Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Argia astekariari kritika zorrotza Euskeraren Jatorriak

Euskeraren Jatorria taldeak bere blogean  kritika zorrotza egin dio Argia astekariari Iruña-Veleiaz daraman informazio-ildoagatik. Informazioa ezkutatzeaz gain, gaia txantxarako erabiltzen duela leporatzen dio, bideo honetan bezala.

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Hemerotekari begira: Antonio Rivera eta Jon Juaristiren berehalako erreakzioak aurkikuntzen aurrean

Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura Zuzendaria da, ezaguna da euskarari eta euskaltasunari dion maitasun berezia. I-V-ko aurkikuntzak 2006ko ekainaren 15ean aurkeztu ziren prentsaurrekoan. Hurrengo egunean (hori erreakzio gaitasuna!), “El preceptor egipcio” izeneko artikulua argitaratu zuen Correo-n. Lehenengo parrafotik ereiten ditu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Milioi bat eta erdi euro kostatu zaigu gutxienez dagoeneko Iruña-Veleiako “aro berria”

1.500.000 euro gastatu dira gutxienez Iruña-Veleiaren “aro berrian”, Nuñezen aroan. Milioi bat inguru Arabako Foru Aldunditik atera dira eta gainetiko milioi erdia Jaurlaritzatik. Hona hemen xehetuta: Alicia Mz Carrasco, txosten grafologikoa                20.000 Magdalena Ezcurra Gondra, txosten grafologikoa    36.000 “Plan director” … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Repasando a Joseba Lakarra: observaciones sobre algunas etimologías…”, Roslyn M. Frank-en artikulua ARSEn

Roslyn M. Frank Iowa-ko Unibertsitateko irakasleak “Repasando a Joseba Lakarra: observaciones sobre algunas etimologías en euskera a partir de un acercamiento más cognitivo” izeneko artikulua argitaratu du Sagunton argitaratzen den ARSE aldizkarian. Lakarrak oso etimologia iraultzaileak proposatu ditu bere azken … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Iruzkin 1

Iruña-Veleiaz eztabaida Kontraprogama webgunean

Kontraprograma webguneak eztabaida-saioak grabatzen ditu  Donostiako telebista plato batean. Pil-pilean dauden gaiak hartu (zezenketak, independentzia, Nafarroa…) eta jarrera bateko bi lagun eta aurkako beste bi gonbidatzen dituzte saio luze batera. Oraingoan Iruña-Veleiaren txanda izan da. Uztailaren 4an grabatu zen saioa. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

“Las inscripciones de Iruña-Veleia y la estabilidad de la lengua vasca”, Luis Silgo Gauche-ren hitzaldia

Luis Silgo Gauche arkeologo eta hizkuntzalari valentziarrak hitzaldia mamitsua eman zuen joan den maiatzaren 26an Diman, Euskeraren Jatorriaren kongresuaren barruan. Berandu samar bada ere, lotzera goaz SOS-eko laburpena eta hitzaldi osoaren pdf artxiboa.

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Munduko 86 unibertsitatetara bidali du Euskeraren Jatorriak auziari buruzko informazioa

Iruña-Veleian gertatu denaren informazioa bidali du Euskeraren Jatorria elkarteak munduko 86 unibertsitatetako arkeologia fakultateetara. Txostena euskaraz, ingelesez eta gazteleraz dago, eta zortzi orrialdetan zehar laburbiltzen dira auziaren gako nagusiak. Garak “Iruñaren suntsiketa arkeologikoari buruzko informazioa zabaldu dute” titulatzen du notizia.Uztailaren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Amapolak nagusi indusketa zelaian

  Hona hemen Javier Vegasek atzo (2012-6-18) Iruña-Veleian ateratako argazkia, haren blogean agertzen dena. Hondeamakina sartu eta sail ikaragarria induskatu zuten di-da batean, eta gero plastikoz estali behar neguan. Baina amapolek aurkitu dute bere bidea. Orain ulertzen dugu zergatik Nuñez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

SOS Iruña-Veleiaren agiria “Aurkikuntza Handiaz”

Iruña-Veleiako aztarnategian erdi aroko komentu handi bat aurkitu omen dute. Julio Nuñez Marcen zuzendariak eman zuen berria, Arabako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen egun berean. Hitzarmen horren bidez, Aldundiak 130.000 euro ematen dizkio Nuñezen taldeari … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina

Nuñezek mundu guztiak ezagutzen zuena deskubritu du

Descubren un convento del siglo XIV en Iruña Veleia, titulatu zuen notizia EITBk, eta teleberrietan Nuñez zuzendariak, Ruiz Urrestarazu EHUko Erretoreordeak eta Lamarain Kultura Ahaldunak emandako prentsaurrekoaren bideoa eskaini zuen. Correo taldeak xehetasun gehiago eman zituen bere kronikan. Los arqueólogos … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Utzi iruzkina