Suitzan 1610ean argitaratutako euskerazko hiztegiaren azterketatxoa (3). Euskeraren ustezko egonkortasunaz gogoetan

Hemen eta hemen gai honi buruz aurrez egin ditugun bi sarrerak. Besteren bat ere etorriko da laster. I-Vko sententzia dela-eta, berandutu egin zaigu. Asko eztabaidatu izan den gai bati helduko diogu: hizkuntza guztiak aldatuz doaz denborarekin, baina guztiek erritmo berdintsua ote dute? Gauza jakina da latinaren eta harengandik sortutako hizkuntzen artean dagoen alde sakona, baina gauza bera gertatzen ote da duela bi mila urteko euskeraren eta oraingoaren artean? Erantzun nekeza duen galdera azken hau, ditugun garai hartako lekukotzak oso urriak baitira konparaketa bat egiteko.

Zilegi bekigu gure Euskararen aztarnak Sardinian (Pamiela 2017, 120-123) geniona hona ekartzea:

Hizkuntza aldakorrak eta ez hain aldakorrak

Toponimiaren iraunkortasunaren arrazoiak bilatzen hasi aurretik, hizkuntzarenak berarenak bilatzen ahaleginduko gara. Gauza jakina da hizkuntzak, beste edozer bezala, aldatuz doazela denborarekin. Gure esparruan jarri ohi den adibidea latinarena da. Nahiz eta latinetik sortutako hizkuntzak jakin, ez gara gauza latina ulertzeko. Eta beti latina hartzen dugunez eredu, ziurtzat ematen da duela bi mila urteko euskara entzungo bagenu ez genukeela ulertuko. Eta nola ez dugun orduko euskara entzuteko aukerarik, sinetsi egiten ditugu adituen esanak.

Dena den, aditu guztiak ez datoz bat. Badirudi hizkuntza batzuk gutxiago aldatzen direla beste batzuk baino. Datuak urriak diren arren, ematen du euskara egonkorragoa dela inguruko hizkuntzak baino. Eta horren froga gisa jartzen da erromatarren garaiko epigrafeetan azaltzen diren euskal izen asko eta asko berdinak edo berdintsuak izaten jarraitzen dutela egun: Andere, Atta, Bihotz, Neskato, Sesenko, Umme Sahar

Aldakaiztasunaren ustezko arrazoiak

Zergatik ote aldaketari erresistentzia hori? Hona hemen uste batzuk:

1. Euskal fonemen urritasuna

Zera diosku Eduardo Aznar Martinezek El euskera en la Rioja liburuan: “Siempre se ha dicho que el euskera es un idioma que se transforma mucho más despacio que las hablas de su entorno, y que ha conservado hasta la actualidad características propias de épocas prehistóricas. […] Y aunque el tema del arcaísmo y antigüedad del euskera puede parecer un tópico algo desgastado, lo cierto es que se fundamenta en hechos reales y analizables. […] La peculiar estructura de sonidos del euskera, en la cual las combinaciones posibles entre distintos fonemas son muy limitadas, obliga por sí misma a una estabilidad muy marcada. Dado que, en lo fundamental, el vocabulario vasco consiste en una serie de términos de más bien reducido tamaño, y muy repetitivos en lo fonético, cualquier mínima alteración puede producir al instante cambios muy profundos en el significado, lo cual llevaría a confusiones. Por ejemplo, si txori = ‘pájaro’ lo pronunciamos defectuosamente deformando la -O- en -U-, la voz pierde el sentido que queríamos darle y se convierte en txuri = ‘blanco’, y si por lo contrario le cambíamos accidentalmente la vocal final, se nos convierte bruscamente en txoro = ‘loco, loquillo’.” (2011, 327). Ondoren erakusten du gaztelaniazko pájaro hitzarekin esperimentu berdina eginda ez dela gauza bera gertatzen.

2. Euskeraren barne egitura eta hura inguratzen duten hizkuntza indoeuroparrena oso ezberdina izatea

Euskal-galiziar jatorriko Juan Uriagereka irakaslea, Maryland-eko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza katedraduna, gai honetaz mintzatu zen 2006ko artikulu batean[1] Iruña-Veleiako aurkikuntzen harira: “Sólo quiero precisar algo con respecto al llamado ‘axioma’ de que las lenguas siempre cambian, y por tanto ha de sorprendernos que textos de la antigüedad sean legibles para cualquier profano. Es verdad que semejante estado de cosas debe causar sorpresa, pero lo del ‘axioma’ me resulta algo exagerado, al menos a los ojos de la lingüística como ciencia cognitiva. No dudo de que la observación de los filólogos, comenzando por nuestro gran Mitxelena, sea ésa: no hay más que comparar latín y rumano, griego clásico y chipriota, y así sucesivamente. Pero la cuestión de base es si semejante estado de cosas es o no axiomático, o sea estrictamente necesario.”

Gero, espezien eboluzioa dakar gogora, eta ikusten du batzuk oso azkar aldatzen direla eta beste batzuk berriz, milioika urtez jarraitzen dutela berdintsu: “Las sorpresas en el campo de la llamada ‘Evo-Devo’ (‘evolution of development’, evolución del desarrollo) son mayúsculas. Nada, a día de hoy, permitiría a un biólogo evolutivo establecer un axioma (por contraposición a una mera hipótesis) sobre si las diferentes especies tienen que evolucionar a un ritmo dado. Y no lo hacen, o no tendríamos fósiles vivientes como el cangrejo bayoneta (‘limulus polyphemus’) -el último trilobite- o el ginkgo biloba (anteriormente ‘salisburia adiantifolia’), superviviente de cuando los helechos dominaban la flora”.

Eta hizkuntzara etorrita: “¿Es posible que una lengua dada, entonces, sea un fósil viviente? Sólo puedo decir esto: en las lenguas que sí hemos estudiado desde la perspectiva que defiendo -por ejemplo la ‘evolución’ (obsérvense las comillas) desde el latín hasta las lenguas romances actuales- está bastante claro que una lengua como el gallego, por ejemplo, es más conservadora en sus opciones sintácticas y fonológicas que una como el francés. Digamos que, estructuralmente, el gallego está más cerca del latín que el francés. ¿Por qué? Sabe Dios. Puede ser consecuencia del aislamiento secular de la Galicia histórica, comparado con el lugar central de los francos en el devenir europeo. Pero también puede tener que ver con las propias opciones estructurales que cada uno de los dialectos del correspondiente latín tuvo en su día. Sencillamente no sabemos, igual que no sabemos por qué hay muchísimos más artrópodos que cordados”.

Eta azkenik, euskarari lotuta, uste du tipologia, barne egitura ezberdina izan daitekeela aldakaiztasunaren arrazoietariko bat: “Y así regresamos al vasco, parte de lo que se discute en Veleia. (Sobre cómo afectan los hallazgos a la historia del Cristianismo, no puedo opinar.) ¿Es sorprendente que sea directamente inteligible lo hallado? Sí, claro, como todo lo que es interesante en ciencia. Ahora, si se establecieran como auténticos los textos desde otras perspectivas -arqueológicas, antropológicas, o lo que sea- ¿sería éste un argumento lingüístico de que la evidencia refleja una falsificación? Como lingüista, no lo creo. Naturalmente, si todo esto se mantiene se tendrán que repensar muchas cosas -pero tampoco es para tanto, comparado con la situación en biología-. No soy experto en filología, pero desde la perspectiva puramente lingüística habría razones suficientes por las cuales la lengua eusquérica, o concretamente la variante del sur, pudo no haber cambiado mucho. Cuestiones que van desde un aislamiento relativo de la comunidad de hablantes hasta el hecho, poco estudiado hasta ahora, de que las lenguas en contacto ‘se ceden’ estructuras en gran parte en función de lo transferibles que son los datos generados por sus opciones diversas. El vasco podría haber sido demasiado diferente a sus vecinos indoeuropeos como para que se diera un verdadero trasvase estructural.” (Azpimarra gurea da).

3. Gure hizkuntzak historian zehar izan duen ofizialtasun eza eta euskaldun berri urritasuna

Inperio erromatarra konkista bidez hedatu zenean, beste hizkuntza askotako milioika hiztunek ikasi behar izan zuten agintari berrien hizkera. Eta bakoitzak bere erara interpretatu zuen latina, berbaera zaharrari eutsiz, ezinbestez, fonologian, sintaxian edo lexikoan, neurri batean behintzat. Eta horrek latina lehertu egin zuen. Horrela sortuko ziren gaur egun ezagutzen ditugun erromantzeak, substratuaren eraginez ezberdinak euren artean eta ezberdinak hizkuntza amarengandik.

Dakigula, euskara ez da gaur goizerarte administrazio hizkuntza izan. Euskerak ez du euskaldun berri multzo handirik bereganatu behar izan. Zoritxarrez. Ia beti atzeraka ibili dela dirudi. Geuri egokitu zaigu elebidunak izatea gehienetan. Bestalde, hizkuntza bat ofizial bihurtzen denean lurralde jakin batean, eta administrazioan, eskolan eta hedabideetan erabiltzen hasten denean, terminologia berria sortzen da kopuru handitan, eta lexiko zaharreko sinonimo eta aldaeren artean bat nagusitzen da askotan, besteak galduz, eta guzti honek aldaketa sakonak eragiten dizkio hizkuntzari. Geurean oraintxe ari da antzeko zerbait gertatzen, nahiz eta gurea intentsitate txikiko ofizialtasuna izan. Eta bi belaunaldiren buruan nolako jauzia edo etena gerta daitekeen jabetzeko, aski da aitona-amonen eta iloben arteko solas bat entzutea Euskal Herriko edozein bazterretan. Jakina, hiztun berriek eta ofizialtasunak egundoko aldakuntza dakarkiote hizkerari hasieran, baina egonkortasuna ere bai luzera, batez ere gizarte modernoetan, eskolari eta hedabideei esker. Beraz, esan daiteke bi ahoko ezpata dela ofizialtasunik eta hiztun berririk eza formen iraunkortasunari begira. Lagungarri, kanpoko interferentziak gutxitzen diren neurrian; kaltegarri, formen ugaritzeari eta dialektalizazioari laguntzen dion neurrian.

Laburbilduz, ematen du ofizialtasun eza eta ‘euskaldun berri’ urritasuna lagungarri izan direla forma zaharrei eusteko.”

Honaino liburukoa. Honi beharbada gehitu dakioke euskararen transmisioa, nagusiki, familia barruan gertatu dela, hiru edo lau belaunaldi bizi diren familian, eta transmisioa imitazioz egin ohi dela, etxeko txikiak aitari edo amonari entzundakoa errepikatzen duela, belaunaldiz belaunaldi. Eta kanpo-eraginak, izan badiren arren, ez direla hain indartsuak izan, ez delako inoiz “estatu-hizkuntza” bilakatu.


[1]  Juan Uriagereka. Veleia y el axioma del cambio lingüístico. Diario Vasco 2006-11-23.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Erantzun bat Suitzan 1610ean argitaratutako euskerazko hiztegiaren azterketatxoa (3). Euskeraren ustezko egonkortasunaz gogoetan bidalketan

  1. egilea: Jurgi Iturriaga

    Oso ona Juan Martin! Halandabe ez dut ulertzen zer errelazio duen hau 1611-eko liburuagaz, hurrengoan argituko diguzu? Eskerrik asko!

Utzi erantzuna Jurgi Iturriaga(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude