutela Cerdanek egin ez zituen analisi batzuengatik. Gezurra, Eliseok ez baitzuen pezetarik kobratu. Eta esan du ez dagoela analisirik egin beharrik, analisiak eginda daudelako. Baina ez al duzu lehen esan Cerdanek ez zuela analisirik egin? Eta ez omen dago munduan laborategirik inskripzioak datatu ditzakeenik. Gezur borobila, laborategi espezializatuek egunero datatzen baituzte inskripzioak. Ea kontrasteko indusketak egitearen alde dagoen galdetu zaionean, Nuñez ari dela dagoeneko kontraste-indusketa horiek egiten erantzun dute berak eta Otxoa Eribekok. Bideo honetan ikus dezakezue nola ari den.
Sarrera labur bat egin du euskaraz, eta beste guztia erdaraz. Zenbait parlamentarik euskaraz egin diete galderak, baina Lorenak erdara hutsez erantzun die beti.

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Plataformak Gasteizko Legebiltzarrean hitz egingo du azaroaren 16an

Datorren asteartean, azaroak 16, Koenraad van den Driessche eta biok hitz egingo dugu Legebiltzarreko Euskara eta Kultura Batzordearen aurrean. Auziaren  historia, une honetako egoera, Nuñezen indusketek eragindako kalteak, epaileak analitikak egin daitezen emandako agindua eta abar azalduko diegu parlamentariei.
Gure agerraldia bukatutakoan, Lorena Lz de Lacalle diputatuak hitz egingo du. Esan beharra dago gure agerraldiaren berri izan bezain laster eskatu zuela diputatu andereak hitz egiteko txanda.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hitzaldi-aretoa bete egin zen Arrasaten

100 bat lagun izan ziren atzo Arrasaten Koen van den Driessche eta biok eman genuen hitzaldian. Jendeak asko eskertu zuen emandako informazioa eta auzia argitzeko egiten ari garen ahalegina.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hitzaldia Hernanin hilaren 7an, igandez

Datorren igande eguerdian, Orhipean izeneko euskal azokaren barruan, hitzaldia emango dut Hernanin. Hemen azokaren nondik norakoak.
Hitzaldia: “Iruña Veleia, gezurra ala egia”
Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
Eguna eta ordua: azaroak 7, 12:00
Lekua: Hernaniko Tilosetako karpa

Kategoriak Sailkatugabeak | 5 iruzkin

Hitzaldia Arrasaten

Azaroaren 4an hitzaldia emango dugu Koenraad Van den Driessche geokimikoak eta biok Arrasateko Kulturetxean. Aspaldi honetan notizia berri gutxi izan da gaiaz eta blog hau ere geldi egon da, baina badirudi udazken-negua beroa datorrela. Gainera laster beteko dira bi urte auzia lehertu zenetik, azaroaren 19an, hain zuzen. Beraz, notizia fresko ugari izango da ziurrenik hemendik aurrera.
Hitzaldian auziaren historia eta egungo egoera jorratuko dira. Koenek analitiken auzia aztertuko du batez ere eta nik euskarazko grafitoak eta auziaren ikuspegi orokorra.
Hitzaldia: “Iruña-Veleia”
Hizlariak: Koen van den Driesche eta Juan Martin Elexpuru
Lekua: Arrasateko Kulturetxea (Kurturate)
Eguna eta ordua: azaroak 4, 18:30

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Roslyn May Frank-i egindako elkarrizketa mamitsua Berrian

Urriaren 3ko Berriaren Igandea gehiagarrian Lierni Alkortak Roslyn M. Frank hizkuntzalari estatu batuarrari egindako elkarrizketa luze eta mamitsua dator. “Euskara izan dut Euskal Herria ulertzeko tresna” dio titularrak.
Iruña-Veleiako auzia jarraitzen dugunok ezaguna dugu Roz. Berea da gaiaz idatzi den txostenetariko bat. Euskal Herrian zertan dabilen galdetuta, zera dio lehen erantzunean:
“Iruña Veleiako auzia dela eta, oso harreman estua izan dut azken
aldian hemengo jende askorekin, eta haiekin egon nahi nuen. Gaiak
guztiz liluratuta eta kezkatuta nauka. Nire ustez grafitoak benetakoak
izan daitezke. Ezin dut ulertu gertatzen dena. Ezin dut ulertu nola ez
diren egin auzia betiko erabaiko luketen laborategiko analisi
fisiko-kimikoak. Gai hau ez da Araba edo Euskal Herrikoa soilik,
aurkikuntzak benetakoak balira, mundu mailako garrantzia izango lukete.
Horregatik, oso larria iruditzen zait hain argudio arinekin faltsutzat
jotzea.”
Beste gai asko ere ukitzen ditu, pena da elkarrizketa bertsio digitalean aurkitu ezin izatea.

Kategoriak Sailkatugabeak | 13 iruzkin