Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

“Neure ama Roman hil da” erakusketa Donostiako San Telmon

Atzo, urtarrilak 22, inauguratu zen Donostiako San Telmo Museoan 1966 | Gaur Konstelazioak izenburu duen erakusketa. Ehunka lagun eta autoritate ugari, Donostiaren hiritartasun kulturalaren programan dago eta. Oteiza, Txillida, Basterretxea, Mendiburu, Zumeta, Sistiaga eta abarrek osatu zuten talde gogoangarria oroitzea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin

Joaquín Gorrochategui RAEko kide izendatu dute

Duela hilabeteko berria da. Joaquín Gorrochategui Churruca RAEko (Real Academia Española) kide izendatu dute, beste 23 lagunekin batera. Académico Correspondiente, hain zuzen. Notizia Rae-n eta Jakiunden.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

‘Iruña-Veleia askatu!!’ pankarta Bilboko manifestazioan

Atzoko Bilboko manifestazioa pasatzen zen lekuan pankarta hau ikusi ahal izan zen. (Iturria: Ama Ata, Antton Erkizia).

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Hondeamakina sartu dute Errosetoien Etxean!

Gauza jakina den bezala, Euskerazko grafito ugari agertu zen 6. sektorean, Errosetoien Etxean. Horietako asko “judeo-kristauak”, Geure Ata, gurutzeak eta abar; 8. eremuan, arkeologoek Domus Eclesia-tzat jo zutenean. Beren txostenetan garbi uzten dutenez, eremu horretako zati bat induskatu gabe geratu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

‘Iruña-Veleia sindromea’ Puntua-n

Abenduaren 23an, Goienak argitaratzen duen Puntua gehigarrian, nire Iruña-Veleia sindromea artikulua azaldu zen. Hemen kopiatzen dugu: — ‘Iruña-Veleia sindromea’ Ia zazpi urte egin ditu Ertzaintzak kasua ikertzen. Bere txostenean aitortzen du ez dakiela nor den ustezko faltsutzearen egilea (“grandes dificultades … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Iruina bloga berriz ere martxan

Isilaldi baten ondoren, berriz ere abian da Iruina bloga. Grafitoei lotutako gauza oso interesgarriak irakur daitezke bertan; egiptologia, antzinako erlijioak eta horrelako gaiak jorratzen dira bereziki. Eskuin aldeko zutabean aurki daiteke hara azkar sartzeko bidea. Joseba Aurkenerenak Naizen Olentzerori buruz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Inuzentekeria astun bat gogoan

2007ko abenduaren 28a, Inuzente Eguna. Gyps ezizenaren azpian mozorrotzen denak idatzi txit graziosoa argitaratu du celtiberia.net blogean. EHUko irakasle Ricardo Gomezek egun berean eman du horren berri bere Filoblogia blogean. Esan genuen urtero gogoratuko genuela zatarkeria handi hau gaurko egunez, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 5 iruzkin

Euskeraren Jatorria Elkartearen Nazioarteko 2. berripapera kalean

Euskeraren Jatorria Elkarteren Iruña-Veleiari buruzko 2. berripaper digitala kalean da azkenaldian jazo diren gorabeherekin. Hemen ikus daiteke edota pdf-a jaitsi.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Absurdistan” Arabako lautadan

Noticias de Absurdistan: daños de destrucción del Patrimonio Cultural titulatu du Koen Van den Driesschek bere azken sarrera. Ertzaintzaren txostena baino gauza absurdoagorik eta surrealistagorik, nekez. Letrak edo marrazkiak dituen zeramika puxketa bakoitza 600 euroan baloratu du Ertzaintzak, horren arabera … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Munduko gurutze (ezagun) zaharrena”, sarrera Ama Atan

“El crucifijo (conocido) más antiguo del mundo” titulatu du Koenraad Van den Driesschek Ama Atako sarrera. Goikoa II-III. mendekoa da, ekialdean aurkiturikoa, British Museum-en dago egun. Grezieraz ditu hitzak.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina