Grabazioa: alde egindako arkeologo baten adierazpen bozkariotsuak Hala Bedi Irratian

Lurmenetik 2007ko hasieran alde egin zuten (grafitoak aurkeztu eta sei hilabetera, arrazoi laboralak argudiatuz) hiru arkeologoen adierazpenen gainean eraiki da faltsutzearen teoriaren froga “erabakigarriena”. Barandiaranen liburuan ere pisu handia du. Baina liburuak ez du esaten, besteak beste, hiruretarik batek, Carlos Crespo Beistegik, elkarrizketa luzea eman zuela Gasteizko Hala Bedi Irratian, grafitoak prentsaurrekoan agertu eta gutxira (2006-VI-26), non mila azalpen emateaz aparte, ez duen inolako zalantzarik agertzen grafitoen benetakotasunaz. Hemen grabazioa. Oso interesgarria da, baita, Lurmenek hiru pertsona hauei eman zien idatzizko erantzuna. Argitu beharra dago epailearen aurrean salaketa egiteko orduan ez zela Carlos Crespo agertu. Hala Bedi-ko grabazioaren beldur, beharbada?

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Eztabaida interesgarria Markos Zapiainen blogean

Markos Zapiain idazle eta filosofoak ez zuen  zalantzarik izan Barandiaranen liburua irakurrita gero: Eliseo Gil da faltsutzailea. Zergatik faltsifikatu zituen? Arrazoiak bilatzen saiatzen da bere idatzian. Haren elokubrazioek hainbat erantzun jaso dute, tartean Idoia Filloy arkeologoarena. Hemen guztia.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Arabako Aralarren webgunean Batzar Nagusietako kronika parlamentarioa Iruña-Veleiaz

Kanpotik begiratuta ematen du instituzioek denbora eta arreta gutxi eskaini diotela gai honi, baina Arabako Batzar Nagusien kasuan asko mugitu da, onerako edo txarrerako. Aralarren webgunean oso kronika interesgarria eta dokumentatua aurki dezakegu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

EAJk diputaziotik kanpora bota du Lorena Lz de Lacalle

Jakin berri dugunez, Xabier Agirre Ahaldun Nagusiak diputazioko gobernutik kanpora bota ditu Lorena Lz de Lacalle eta Mikel Mintegi EAko diputatuak. Albiste zoragarria askorentzat, Lorena izan baita auzi penagarri honen errudun nagusienetarikoa. Hemen notizia.


Aleluia!!!

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Alberto Barandiaranen “Veleia afera” liburua argitaratu du Elkar argitaletxeak

Alberto Barandiaran kazetariaren “Veleia afera” liburua aurkeztu zuen herenegun Elkar argitaletxeak. Berria egunkariak egileari egindako elkarrizketa zekarren hurrengo egunean, “Osoagoak dira Veleiako piezak faltsuak direla dioten txostenak” izenburuarekin. Lehenengo kritika ere heldu zaio liburuari ostraka.mundua.com blogaren kudeatzailearen eskutik.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Estafeando en Iruña-Veleia”, Idoia Filloyren gutuna

Idoia Filloy zuzendarikide ohiaren gutuna argitaratu zuen atzo DNA egunkariak. Lorena Lz de Lacalle Diputatuak Parlamentuko agerraldian esandako zenbait gauzari erantzuten dio.

“Estafeando” en Iruña-Veleia PDF fitxategia Print E-posta
Idoia Filloy Nieva
REALMENTE, no sé a qué se debe tanto esfuerzo por parte de la diputada alavesa de Cultura, Lorena López de Lacalle, por tachar a Lurmen como estafadora en relación al tema de Iruña-Veleia. Supongo que es muy mediático y efectista… otra cosa es que sea verdad.

Por el momento, están archivadas de forma definitiva y sin haber pasado de la fase de instrucción las dos querellas que, por este mismo delito, nos interpusieron tanto EuskoTren como Eusko Trenbide Sarea, nuestros antiguos patrocinadores. Y eso por una sencilla razón: nunca hubo tal estafa. Pero esto, ella ya lo sabe.

No entiendo cómo prácticamente da por demostrada, juzgada y sentenciada la comisión de un delito de estafa por parte de Eliseo Gil, en relación a los resultados analíticos que se incluyen en los informes de Rubén Cerdán sobre los grafitos y que, según la Diputación, nunca se realizaron. Cerdán, por cierto, nunca jamás formó parte de la plantilla de Lurmen, como ella también sabe. Además, había trabajado anteriormente en varios proyectos de envergadura con la propia institución foral que es, precisamente, la que nos puso en contacto con él.

Creo que debería ser prudente, por aquello de las difamaciones y esperar a ver qué resolución toma el juzgado al respecto, porque la querella está en fase de instrucción, esto es, de investigación y nada más. Aún no se ha acusado a nadie de nada. Y esto también lo sabe.

En realidad, ni siquiera se ha establecido la existencia de delito. De hecho, la intención del juzgado de atender nuestra petición de analíticas, mostraría para mí que, precisamente, no se considera probada la existencia de falsificación.

Pero en el tema concreto de los 12.000 y pico de euros con los que se pagaron los informes de Cerdán y en los que pretenden fundamentar la acusación por el delito de estafa, les diré que ni Lurmen ni Eliseo ganaron un solo euro de este dinero. Y eso no lo digo yo, lo dicen y demuestran las facturas existentes y que están en el Juzgado. Pero eso… ella también lo sabe.

Y a eso le llamo yo estafear, esto es, a acusar a alguien de un delito de estafa que jamás cometió y utilizarlo mediáticamente con pleno conocimiento para lograr así una condena social.

* Arqueóloga y socia de Lurmen

Kategoriak Sailkatugabeak | 7 iruzkin

Roslyn M. Frank hizkuntzalariari egindako elkarrizketa Goienan

Debagoienean argitaratzen den Goiena astekarian (orain arte Goienkaria) Roslyn M. Frank hizkuntzalari eta iketzaile estatu batuarrari egindako elkarrizketa luze eta mamitsua dator, 8. orrialdean.

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

“Evaluación de la comparecencia en el Parlamento Vasco: un razonamiento circular”

Lorena Lz de Lacalle Diputatuaren agerraldiaren lehen balorazioa egin du Plataformak. Merezi du irakurtzea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Koldo Urrutiaren artikulu interesgarria analitikei buruz DNA egunkarian

Koldo Urrutiak bi zatitan oso artikulu interesgarria argitaratu du Diario de Noticias de Alava egunkarian. “Iruña-Veleia y la medicina del siglo XIX” du titulua eta analitiken gaia jorratzen du oso modu didaktikoan. Hemen eta hemen irakur daiteke.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Laborategi espezializatuek oso erraz erabaki dezakete I-Vko auzia

Sos Iruña-Veleia arkeologian espezializatutako Europako  hiru laborategirekin harremanetan jarri zen aspalditxo ea grafitoak datatu zitezkeen jakiteko, baietz erantzun zuten denek, eta horietako batek, prestigio handiena duenak (ez dut izena esango diskrezioagatik) erantzun zuen prest zegoela analisiak egiteko. Argazkiak eta
bestelako materiala bidali zitzaien eta handik gutxira egitasmo zehatz bat
bidali ziguten, xehetasun tekniko guztiekin eta aurrekontuarekin. 12.000 euro
kostako zen 10 piezaren analisia egitea. Plataforma prest legoke diru-kostu
hori beregain hartzeko,
instituzioak ukatu egingo balira.
Hona hemen laborategiaren txostenaren sarrera, ingelesetik soskide batek itzulita (norbaitek ingelesezkoa nahi balu, eska dezala)


“Para determinar la proveniencia de
los artefactos arqueológicos, es esencial el uso de
varios cuerpos de evidencia
.  En este caso, entendemos que se han
agarrado firmemente a opiniones filológicas que sugieren una proveniencia
reciente para algunos de los artefactos. Sin embargo, los
argumentos intelectuales deben ser sustentados por las evidencias físicas
.
La evidencia física es, por su propia naturaleza,
independiente de cualquier suposición u opinión filológica
. Es
importante separar estas dos formas de evidencia, aunque se reconozca que las
dos juegan un papel en la determinación de la proveniencia de las
inscripciones.
Las evidencias físicas tienen la capacidad
de mostrar de una forma definitiva si algunas de las
inscripciones son falsificaciones recientes
, por ejemplo, y añadirán
–como muy poco- importantes evidencias que aportarán información significativa
respecto a los argumentos intelectuales. Cualquier decisión sobre la
proveniencia de los artefactos que no utilice las evidencias físicas de los
propios artefactos obtenidas a partir de análisis completos, independientes,
concienzudos y detallados, dejaría el debate abierto y las dudas sin
resolver”.

Xehetasun teknikoak datoz ondoren. Esan behar da analisi horiek, materia organikorik ezean bederen, ezin dutela afinatu C14a bezala, baina bai esan dezaketela inskripzioak (zeramikan edo beste material batean egindako idazki eta marrazkiak, azken batean) zaharrak diren ala ez, lurpean luzaroan egon diren ala ez, ildoetan itsatsi zaien karbonatoa aztertuta. Karbonato geruza sortzeko ehun edo berrehun urte behar izaten dira gutxienez. Eta nola Lakarra bezalako adituek esan duten faltsifikazioak 2004koak direla…  I-Vko pieza askotako ildoetan ikusten den geruza hori benetako karbonatoa balitz, auzia erabakita legoke. Horretarako frogak egin behar. Eta diputazioak eta beste zenbaitek
benetako izua horri.
Oso ondo azaldu zuen gai hau atzo
Gasteizko Legebiltzarrean Koen van den Driesschek presentazio honen bidez.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1