Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Nuñezen exkabadora fin-fin lanean (argazkiak)

Julio Nuñez EHUko katedraduna, arkeologo doktorea eta Iruña-Veleiako Zuzendaria berria, oso lan fina eta eraginkorra egiten ari da aztarnategian. Bi egunean, exkabadora eder bater laguntzaz, mila metro karratu inguru induskatu du eta arlauzadun terraza bat eta beste hainbat gauza aurkitu. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

SOS: TXIKIZIZIOA HASI DA!!!

Gaur arratsaldean aztarnategitik pasatu den pertsona batek esanda dakigu txikizizioa hasi dela: hainbat langile eta retroexkabadora bat ari ziren lanean, aztarnategiaren hegoaldean, ate nagusiaren inguruan. Lurmenek egindako sondeoetatik dakigu inguru horiek oso aberatsak direla arkeologia aldetik. Baina onartutako Plan Zuzendariaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | 3 iruzkin

Zuzenketa

Azkenengo sarreran, Alicia Canto “Complutenseko irakaslea” dela ipini nuen, eta ez da horrela: Madrileko Unibertsitate Autonomoko irakaslea da.Barkatu.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Zertan ari da EA Iruña-Veleian?

Lorena Lz de Lacalle EAkidea, Arabako Foru Aldundiko Kultura Diputatua, ari da izaten auzi negargarri honen protagonista nagusia. Haren bultzada politikoak (bere alderdiaren baimenaz) eragin du batez ere desastre hau, EHUren laguntza ezinbestekoaz, dena esatera.Baina garai batean pasiada triunfala zirudiena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Faltsutasunaren aldeko foroak itzaltzen ari dira

Gauza jakina da Interneteko foroak izan direla faltsutasunaren aldekoen propaganda-armarik indartsuena auzia lehertu zenez geroztik. Eta batzordeko bi euskal filologo kiderik aktiboenetarikoak, goitizinez, noski. Kontua da TA (Terrae Antiquae, Celtiberia.net haren oinordekoa, Alicia Canto Complutenseko irakasleak zuzendua) eta IIM (Salvador … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gasteizko Euskal Filologiagatik auzo lotsa

Gaurko Berria–k gaiari buruzko gutun zorrotz bat dakar, Xabi Etxabek sinatuta. Horrela dio: Gasteizko Euskal Filologiagatik auzo lotsa Oraintsu hauteskundeak izan dira Erresuma Batuan. BBC telebistak hautagaiak elkarrizketatu nahi izan zituen, bakoitzaren proposamenak ezagutzeko, kontrastatzeko, haien arteko aldeak ikusteko, besteak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Jaurlaritzak 30.000 euro bakarrik emango ditu aurten plan berrirako

Correon irakur daitekeenez, Blanca Urgelek zuzentzen duen sailak 30.000 euro emango ditu bakarrik aztarnategiko lanetarako. Krisia da aitzakia, baina badirudi gauzak ez dituztela oso garbi PSEn. Ez da ahaztu behar talde horretako bozeramale Virgilio Bermejo oso gogor mintzatu zela planaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Entzutegiak betiko artxibatu du Euskotrenen kereilla

Gaurko DNAn irakur daitekeenez, Arabako Entzutegiak betiko artxibatu du Euskotrenen kereila. Kereila honen bidez miloi bat euro inguru kendu nahi zieten Lurmeneko Eliseo Gili eta Idoia Filloyri, azkeneko urteetako subentzioak, alegia, iruzur ekonomikoa leporatuta.Dena dela, DNAko berria ez da guztiz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Epaitegiak atzera bota ditu Lurmenen bi helegite

Gasteizko Epaitegiak atzera bota ditu Lurmenen bi helegite. Lehena 2009koa zen eta bere egunean kendutako indusketa-baimena itzultzeko eskatzen zuen. Bigarrena 2010ekoa, eta Arabako Foru Aldundiaren eta EHUren artean izenpetutako kontratua gelditzeko eskatzen zuen. Honela ekarri zuten notizia hurrengo egunean Berriak, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Gasteizko Hikateneon hitzaldia ekainaren 8an

Hitzaldia: “Iruña-Veleiako ezohiko aurkikuntzak eta analisis fisiko-kimikoen beharra”Hizlariak: Idoia Filloy, Koenraad van den Driessche, Juan Martin ElexpuruLekua eta ordua: Hikateneo (Pintoreria kalea, Gasteiz), ekainak 8, asteartea, 19:30Antolatzailea: Sos Iruña Veleia Plataforma

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina