Nuñezen kanporatzearen berria modu bitxian kontatua Arabako Noticias-en

Ez dakigu kazetariaren trebeziari ala egunkariaren ildo editorialari egotzi atzo Noticias de Alava egunkariak atera zuen notizia bitxia. Iruña-Veleia retoma el mercado romano dio titularrak. “Según confirmó a DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA la Diputación Foral de Álava a través de Javier Fernández Bordegaray, jefe del servicio foral de Arqueología, el macellum quedará listo para recibir visitantes tras los trabajos de consolidación y limpieza que la institución alavesa ha financiado durante esta campaña de actuaciones, a la espera de continuar acometiendo el plan director en toda su intensidad.” Ez da egia, aurten ez baita egin macellum-aren  consolidación y limpieza-rik, hori joan den urtean egin zen eta; aurten ez da ukitu ere egin. Aurten Qark enpresa sartu da, eta eurek esaten dutena egia bada, “Se trata de la campaña de 2016, dedicada a sacar a la luz la calzada de la ITER XXXIV (que unía Astorga con Burdeos) a su paso por la ciudad romana. La excavación se desarrolla junto al Macellum que se excavó en las campañas anteriores.”

13668786_273321526372916_5236055520651673819_o

Ezkerrean balizko merkatua eta eskuman balizko Iter 34 galtzada. 2016ko abuztuaren 2ko argazkia, Qark-en Facebook-etik jasoa

Notizia ote udazkenean berriz ere ikusi ahal izango dela balizko merkatua, batere ikusgarria ez dena, bestalde? Ez. Notizia da Nuñezi espedientea ireki diola unibertsitateak, Iruña-Veleiako zuzendaritzatik kendu dutela eta irakaskuntzatik ere bai.  Sei hilabeterako, berriki jakin dugunez. Horrela kontatzen du kazetariak: “La coordinación de estos trabajos, al igual que sucede con el plan director 2010-2020, se encontraba en manos de Julio Núñez, aunque temporalmente, hasta el 31 de enero de 2017, está separado de esta actividad. De hecho, según Bordegaray, a partir de esa fecha Núñez retomará de nuevo sus responsabilidades en el yacimiento.”

Espedienteaz, hitzik ere ez. Destituzioaz, temporalmente, hasta el 31 de enero de 2017, está separado de esta actividad.Bejondaizuela! Alde ederrekoa da Berriak joan den astean atera zuen notizia labur baina argia. Eta gai hau jarraitzen dugunok badakigu zergatik apartatu duten Nuñez bere karguetatik, baina gauza bat da Nuñezen destituzioaren benetako motiboak argitaratzeko arazoak izatea eta beste bat desinformatzea. Dena dela, ez dugu kazetaria harrikatuko, ez baitakigu zenbaiterainokoa den bere errua.

Nolanahi ere, Aldundiaren jarrera da kezkagarriena. Ez du argitu zer dela eta sartu den Qark enpresa, lehiaketa publikorik egin den ala ez, zenbat ordaindu zaion, datorren urtean ere berak jarraituko duen, betetzen ari ez den Plan Zuzendariak bizirik jarraitzen duen… Esan duena da datorren urtarrilaren amaieran Nuñez bere kargura itzuliko dela zigorra beteta gero. “De hecho, según Bordegaray, a partir de esa fecha Núñez retomará de nuevo sus responsabilidades en el yacimiento.”

Benetan pentsatzen du Aldundiak gizon horrek jarraitu dezakeela Iruña-Veleiako zuzendari?

Hamaika ikusteko jaio ginen.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude