“Etnografiatik euskararen jatorrirantz”, Euskareraren Jatorriaren VII. Biltzarra Diman maiatzaren 12an

Euskeraren Jatorria Elkarteak Etnografiatik euskararen jatorrirantz lema aukeratu du maiatzaren 12an Bizkaiko Diman egingo duen VII. Biltzarrerako. Felix Zubiaga, Josu Naberan edo Javier Goitia izango dira hizlari, besteak beste. Luis Silgo arkeologo eta filologo valentziarrak ere berba egingo du. Izena-ematea 45 euro da, bazkaria barne. 30 euro ikasle eta langabetuak. Hona hemen egitaraua.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

‘Atlantiar’, Euskal Herriaren paleolito aroari buruzko biltzarra Ficoban maiatzaren 18an

‘Atlantiar’ izenaz, Jauzarrea Elkarteak antolatuta, Euskal Herriaren  paleolito aroari buruzko biltzarra egingo da Ficoban maiatzaren 18an. Prentsaurrean azaldu zutenez (ikus Berria, Noticias de Navarra eta Gara), Arkeologia, Hizkuntzalaritza eta Genetika izango ditu ardatz nagusiak. Sona handiko ikerlariak gonbidatu dituzte, Teo Vennemann hizkuntzalari germaniarra, Stephen Oppenheimer genetista britaniarra edo Bruce Bradley Exeter-eko unibertsitateko arkeologoa, adibidez. Joxan Mujika eta Xabier Peñalver euskal arkeologoak ere parte hartuko dute. Hona hemen biltzarraren programa. 50 euro da matrikula; maiatzaren 10era arte eman daiteke izena.
Hemen Localiaren bideoa.

HIZLARIAK

Stephen Oppenheimer. Oxford
Unibertsitatea. ‘Gizakiaren jatorria: iraganeko gizakia eta modernoa,
Afrikako irteera eta mendebaldeko Europaren birkolonizazioa’.
Jean Clottes. Frantziako Kultur Ministerioko haitzuloetako margolanetako aholkulari zientifikoa da. ‘Xamanismoa Paleolitikoko haitzueltan’.
Aude Labarge eta Joelle Darricau. Isturitz Otsozelaia kultur guneko kideak. ‘Goi Paleolitikoko aniztasun kulturala Isturitzeko adibidetik abiatuta’.
Peter Bakker. Aarhus
Unibertsitatea. Hizkuntzalaria da. ‘Euskal hizkuntzaren ezaugarri
tipologiko egonkorrak: iraganeko hizkuntz genealogiaren loturan argirik
botatzen al dute?’.
Javier Goitia. Ingeniaria eta geografoa. ‘Hizkuntzaren arkeologia’.
Bruce Bradley. Exeterko Unibertsitatean arkeologian doktorea. ‘Solutriarren irtenbidea: Ipar Amerika Atlantiarreko biztanleriaren jatorria’.
Dennis Stanford eta Margaret Jodry. Wahshingtongo
Smithsonian Institutionen arkeologian doktorea bata, eta Paleo Cultural
ikerketa taldekoa bestea. ‘Europa eta Ipar Amerikaren arteko itsas
tradizioaren ebidentziak azken glaziazioan’.
Joxan Mujika eta Andoni Tarriño. EHUkoa
bata, eta Gizakiaren Eboluzio Ikerketa Zentro Nazionaleko kidea bestea.
‘Mendebaldeko Pirinioko Madeleine aldiko bideak bidegurutzean’.
Xabier Peñalver. Aranzadi. ‘Praileaitz Madeleine aldiko behe garaian’.
Theo Venneman. Ludwig Maximilian Unibertsitatea. ‘Hizkuntz baskonikoaren substratua Europa erdialdean’.
Stephen Augustine. Kanadako
Zibilizazioen Museoko kidea. ‘Lehendabiziko nazioetako hautematea
planteamendu historikoekiko oraintsuko teorien arabera’.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gurutzeak eta kristautasunaren beste hainbat arrasto ikusgai Ostraka Munduan

Ostraka Mundua web orriak, Aste Santuan gaudela profitatuz, I-V-ko grafitoetan ageri diren gurutzeak, Jesus, Maria (Mirian) eta Joseri buruzkoak, eta kristautasunaren beste hainbat arrasto jarri ditu ikusgai, tartean Azken Afaria izan daitekeenaren grabatua. Merezi du banan-banan ikustea eta aztertzea. Milesker, Ostraka.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Euskararen jatorriaz eta paleosardinierarekin eta ligurierarekin ustezko harremanez hitzaldia Arrigorriagan

Hitzaldia: Euskararen jatorriaz eta Paleosardinieraz eta Ligurieraz
Hizlaria: Juan Martin Elexpuru
Lekua: Arrigorriaga, “Ez dot Sinisten” Kulturgunea
Eguna eta ordua: martxoak 30, ostirala, 18:30
Antolatzaileak: Ez dot Sinisten Elkartea eta Nabarlur

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Txillardegi: «Grafito horiek benetakoak dituk» Berrian

Gaurko Berrian Txillardegik 2009ko abenduaren amaieran idatzi zizkidan gutunak datoz azalpen txiki batzuez lagunduta. Gutunak eskaneatuta eta transkribatuta agertzen diren pdf-ak ere eskuragarri daude.
pdf-a euskaraz
pdf-a gazteleraz
Ingelesez ere jaso da berria Maju-ren blogean. Ikus hau ere.
03-15eko DNAn erreportaia.

Txillardegi: «Grafito horiek benetakoak dituk»

Interes handiz jarraitu zuen Txillardegik
Iruña-Veleiako auzia. Aztarnategia ere bisitatu zuen 2006ko ekainean,
aurkikuntzen berri eman eta egun gutxira. Taldean, Eliseo Gilek
gidatutako bisita batean, doktoradutza tesi batean epai-mahaiko egonda
gero. Irakurrita zituen, besteak beste, Lakarraren, Gorrochateguiren eta
Iglesiasen txostenak eta nire liburua. Sos Iruña-Veleia-ren
manifestua ere sinatu zuen. Sarri hitz egin genuen gaiaz aurrez aurre
zein e-postaz, telefonoz edo gutunez. 2009ko abenduan (oso makal zebilen
ordurako), hiru gutun idatzi zizkidan bere ohiko kartulina txukunetan.
Bere iritziak erabiltzeko baimena eman zidan. Hona hemen lehenengoa:

«Donostia,
2009ko abenduaren 21 (Santomasak). Kaixo Juan Martin: Hire liburua
erosi diat (Arabera Sailekoa). BIKAINA duk. Hori guztia ikusita,
zalantzarik ez diat: «grafito» horiek benetakoak dituk. Eta hor somatzen
den euskara euskalki arkaiko bat duk. Gorrotxategi eta Lakarra (hau
batez ere) oker zeudek. Hector Iglesiasen liburua ere (Les inscriptions de Veleia-Iruña) BIKAINA duk. Gizon honek asko zekik zalantzarik gabe. Zorionak lemari eutsi diozuen guztioi, eta hiri bereziki.
(jarraitzen du)


argazki hobea hemen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Hitzaldia Azkoitian martxoaren 21ean

Hitzaldia: Iruña-Veleia zertan da?

Hizlaria: Juan Martin Elexpuru

Lekua: Azkoitiko Kultur Etxea, gela txikia (herriko plaza)

Eguna eta ordua: martxoak 21, asteazkena, 19:00

Laguntzailea: Maxixatzen Euskara Elkartea

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Urak harrotuta Terrae Antiquaen GYPS delakoa nor den jakin denetik

Gauza jakina da ezizenez baliatuz egin dela Eliseo Gilen eta Lurmen aurkako kanpaina gehiena Interneten. Kanpaina horretan GYPS delakoa nabarmendu da, ehunka idatzi egin baititu informazio harrigarria erabiliz. Gero ezizena aldatu eta Satorrotas bihurtu zen. Gaia jarraitu dugunok aspalditik susmatzen genuena baieztatu du Roslyn M. Frank ikerlari estatubatuarrak: Batzordean parte hartu zuen EHUko katedratiko bat ezkutatzen zela ezizenaren atzean.
TAn gaiak eztabaida piztu du, eta Iruina eta Angulo Oscuro-n ere izan du oihartzuna.
Hona hemen, adibide gisa, Gyps-ek idatzi zuena 2008ko maiatzaren 30ean, Batzordea indarrean zegoen garaian, Henrike Knorr hil eta hilabetera:

#176 gyps

viernes, 30 de mayo de 2008 a las 01:21

Biblioteca: Iruña-Veleia IX

Dentro de pocos días se cumplirá el segundo aniversario de la Gran
Revelación al Mundo de la Nueva Ciencia histórica, filológica  que
cambiará nuestra noción de la antigüedad.  Algunos rebeldes
recalcitrantes torcían el morro en señal de desaprobación; algunos se
atrevieron a alzar la voz contra tanta exaltación. Así andaban las cosas
hace meses, entre fiestas y alegrías, hasta que la nueva diputada vino y
mandó parar el jolgorio. Lo llamó “precipitación” y dio algunas
definiciones que me resultaron nuevas .

Ahora, como la comisión tiene mucho que evaluar (800 pizarrillas
no es moco de pavo!) y además no solo se tienen que poner los lingüistas
de acuerdo, ellos entre sí, sino también con todos los demás, hasta
químicos y epigrafistas, es claro que se necesita más tiempo.  Ale,
hasta setiembre y a no precipitarse!

De todas formas hay dos cosas en la entrevista con cierta importancia:

1.     Se asombra de que no hubiera comisión antes. Luego ella no lo veía todo tan claro como el anterior diputado.

2.     El Gobierno vasco tomará sus decisiones, tras conocer el resultado de la comisión.  Y cuál puede ser esa decisión?. Solo hay dos escenarios.

3. a) Nombramiento del sr. Eliseo Gil como viceconsejero de Cultura con plenos poderes sobre la arqueología vasca, con capacidad para defenestrar a cualquiera y de nombrar a sus ayudantes (fieles, no a los que se fueron) en importantes puestos de empresas del sector; igualmente nombramiento de Juan Santos como alto cargo de
Educación con capacidad para decretar los nuevos programas de Epigrafía;
erección de una enorme estatua de bronce brillante en memoria de Knorr, por su apoyo de las letras patrias; recomendación de Don Zolio como vicario de algo o miembro de alguna comisión pontifica, en especial de alguna que trate de fundamentos de la fe o de cristología, etc. Etc. Al mismo tiempo, castigo
proporcionado a los lingüistas “precipitados”: envío al ostracismo académico, por haber sacado a las ostracas de paseo sin tener ni zorra idea del asunto!

3. b) Cierre del yacimiento a cal y canto, con adiós definitivo a las subvenciones de Euskotren y demás sociedades del Gobierno; crucifixión pública de los Profetas de la NuevaCiencia, a quienes achacarán las culpas de todos los males (hay expertos en
celtiberia); recepción privada a los escépticos para dar las gracias, sin que se hable mucho de ello, y a otra cosa, amigos, que la diaria noria de la política  continúa …

(despistatuentzat: GYPS Gorrochategui da)

 

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“El enigma pendiente” DNAn

Gaurko Diario de Noticias de Álava egunkariak erreportaia argitaratu du El enigma pendiente izenburuaz, Txus Diez kazetariak sinatuta.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Faltsutasunaren aldekoak desagertu egin dira Interneteko eztabaidatik

2006ko ekainaren 15ean (sei urte laster) eman zen prentsaurreko bidez euskarazko grafitoen berri, eta harrezkero Interneteko foroak izan dira auziaren borrokaleku beroenak. Madriletik kudeaturiko Celtiberia.net izan zen lehena, han hasi ziren beren artilleria guztia erabiltzen faltsistak. Alicia Canto irakaslearen gidaritzapean, argazkiak eta informazioa iragazten jardun zuten informazio pribilejiatua manejatzen zuen EHUko zenbait katedratikok, Gyps, Tomas Deuna eta  gisako goitizenez mozorrotuta. 2007ko uztailean bat-batean itxi zen Celtiberia.net, kudeatzailearen arazo pertsonalengatik, diotenez.
Baina udazkenerako irekita zegoen atzera, izen berriarekin, hori bai: Terrae Antiquae. Lehen aipaturiko katedratikoak ere ezizen berriak estreinatu zituzten,
Vetusta Venus, Satorrotas, Santo Tomas, Txatxi Piruli…. Blog hauek izango dira faltsutasunaren aldekoen arma astunak, eta Canto anderearen gidaritzapean gupidagabe jardungo dute faltsutasunaren tesiaren alde eta Eliseo Gilen eta Lurmenen aurka. Jakina, blog irekiak direnez, bestelako iritziak ere ugari entzungo dira.

Blog hauekin batera IIM (Iesus Ioshe Mariam) blogak jardungo du, bere burua
“el azote de Eliseo Gil”tzat zuen Salvador Cuesta “Sotero” gasteiztarraren gidaritzapean. Hainbeste anonimoren artean, izenpetutako bitxi hau ere aurkitzen da Soteroren blogean:

Autor: joseba a. lakarra

Estimado Sotero
A Joaquín Gorrochategui y a mí —fervientes admiradores suyos desde
antaño— nos gustaría tomarnos un café con usted, cuando pueda. He
intentado localizarle ayer por el listín pero no lo he conseguido (hay
bastantes Cuestas en Vitoria y parecía que todos estuvieran fuera de
casa).
Para ponerse en contacto conmigo tiene usted ya mi mail.
Atentamente, joseba lakarra
Fecha: 24/11/2008 00:09

Erreparatu datari. Euforiaren mozkorraldiak ordura arteko mozorroa kentzera eraman zituen faltsutasunaren aldarrikatzaile sutsuenak. Ez ziren bakarrak izan, oraintxe ikusiko dugunez.

2008ko azaroaren 19an grafitoak faltsuak zirela “ofizialki” deklaratu eta bi hilabetera, Lorena Lz. de Lacalle diputatu anderearen prentsa-arduradun Luis Karlos Garcia “Txarli” xalo-xalo agertzen da jasotako laguntzagatik foroari eskerrak emanez IIM bertan:

 

Por: Luis Karlos Garcia el Sábado, 17 Enero, 2009
a las 4:42 pm

Arratsaldeon guztioi! Muy buenas tardes a todo el mundo! Mi nombre ya lo
ven, y soy asesor de Comunicación de Lorena, la Diputada.

Llevo mucho tiempo leyendo su página. Hay gente que antes dormir hace otras
cosas; yo me dedicaba a entrar en esta página (y en otras… del tema), ya ven…
Motivos profesionales. Y, digámoslo así, no me he aburrido.

Me ha servido mucho, no lo oculto. Pero ahora quiero reconocer la labor que
muchos han hecho desde la red, colaborando en la resolución de este entuerto,
en cierta forma, de un modo indirecto; pero ayudando, y mucho: todos y todas,
quienes escribían en un sentido y quienes lo hacían en otro, todo ha servido.

Podríamos hablar de mil cosas, pero mejor dejarlo estar. Escribo para
agradecer, y porque de ahora en adelante visitaré otras páginas antes de
dormir…

Eskerrik asko eta laster arte!


Beste blog batzuk ere izan dira gutxi edo asko bide bide berari jarraitu diotenak, El Barco Celtíbero, Trifinium...  Kontua da poliki-poliki denak mututu direla. Orain dela urtebete inguru itxi zen IIM, eta Terrae Antiquae, auzi honetako blog aktibo eta bisitatuena, erdi hilik dago egun, faltsutasunaren aldeko guztiak erretiratu egin direlako. Egia esan, Batzordeak beren txosten kaskarretan azaldutako argudio kaskarrei ezer gutxi gehitu diete hiru urte hauetan.
Benetakotasunaren aldekoak, berriz, indartuz eta ugarituz joan dira poliki-poliki, eta nahiz eta une honetan gauza motel egon notiziak urri direlako, bizirik jarraitzen dute. Irakurtzen duzun honetaz gain, hor daude SOS Iruña-Veleia, sortzen lehenetarikoa izan Ostraka Mundua, Angulo Oscuro, Iruina, eta Iruña-Okako Udalaren bloga. Eta TAn ere benetakotasunaren aldekoak geratu dira bakarrik.
Zergatik ote?

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Newsletter 3 argitaratu du SOS Iruña-Veleiak

SOS Iruña-Veleiak Newsletter 3 argitaratu du, aldian-aldian ateratzen duen berripaper digitala. pdf formatoan jaitsi daiteke. Ebidentzia fisikoen aztarketaz dihardu batik bat ale honek eta Madariagaren txostena sakon jorratzen da Koenraad van den Driessche geokimikariaren eskutik. Batzordeak azpimarratutako hainbat “ezintasunen” oinarri ahulak ere agerian geratzen dira: M altuak, J, K…

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina