Atzoko saioan Lurmenekin lan egindako hiru arkeologok deklaratu zuten. Miguel Angel Berjón, Jose Angel Apellaniz eta Carlos Crespok. Hiru hauek proiketua bere onenean zegoenean alde egin zuten, 2007ko urtarrilean, “lan-metodoarekin ez zetozelako bat”, esan zutenez. Harrezkero, Berjón eta Apellaniz Aldundiak ordaindutako arkeologia lanetan ibili dira; Crespok arkeologia utzi zuen.
2009an, auzia judizializatu zutenean, hiru hauek izan ziren Lurmenen aurka gogor deklaratu zutenak. Esate baterako, Escribanoren broma, hain komentatua egun hauetan, hauek salatu zioten epaileari eta “hauei esker” egon da Oscar ia lau urteko zigorra eta 130.000 euroko zigorra jasotzeko arriskuan, fiskalarekin negoziatu ondoren urtebeteko kartzela eta 2.790ko isuna bihurtu dena. Broma garestia.
Denek deklarazio ia kalkatua egin zuten, aldaketa txikiekin. Berjonek esan zuen Lurmenek oso ondo eskabatzen zuela, zehaztasun ikaragarriz. Lanean ibili ziren bitartean sekula ez zutela zalantzan jarri grafitoak benetakoak zirela. Hiruretako inork ez zuen esan grafitoak faltsuak zirela pentsatzen zuenik. Batek esan zuen Batzordeko txostenak irakurri ondoren hasi zitzazkiola zalantzak.
Ez zutela grafito berezi bakar bat ere ikusi lurretik irteten, hori izan zen euren tesia. Eta hori ezinezkoa zela. Defentsak galdetu zien ea grafito arruntik ikusi zuten, eta baietz, batzuk baietz. Zenbat, eta hogei bat edo…, erantzun zuen Apellanizek. Abokatuak gogorazi zion 700 baino gehiago daudela katalogatuta, eta horietatik %16 koordenatuta in situ, eta ea nola esplikatzen zuen hori. Ez zituztela datu horiek ezagutzen, erantzuna.
Bestalde, garbi geratu zen Euskotreneko buruei pasatzen zietela informazioa, zuzendaritzaren ezkutuan, salatari lana egiten zutela.
Hemen eta hemen blog honetan dauden hiru arkeologo hauen jarduerei buruzko sarrerak
Ustelengandik ezin ba uzta onak espero. Halere, ba dira mailak eta mailak. Ni ustela naiz Gura eta ederto datorkidalako postu hori Edo bestea erdiesteko, baina ez dut gainerakoak murgilduko ene ibilbidean. Tira, gaitzerdi demagun. Badira baina euren ustelkeria nonahi barreituz jokatzen dutenak, hala hartatik denak zipristinduz, eurena estalita geratuko dela jokatzen dutenak. Zer esan? Miseria eta miserable itxelak! Dena, edozein preziotan, kakaztu euren lepoa (ez onurak, kontratuak, sosak…) lenteja plater eder horren alde. Utikan horiengatik izurrite beltza bera baino kaltegarriagoak dira eta. Sikiera, justizian fidatzerik balego! 11 urte luzeren ostean, zoritxarrez itxaropen larregirik EZ. Poztuko nintzateke, oker banengo. Ondo izan. fKS 2020-02-07