Elhuyar aldizkariak euskaldunak eta sardiniarrak lotzen dituen azken ikerketaren berri eman du

2018ko irailean argitaratu zen “Genomic history of the Sardinian population” izenburuaz eta horren berri eman du abenduko alean euskerazko Elhuyar aldizkari zientifikoak. Estatu Batuetako eta Sardiniako unibertsitateetako 17 ikerlek sinatzen dute eta Nature Genetics aldizkarian  ikusi zuen argia. Sardiniako 3.514 pertsonaren mostrak erabili dituzte. Azken aldiko ikerketa guztiak datoz bat bi herrien arteko senitasunaz. Hemen irailean idatzi genuena. Ematen du ez genbiltzala hain oker Euskararen aztarnak Sardinian? galdetzen genuenean.

(egin klik hobeto ikusteko)

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

5 erantzun Elhuyar aldizkariak euskaldunak eta sardiniarrak lotzen dituen azken ikerketaren berri eman du-ri

  1. egilea: Iñaki

    Hizkuntzak geneekin transmititzen dira, lagun hori? Ondarroan euskara ikasten duten senegaldarrei geneak aldatzen zaizkie?

    Urte berri on

  2. egilea: Beste Iñaki bat

    Iñaki gure lagunari erantzutea ez du merezi baina bai zera esatea: Elhuyarrek munduaren beste muturrean egin duten azterketa bat jaso eta horren berri eman eta ez aipatu Elexpururen liburua horrekin lotuta egonda???

  3. elexpuru egilea: elexpuru

    Bilakaera fonetikoen mundua liluragarria da:
    aulki: gazt. > *abedulki. *abedulki ‘trozo de abedul’ > *abeulki > *abulki > aulki ‘silla’
    nigar: gazt. lacrima > *(la)kirma > *girna > *nirga > nigar. ‘lloro’, ‘lágrima’
    Joseba > Santo Tomas > Tomas Deuna > *Txatxi Piruli > Iñaki

  4. egilea: Iñaki

    Liluragarria eta zoragarria:

    literatura erotikoko sail bateko editore > hizkuntzalaritza historikoan aditu

    edo, kontrako norabidean,

    hizkuntzalaritza historikoan aditu < Bergarako euskararen hiztegi baten egile < filosofia eta letretan lizentziadun

    Aupada bat, Juan Martin

Utzi erantzuna elexpuru(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude