2017ko otsailean Oxford Unibertsitateak ikerketa-lan oso garrantzitsua argitaratu du sardiniarren ADN mitokondrialaz. Olivieri et al. 2017. “Mitogenome Diversity in Sardinians: a Genetic Window onto an Island’s past”. Anna Olivieri Paviako Unibertsitateko genetistak zuzendu du munduko hamahiru unibertsitate edo ikerketa-etxeko hogeita hamabi ikerlek sinaturiko lana. Italiarrak eta sardiniarrak dira bi herenak eta Amerikako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Alemania eta Portugalekoak dira besteak. Euskaldunik ez dago tartean. Antonio Torroni genetista entzutetsuak ere sinatzen du. Ikerketaren Pdf-a
Sardiniar modernoen 3.500 lagin aztertu dituzte eta prehistorikoen 21. Inoiz egin den mostra handiena. Ugari dira eskaintzen diren datuak eta ateratzen diren ondorioak, baina ez dugu ez lekurik eta ez gaitasunik horiek ondo azaltzeko eta interpretatzeko. Nolanahi ere, esan daiteke ikerketak frogatu samartua uzten duela Blascoren eta Francalacciren hipotesia, hau da, Mesolitikoan migrazioa izan zela Europa Mendebaletik (deitu Iberia iparraldea, Euskal Herria edo nahi dena) islara, egungo sardiniar populazioaren oinarria jarri zuena. Ekialdetiko migrazio goiztiar bat ere detektatu dute. Hona hemen pasartetxo bat.
“The finding that 78.4% of Sardinians harbor ethnic-specific haplogroups might appear surprising in the European context. However, a similar – though not so extreme – scenario is seen in the Basque-speaking regions of Spain, where a survey of haplogroup H mitogenomes (54.1% of the populations) identified six autochthonous sub-haplogroups encompassing 29.0% of all mitochondrial DNAs (Behar et al. 2012)”. (Olivieri et al. 2017, 5. o.).
OLIVIERI et al. 2017. “Mitogenome diversity in Sardinians: a genetic window onto an island’s past”. Molecular Biology and Evolution. DOI: 10.1093/molbev/msx082. Oxford Unibertsitatea.
Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Azterketa genetikoa: sardiniarren euskal jatorriaz