Nuñezek mundu guztiak ezagutzen zuena deskubritu du

Descubren un convento del siglo XIV en Iruña Veleia, titulatu zuen notizia EITBk, eta teleberrietan Nuñez zuzendariak, Ruiz Urrestarazu EHUko Erretoreordeak eta Lamarain Kultura Ahaldunak emandako prentsaurrekoaren bideoa eskaini zuen. Correo taldeak xehetasun gehiago eman zituen bere kronikan.
Los arqueólogos e investigadores que trabajan en la ciudad romana de
Iruña- Veleia han descubierto un monasterio medieval de la orden de San
Juan de Jerusalén, Rodas y Malta.
Jarraitzen du esanez komentua dokumentatua dagoela XVIII. mendeko izkribuetan… Pero la documentación de este convento no significa que su descubrimiento haya resultado precisamente sencillo debido a que, según ha explicado Núñez, se encuentra oculto en una zona boscosa habitada por
fauna salvaje
. Auskalo nolako arriskuak pasatu dituen arkeologo ausartak oihaneko basapiztiekin.
Gara egunkaria, berriz, saiatu da ondo informatzen eta notiziaren kronika egokia egin du, titular honekin: La Diputación de Araba anuncia como nuevos descubrimientos ya conocidos en Iruña-Veleia.
Kontua da Iruñaz interesatu den edonork bazuela monasterio horren berri. Lurmeneko arkeologoek ere makina bat aldiz erakutsi dizkiete bisitariei hondakinak. Guk geure hitzaldietan ere ia beti aipatzen dugu monasterioa. SOSen ikus daiteke hainbat xehetasun gaiaz. Bestalde, hemen Gerardo Lopez de Guereñuren Álava solar de arte y fe (1962) liburutik ekarritakoa.

San Juan de Iruña, en Trespuentes

Priorato de la orden de San Juan, con nombre de Irunya en el siglo XIV. Gz. de Echavarri, escribe: “Los antecesores de la familia de Iruña, que edificó el convento de Badaya, debieron ceder su solar a los caballeros de la Orden de San Juan, quienes, utilizando parte de la edificación románica elevaron un elegante y sencillo monasterio gótico. Sus ruinas se contemplaban hasta hace pocos años (escribe en 1883) ocultas entre el solitario y olvidado bosquecillo que se formó en aquella cima
y sólo eran visitadas por los cazadores, los pastores o algún curioso…
Después el hacha, el arado y el pico han convertido el poético sitio de Iruña
en un prosaico campo de sembradura”. En “Descripciones de Álava”, nos habla de que en 1870 todavía conservaba el ábside con sus esbeltas ventanas ojivales, así como cuatro arcos en el interior, que arrancaban de varios capiteles ranúnculos, robles y hiedras talladas, en cuyas claves se destacaba la cruz de Malta. Hoy de todo esto no queda ni el recuerdo.

Álava Solar de Arte y de Fe. Gerardo Lopez de Guereñu, pag. 312

Bestalde, Salvador Cuesta “Sotero”ren Iesus Ioshe Marian blogean ere informazio oso interesgarria auki daiteke gaiaz. Baina xelebreena zera da: Julio Nuñez berak erredaktatu zuen “Plan Director”ean (100.000 euro kostatu zen erredakzioa) luze eta zabal hitz egiten dela komentu honetaz, Iruina blogean irakur daitekeen bezala.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Descartes” irakurtzen duten betaurreko bereziak Batzordean

Terrae Antiquae gunean iruzkin hau agertu berri da:
Comentario por Koenraad Van den Driessche Hace 1 hora

Lo que llama la atención
es la mención de la palabra ‘Descartes’. Muy pocas personas leen una D
al principio de la palabra, pero profesor Santos Yanguas lo utiliza como
argumento de la falsedad delante las Juntas Generales de Álava.

Juan Santos Yanguas quiere leer claramente una D, D de Descartes donde otros miembros de la Comisión como Joaquin Gorrochategui o Isabel Velazquez no la leen:
Aquí tenemos claramente el inicio de una “d”, están leyendo lo que yo leo también. Es decir, la “e, s, c, a, r, t”, “Descartes”, efectivamente, efectivamente, Descartes, nombre que debemos entender como una referencia al filósofo francés del siglo XVII. (Sesión de la Comision De Cultura , Euskera y Deporte del 19 de noviembre de 2008; disponible en http://www.sos-irunaveleia.org/Sesión-de-la-comision-de-cultura)

Para mi, y mi principal razón de estar interesado y seguir opinando
sobre este asunto, es la constante manipulación de cosas que son obvias,
que puede verificar con mis propios ojos.

Está manipulación viene por parte de algunos profesores, algunos
cargos políticos, algunos profesionales de los medios de comunicación.
Es como nos toman por idiotas.

Y esto no!

Pieza encontrada en Veleia en la que se pueden leer los nombres de Séneca, Sócrates, Virgilio y Descartes.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Sos Iruña-Veleiaren prentsaurrekoa Gasteizen

Gaur Sos-Iruña Veleiak prentsaurrekoa eman du Gasteizko Aldabe Gizartetxean, kazetari pilaren aurrean. Hona hemen irakurritako agiria:

Analisiak noizko?

Gauza jakina denez, hiru urte baino gehiago dira Arabako Diputazioak Iruña-Veleiako
ezohiko aurkikuntzak ofizialki faltsutzat jo zituela eta Lurmeneko arkeologoen
aurka kereilatu zela, Zientifikoa eta Laguntzailea deituriko Batzordearen
txostenetan oinarrituta.

Denbora honetan gauzak zeharo aldatu dira. Izan ere Lurmenek
benetakotasunaren aldeko hamazazpi txosten aurkeztu ditu epaitegian. Izen
handiko ikerlariek eginak asko, eta horien artean atzerritarrak hainbat.
Gainera, berriki jakin da duela gutxi joan zaigun Jose Luis Alvarez Enparantza
‘Txillardegi’ hizkuntzalari handiak ere gauza bera pentsatzen zuela.

Bestalde, badira ia hiru urte gure plataformak agiria kaleratu zuela zera
eskatuz: auzitan dauden grafitoak arkeometria laborategi berezituetan analiza
zitezela, ikusirik humanitate zientziak ez direla gauza izan auzia
erabakitzeko. Harremanetan gaude arlo horretako zenbait laborategirekin, eta
esaten digute auzia erraz erabaki daitekeela.

2010eko irailean Gasteizko 1. Epaitegiak jakinarazi zuen Guardia
Zibileko kimika laborategiaren esku utzi behar zituela piezak. Urtebete igaro
ondoren jakin zen erakunde honek uko egin ziola eskaria betetzeari. Handik
gutxira, eskari bera egin zion Epaitegiak Ertzaintzari, ondorio berberarekin.

Sei hilabete baino gehiago igaro dira harrezkero. Pentsatzen dugu
egoera jasanezina dela alderdi humanotik zein juridikotik, eta egoera larri
honen aurrean ondorengo eskariak egiten ditugu:

1) Epaitegiari: bidal ditzala lehenbailehen auzitan dauden piezak
nazioartean ospea duen arkeometria laborategi batera. Hau ezinezkoa balitz,
inputatuen aurkako kereila artxiba dezala. Hortik aurrera, Arabako Diputazioaren
ardura izango litzateke analisiak eginaraztea, auzia betiko argituta gera
dadin.

2) Arabako Foru Aldundiari: bertan behera
utz ditzala duela bi urte zuzendari berriak, Nuñez jaunak, hasitako indusketak.
Izan ere, sinestezina da gaia sub júdice
eta grafitooen faltsutasuna frogatu gabe dagoenean berriro indusketei ekitea.
Eta, hau gutxi balitz, mundu guztiak badakienean Nuñez jaunak, hondeamakina
handi bat erabiliz, kalte handiak eragin dizkiola aztarnategiari.

3) Talde politikoei: analisien aldeko eta indusketak berriz hastearen
aurkako jarrera azaldu dezatela publikoki, eta helburu horiek lortzeko ekimenak
bultza ditzatela erakundeetan.

Aldi berean, dei egiten diogu gizarte zibilari gaiak duen garrantziaz
jabetu dadin eta auziari irtenbide justua ematen indarra egin dezan.
Aurkikuntzak onak direla frogatuko balitz, eta gu konbentzituta daude badirela,
Iruña-Veleia oso erreferentzia garrantzitsua bihurtuko litzateke ez bakarrik
euskararen historiarako, baita kristautasunaren zabalkundea, latin bulgarraren
garapena eta beste hainbat gaitarako ere, eta Europako parte honetako
aztarnategi inportanteenetarikoa bilaka daiteke.

Ezin dugu agiri hau amaitu Idoia Filloy eta Eliseo Gil zuzendari ohiek
bizi duten drama humanoa aipatu gabe. Oraindik frogatu gabe dagoen arren
grafito bakar baten faltsutasuna, eta oraindik  epaileek inolako akusaziorik egin ez duten arren
euren aurka, publikoki jipoitu eta kondenatu dituzte, eta beren karrera
profesionalak lurperatuta geratu dira, eta beren bizitza pertsonalak oso
kaltetuta. Azkeneko hau nahikoa motibo litzateke epaileek, luzapenetan ibili
gabe, auzia erabakitzeko urrats azkarrak eman ditzaten eta beste eragileek, eta
gizarte zibilak orokorrean, norabide horretan bultza egin dezaten.

SOS Iruña-Veleia Plataforma

Agiriaren gaztelerazko bertsioa, eta notizia Berrian eta DNAn

Kategoriak Sailkatugabeak | 5 iruzkin

Arrankudiagan (Bizkaia) hitzaldia euskararen jatorriaz, paleosardinieraz, ligurieraz…

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Bilduk ez ditu grafitoen laborategiko analisiak eskatuko

Joan den martxoan Sos Iruña-Veleiako ordezkaritza batek bilera egin zuen Arabako Batzar Nagusietako Bilduren ordezkaritza batekin. Auziaren gainean informatzea zen helburua, eta horrez gain, bi eskaera egin zizkion Plataformak Bilduri:

1.- Bilduk publikoki ager dezala grafitoen laborategiko analisien aldeko jarrera, bat eginez horrela Gasteizko Epaitegiaren eskariarekin.

2.- Bilduk mozio bat aurkez dezala Biltzar Nagusietan analisiak eskatuz.

Duela gutxi jakin du Plataformak erantzuna, telefonoz: Bilduren barruan denetariko iritziak daudela gaiari buruz, eta ez duela ezer esango epaileak erabaki bat hartu arte.

Kategoriak Sailkatugabeak | 7 iruzkin

Michel Morvan hizkuntzalari frantsesaren hiztegi etimologikoan Iruña-Veleiari aipamena eta Lakarraren etimologiei kritika

Michel Morvan (Paris 1948) hizkuntzalaria Bordeleko Unibertsitateko irakaslea da, Eurasiako hizkuntza zaharretan aditua eta euskarari buruzko lan asko argitaratutakoa. Une honetan euskararen hiztegi etimologikoa argitaratzen ari da Interneten.
Sarreran, aipamena egiten die Iruña-Veleiako grafitoei, eta gai arantzatsu horretan ez duela sartu nahi esanda gero, balantza benetakotasunaren alde ikusten du: “On ne débattra pas ici du cas épineux des inscriptions de Veleia tenues pour fausses par certains et authentiques par d’autres, bien que la balance semble pencher en faveur de l’authenticité.”.
Harrapatu hitzaz jarduterakoan ere aipatzen ditu. Bestalde, Joseba Lakarraren berreraiketa bitxiak kritikatzen ditu:
“En revanche il est bien hasardeux d’affirmer comme le fait J. A. Lakarra que arraultze “oeuf” n’a pas de rapport avec erron “pondre” (au contraire il en a bien un) ou de proposer pour hagin “dent” un emprunt à une forme latine caninu (sic), pour aiher le gascon cranhe “craindre” (sic), pour aulki “siège” un prototype *abedul-gi (sic), que ezkabia est un composé de hatz et scabia et je passe sur bien d’autres invraisemblances qui créent des monstres comme ibai qui viendrait de *hur-ban-i “eau coupée”(sic), ou arraultza de *e-da-ra-dul-tza (sic), ezker de *hertz-gu(n)-ger (sic), etc.”
Berriaren aipamena Iruina blogean eta Sos Iruña-Veleian

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Etnografiatik euskararen jatorrirantz”, Euskareraren Jatorriaren VII. Biltzarra Diman maiatzaren 12an

Euskeraren Jatorria Elkarteak Etnografiatik euskararen jatorrirantz lema aukeratu du maiatzaren 12an Bizkaiko Diman egingo duen VII. Biltzarrerako. Felix Zubiaga, Josu Naberan edo Javier Goitia izango dira hizlari, besteak beste. Luis Silgo arkeologo eta filologo valentziarrak ere berba egingo du. Izena-ematea 45 euro da, bazkaria barne. 30 euro ikasle eta langabetuak. Hona hemen egitaraua.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Atlantiar’, Euskal Herriaren paleolito aroari buruzko biltzarra Ficoban maiatzaren 18an

‘Atlantiar’ izenaz, Jauzarrea Elkarteak antolatuta, Euskal Herriaren  paleolito aroari buruzko biltzarra egingo da Ficoban maiatzaren 18an. Prentsaurrean azaldu zutenez (ikus Berria, Noticias de Navarra eta Gara), Arkeologia, Hizkuntzalaritza eta Genetika izango ditu ardatz nagusiak. Sona handiko ikerlariak gonbidatu dituzte, Teo Vennemann hizkuntzalari germaniarra, Stephen Oppenheimer genetista britaniarra edo Bruce Bradley Exeter-eko unibertsitateko arkeologoa, adibidez. Joxan Mujika eta Xabier Peñalver euskal arkeologoak ere parte hartuko dute. Hona hemen biltzarraren programa. 50 euro da matrikula; maiatzaren 10era arte eman daiteke izena.
Hemen Localiaren bideoa.

HIZLARIAK

Stephen Oppenheimer. Oxford
Unibertsitatea. ‘Gizakiaren jatorria: iraganeko gizakia eta modernoa,
Afrikako irteera eta mendebaldeko Europaren birkolonizazioa’.
Jean Clottes. Frantziako Kultur Ministerioko haitzuloetako margolanetako aholkulari zientifikoa da. ‘Xamanismoa Paleolitikoko haitzueltan’.
Aude Labarge eta Joelle Darricau. Isturitz Otsozelaia kultur guneko kideak. ‘Goi Paleolitikoko aniztasun kulturala Isturitzeko adibidetik abiatuta’.
Peter Bakker. Aarhus
Unibertsitatea. Hizkuntzalaria da. ‘Euskal hizkuntzaren ezaugarri
tipologiko egonkorrak: iraganeko hizkuntz genealogiaren loturan argirik
botatzen al dute?’.
Javier Goitia. Ingeniaria eta geografoa. ‘Hizkuntzaren arkeologia’.
Bruce Bradley. Exeterko Unibertsitatean arkeologian doktorea. ‘Solutriarren irtenbidea: Ipar Amerika Atlantiarreko biztanleriaren jatorria’.
Dennis Stanford eta Margaret Jodry. Wahshingtongo
Smithsonian Institutionen arkeologian doktorea bata, eta Paleo Cultural
ikerketa taldekoa bestea. ‘Europa eta Ipar Amerikaren arteko itsas
tradizioaren ebidentziak azken glaziazioan’.
Joxan Mujika eta Andoni Tarriño. EHUkoa
bata, eta Gizakiaren Eboluzio Ikerketa Zentro Nazionaleko kidea bestea.
‘Mendebaldeko Pirinioko Madeleine aldiko bideak bidegurutzean’.
Xabier Peñalver. Aranzadi. ‘Praileaitz Madeleine aldiko behe garaian’.
Theo Venneman. Ludwig Maximilian Unibertsitatea. ‘Hizkuntz baskonikoaren substratua Europa erdialdean’.
Stephen Augustine. Kanadako
Zibilizazioen Museoko kidea. ‘Lehendabiziko nazioetako hautematea
planteamendu historikoekiko oraintsuko teorien arabera’.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gurutzeak eta kristautasunaren beste hainbat arrasto ikusgai Ostraka Munduan

Ostraka Mundua web orriak, Aste Santuan gaudela profitatuz, I-V-ko grafitoetan ageri diren gurutzeak, Jesus, Maria (Mirian) eta Joseri buruzkoak, eta kristautasunaren beste hainbat arrasto jarri ditu ikusgai, tartean Azken Afaria izan daitekeenaren grabatua. Merezi du banan-banan ikustea eta aztertzea. Milesker, Ostraka.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskararen jatorriaz eta paleosardinierarekin eta ligurierarekin ustezko harremanez hitzaldia Arrigorriagan

Hitzaldia: Euskararen jatorriaz eta Paleosardinieraz eta Ligurieraz
Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
Lekua: Arrigorriaga, “Ez dot Sinisten” Kulturgunea
Eguna eta ordua: martxoak 30, ostirala, 18:30
Antolatzaileak: Ez dot Sinisten Elkartea eta Nabarlur

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina