Bergarako Kartzela Zaharrean Iruña-Veleiaz hitzaldia abenduaren 28an

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

7 erantzun Bergarako Kartzela Zaharrean Iruña-Veleiaz hitzaldia abenduaren 28an-ri

  1. egilea: Iñaki

    Egun ezin aproposagoa hitzaldirako, Juan Martin.

    Urte berri on

  2. egilea: Antton Erkizia

    Bai, Inozenteen Eguna, aizu; eguna egokia da edo egokia izan daiteke, adibidez, zure lagun GYPS-ek eginiko “inuzentekeria” hura gogoratzeko. Oroitzen, Iñaki? A ze irriak egin “genituen-zenituzten-zizten” Elisi Ibn Al Ghili (Eliseo) eta John Hollies (Juan Santos) eta CNERR (Henrike Knör) zenaren kontura…Kar, kar, kar…
    Ederki aski aldatu dira gauzak, ezta?. Orduan GYPS eta Tomas Deuna eta konpania harroputz zebiltzan, orain larri eta esrtu, nola edo hala frogak galarazi beharrez dabiltz, begira. Egindako mokordoa ager ez dadin? Doike…

    • egilea: Markox

      Zerk pentsarazten dizu larri eta estu dabiltzala? Nik ez dakit, baina ez dut arrazoirik ikusten…

      • egilea: Antton Erkizia

        Estu eta larri dabiltzala zuk zeuk ikus dezakezu, Markox.

        Zergatik uste duzu, gainerakoan, halako eginahalak “autopsia” galarazten?.
        (Francoren garaietan eta ondorengoetan hazi ginenok ondo aski dakigu zergatik galarazten zuten autopsia egin ziezaioten komisarian hildako gazte hilotzari.)

        Ez zara hain inozoa, ez zara hain gaztea, Markox lagun. Galarazte horren zergatiak zuk zeuk ere badazkizu.

        • egilea: Markox

          Nork du autopsia hori galarazteko boterea, ordea? Gorrotxategik? Nuñezek?

          • egilea: Antton Erkizia

            Nork duen galarazteko adina botere? Nik izenik ezin dizkizut eman.
            Nork galarazten zuen autopsia egin ahal izatea torturatutako hilotzari? Boterean zegoenak, doike. Nork? Nortzuk? Boterean zeudenak…agintariek edo/eta beren morroiek…

  3. egilea: Antton Erkizia

    Bainan izan bazegoen “autopsia” egiterik. Eta zuk ere ongi dakizu zergatik galarazten zuten.

    Hemen ere, suposatu leike zergatik galarazten ari diren.
    Zeren, gure lurrak karekiak dira, karedunak, lur karaitzak. Beraz, lur karatzetan urtetan lur-peratuta egondako edozerrek kare arrastu ugari izan behar du soinean (edo ez badu, ez da egon lurpean gure lurretan).
    Iruñako grafitoek arrastu ugari dituzte berekin, edonork ikusi nahi izatera. Informazio ugaria eta aski esanguratsua dago kaltzifikazio horietan…

    Mafalda xaloak erraten digun eran: “Ezagutu behar dugu geure burua lehenik, egia ezagutu…baina…eta…gero…gustatuko ez balitzaida?”
    Antzeko zerbait erran zuen Kultur Diputatu zenak, Lorena andereak: “azterketa fisiko-kimikoak eginez gero, non utziko genituzke gure adituen iritziak?”

Utzi erantzuna Iñaki(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude