Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Iruña-Veleiako grafitoak eta ulergarritasuna

Sarrera honek badu lotura aurrez Waserren liburuaz egin ditugunekin: bat, bi eta hiru Waserren liburua erosi duen Mintzoa Argitaletxeko Aritz Otazuk zera dio  Kulturklik atariak egiten dion elkarrizketan: “1610ean hitz egiten zen edozein hizkuntza ez da orain hitz egiten den … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 8 iruzkin

Suitzan 1610ean argitaratutako euskerazko hiztegiaren azterketatxoa (3). Euskeraren ustezko egonkortasunaz gogoetan

Hemen eta hemen gai honi buruz aurrez egin ditugun bi sarrerak. Besteren bat ere etorriko da laster. I-Vko sententzia dela-eta, berandutu egin zaigu. Asko eztabaidatu izan den gai bati helduko diogu: hizkuntza guztiak aldatuz doaz denborarekin, baina guztiek erritmo berdintsua … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Uztailaren 19an aurtengo lehen bisita gidatu alternatiboa

Aurtengoa 6. denboraldia izango da. Aurreko urteetan 50 bisita egin dira denera eta 1.200 bisitari hurbildu zaizkigu. Hemen blog honetan bisitez egin genuen laburpena. Maritxu Goikoetxeak eta Juan Martin Elexpuruk gidatu ditugu orain arteko bisita ia guztiak. Txanda emateko garaia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Sententzia (8). Grafologia: Eliseo kondenatzeko zuten “froga” bakarraren porrot itzela

Lorena Lopez de Lacalle diputatuak ideia distiratsu bat izan zuen 2009ko udaberrian: aztarnategian egiten ziren jokoetarako (Ludi Veleienses) erabiltzen ziren letrinetan zenbait idazki eta marrazki zeudela jakin zuenean, grafologo bat kontratatu zuen idazki horiek eta grafitoetakoak esku berak eginikoak zirela … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Iruña-Veleiako sententzia”, Tomas Elortza Ugarte Argia digitalean

Argia. Lau hilabete dira Iruña-Veleia auziaren inguruko epaiketa burutu zela eta berriki jakin dugu sententzia. Egunkari, irrati eta telebistetan era honetako titularrak irakurri edo entzun ditugu: “Epaiketa, sententzia, grafito faltsuak, zigor eskaera, isunak, kartzelara ez…”. Zer esanik ez, sententzia honek … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Sententzia (7). Epaiketan “benetakotasun-zantzu” nabarmenak erakutsi zituzten zazpi grafito, epaileak sententzian aipatu ere egiten ez dituenak

1.-  15565 , IAN/VAN ZVTA euskerazko testua duena,  Arkeologoek ehorzketaren gainean aurkitu zuten platera ere aipatu zuten zaharberritzaileek (goiz batez aterea eta eguerdian garbitua hainbat pertsonaren aurrean). Erabileragatik oso gastatua zegoela adierazi zuten, hainbat puskatan zegoela, paretak oso hauskorrak zirela. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 27 iruzkin

Lorena López de Lacalle dena emanda Radio Euskadin

Radio Euskadiko Boulevard saioan elkarrizketa egin zioten Lorena Lopez de Lacalleri, gaia epaitegietara eraman zuen EAko diputatuari. Barruak irakiten jartzen zaizkigu esaten dituen gezurrak eta ergelkeriak entzunda. Etorriko da garaia pertsona horrek gai honen inguruan izan duen jokabidea zehatz aztertzeko. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Sententzia (6). Epailea: “Ez du RIP ipintzen”. DESCARTESen aipamenik ez.

1.- RIP. Honetan behintzat epaileak zabalik izan ditu begiak: “… resultando que, al tratar dicha pieza, la restauradora Paloma López Sebastián pudo comprobar que en la misma no pone RIP a pesar de parecerlo a simple vista, y a diferencia … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Sententzia (5). Epaileak hamaika faltsutasun-zantzu seinalatzen ditu sententzian, eta frogarik batere ez

Epailea ondo hasten da oinarriak jartzen: “No pueden confundirse los indicios con las sospechas. Para enervar la presunción de inocencia debemos contar con indicios probados y no con meras “probabilidades” de que el hecho haya ocurrido como señala la acusación. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 9 iruzkin

Julen Diaz de Argoteren gutun iraingarria Alean eta Jose Antonio Villarren erantzuna

Julen Diaz de Argote gaztea arkeologian doktoregaia da EHUn. Sententzia ezagutu eta berehala gutun ezin zitalago eta iraingarriago bat argitaratu zuen Alean eta Berrian. Handik gutxira Jose Antonio Villar Oiarzabalek erantzun zion. Euskeraren Jatorria. (Aleako loturak hautsita daude). “Argitu du … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 2 iruzkin