“RIP” ala santutasunaren hiru marra?

R

ostraca-restauracion

Hau R bat ote? Ez gure ustez (eta ezta grafitoak prozesatu dituzten Museoko errestauratzaileen ustez ere).  Santutasunaren hiru marrak hainbat grafitotan ageri dira:

mediumhiru

(Hau Zuzeuko eztabaidaren harira dator)

medium

Herbert Sauren hizkuntzalari eta epigrafista alemaniarrak, Lovainako Unibertsitateko irakasle ohiak, lan bat publikatu berri du Academia.edu-n: Le Christ crucifié. Sept représentations de l’Antiquité. Horietako bi Iruña-Veleiakoak dira. Berarentzat benetakoak dira. Hemendik jaitsi daiteke pdf-a. Horrela hasten da lana:

herbert1

Bestalde, hari beretik, “El crucifijo (conocido) más antiguo del mundo” Koenraad Van den Driesscheren sarrera Ama Atan.

Beheko iruzkinen harira:

Neureseni1 - copia

Arrien (Ariege)

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

23 erantzun “RIP” ala santutasunaren hiru marra?-ri

  1. egilea: Iñaki

    Bergarako Irizar ibilbidean baduzu optika bat, Juan Martin.

  2. egilea: Karistiarra

    RIP jartzen ez duela arrazoitzeko arazoa ez da “R” hori. Izan ere, “R”-a bakarrik agertuko balitz, seguraski ez genuke hala ikusiko. Arazoa, “P” da. “P”-k irakurtarazten digu “RIP”, eta “P” nahiko garbia dirudi.

  3. egilea: Izbor

    Eta, hala eta guztiz ere, “R” horren erdialdeko biribiltxoa garbia ez izan arren, oso argiak dira “R” horren bi “makilak”, “R” nahiko argi irudikatzen duen angelua irudikatuz. Tira, gainera: ostraka batean solte agertuko balitz, tira, hala ere zaila litzateke “RIP” ez irakurtzea, baina gainera, dagoen lekuan egonda, ba beno, bai, tira, zera, hau eta bestea, sinets dezakegu astoek hegaz egiten dutela ere.

  4. egilea: Antton

    Iñaki: ikusten dudanez, betiko moduan jarraitzen duzu, arerioa “gutxietsi eta iraindu beharrez” nondik edo handik. Demonioa !!. Non duzu min, Iñaki? Jarrera txulesko hori hartu gabe, jarrera gizatiar batetik ezin al zara defenditu? Hain galduta zaude?

  5. egilea: Peloxio

    Santutasunaren hiru marrak? Juan Martin, mesedez! Hor RIP jartzen du, argi eta garbi jarri ere. Adarra jotzen berriz ere? Noiz arte? Duintasuna galtzen ari zara (ez baduzu dagoeneko den-dena galdu).

  6. egilea: Dreyfus jauna

    RIP eztabaidaezina ikusten dutenei:

    Hala balitz, zer frogatuko litzateke? Honelako “iruzur” bat egiteko hainbesteko nekea eta lana hartu dituena buruzuri hutsa zela?

    Bestela zergatik idatzi ote zuen bere “lana” hondatzen dituzten kaikukeria horiek? Bai, noski, tentel hutsa denez gero, Nefertiti eta Deskartes ere idatzi zituen. Bai, jaun-andreok, eta zer gehiago?

    Oldarkeria eta errespetu falta ezezik, arrazoibide eroa (denak balio du!) ere badarabiltzatena ez dira jabetzen. Zer egingo dugu, ba?

    Irizar ibilbidean aurkituko ditugu hemendik lasterrera askojakin hauek guztiak. Bai horixe!

    • egilea: Peloxio

      Beraz, zure arrazoibidearen arabera, faltsutasunaren tamaina gehiegizkoak frogatuko luke idazkunen benetakotasuna. Zergatik ez duzu argudio hori zientzia aldizkari serio batean argitaratzen? Komunitate zientifikoa zur eta lur utziko dituzu, erabat konbentzituta. (Porlanezko larruazala behar da gero!)

      • egilea: Dreyfus jauna

        Kaixo, Peloxio.

        Azeriak buztana luze, eta denok halaxe dugula uste.

        Nork esan ote du grafitoak, nire ustez, egiazkoak direla?

        Esandakoa besterik ez dut esan:
        RIP idatzita edukitzea ezin da faltsutasunaren argudio erabakigarritzat hartu, ez baitu logikarik ustezko faltsutzaileak horrela jarduteak.

        Ildo horretatik, behin baino gehiagotan esan da hori baino askoz argiago -eta errazago!- den kasu bat aztertu beharko genukeela:
        NEFERTITI. Hor bai dagoelako ARGI horixe baino ez dagoela idatzita, ETA GAINERA, ANIMALIA BATEN HEZUR BATEAN (idazkunetako batean, gutxienez, hala da, horrek dakartzan ondorio argigarri guztiekin).

        Ikusten duzunez nik ez dut zure arrazoibidea inondik inora babesten. Nolatan ba? Horixe ari naiz kritikatzen-eta.

        • egilea: Peloxio

          Kaixo, Dreyfus jauna:
          Eman dizkidazun argibideekin uste dut orain bai, jabetu naizela nondik nora doan zure arrazoibidea.

          Utz dezagun bada RIPena alde batera eta heldu diezaiogun Nefertitiri. Zure arrazoibideari jarraituz, zure hitzekin esango dut:

          Nefertiti hala balitz, zer frogatuko litzateke? Honelako “iruzur” bat egiteko hainbesteko nekea eta lana hartu dituena buruzuri hutsa zela?

          Bestela zergatik idatzi ote zuen bere “lana” hondatzen dituzten kaikukeria horiek?

          • egilea: Dreyfus jauna

            Peloxio nekagarria:

            nork uka lezake EDWARD HARRIS NAZIOARTEKO AUTORITATE BAT DELA?

            Agur, koitadu informatugabea, inoiz ez arte.

        • egilea: Peloxio

          Zuk diozunez, “ezin da faltsutasunaren argudio erabakigarritzat hartu”. Ba erabakigarria agian ez (hori zure ustea den arren, onartzen dizut), baina bai argudio indartsutzat.

  7. egilea: Peloxio

    Beraz, zure arrazoibidearen arabera, faltsutasunaren tamaina gehiegizkoak frogatuko luke benetakotasuna. Eureka! Zergatik ez duzu argudio ezin eztabaidatuzko hori zientzia aldizkari serio batean argitaratzen? Ziur naiz zientifikoek behingoan konbentzituko dituzula. (Porlanezko larruazala behar da gero!)

  8. egilea: Antton

    Igandetan lan egitea pekatu zen gure garaietan…Baina, tira. Ezin isilik egon (orain) Peloxio jaunari irakurri-eta.

    Zeren (eta lehen errana da aski gari) zuek zerate, zuek, frogatu behar duzuena faltsuak direla. Zuek.
    Eta duzue zerekin frogatu (usteak baizik ez: ,”ezinezkoak dire, beraz faltsuak izan behar dute gure jakiduriaren eta argitasunaren galbaiatik pasa eta gero, faltsuak ondorioz”.

    Faltsuak ondorioz…ondorioak dira zuenak, baina premisa faltsuak balira? Doike, hala izaki.

    Ez duzue inungo frogarik fisikorik aurkitzen: ez-dakit-zenbat gizon emakume katedradun ongi-ordainduak lanean ari eta gero, ez duzue froga fisikorik aurkitzen; ez-dakit-zenbat ertzain urtetan lanean jardun eta gero ere (badu meritua “faltsutzaile” delako horrek, haenbeste jende lanean ezartzea bada meritua, bai alafede)…

    Krimen perfektua ote Iruña-Veleiakoa?

    Uste dut, ez naiz zu bezain ziur, baina uste dut hanka sartu duzuela ondoraino, hanka sartu, eta orain elkar tapatzen ari zeratela, zuen erantzukizuna hartu beharrean.

    • egilea: Peloxio

      Bai, Antton, bai, ikusten da norantza lerratzen zaren behin eta berriro, nahiz eta gero halako ekidistantzia itxura ematen ahalegindu. Esan behar dizut, jakin dezazun, gaur egun Iruña-Veleiako afera honek ez duela inolako eztabaidarik sortzen hau bezalako txiringitoetatik kanpora. Unibertsitatean eta zirkulu akademikoetan, Veleia da: 0. Zientzia aldizkari serioetan, Veleia da: 0. Zientzialarien kongresuetan, Veleia da: 0.
      Beraz, eztabaidari inolako ekarpenik egiten ez badiozu ere, “krimen perfektuarena” eskertzen zaizu bihotzez, aski barregarria baita halako igande iluntze goibel batez umoreari eusteko. Ez gara lanean ari, entretenitzen baizik.

  9. egilea: Antton

    Arraiopola, esan zuen Pedrok, bere harridura erakusteko Heidiri.
    Arraiopola, jostetan (estretenitzen) ari zinen-eta !!.

    Ekidistantzia, diozu? Noski ez naizela “ekidistantea”, tamainako injustizia baten aurrean, nire barruak ez dit eskatzen “ekidistante” izatera.
    Egiaren aldekoa naiz, (edozein dela ere egia, baina benetakoa, ez inposatutakoa), jauntxokerien aurka naiz, indarraren abusua egiten duten aurrean, ezin naiz izan “ekidistante”. Injustizia baten aurrean, ekidistante izatea, konplizidadea da. Eta ez dut abusu honen konplize izan nahi.

    Zure jostaketa” horretan ari zinela, maiz diozu aldizkari zientifikoetan argitaratzeko gure “teoriak”. Zergatik ez dituzue zuek…barkatu, zergatik ez dituzte katedradun horiek aldizkari zientifikoetan argitaratu beren “froga” horiek?

  10. egilea: Peloxio

    Igandean lan egitearena aipatu duzunez… ba zer esango dizut ba, nik behintzat ez ditut kontutxo hauek lantzat hartzen; bai ordea entretenimendutzat.
    Pedro eta Heidi ekartzearena, berriz, hagitz edukazione txarrekoa iruditu zait zure aldetik, Antton. Ez nuen zugandik halakorik espero. Predikatzen duzuna zeure buruari aplikatzeaz arduratu beharko zenuke gehixeago, serio hartua izatea nahi baduzu bederen.
    Ni ez naiz katedraduna, noski, baina aldizkari zientifikoetara zuon teoriak eramatea zuoi dagokizue, ez beste inori; han agertu behar dituzue zuen argudioak. Zer nahi duzu ba, Lakarra Porkysen marrazkiarekin kongresu batera joatea, ala? Izan gaitezen serioak, otoi.

    • egilea: Dreyfus jauna

      Peloxio nekagarria:

      nork uka lezake EDWARD HARRIS NAZIOARTEKO AUTORITATE BAT DELA?

      Agur, koitadu informatugabea, inoiz ez arte

      • egilea: Peloxio

        Et, et, et… Dreyfus jauna, zuk horrenbestetan salatzen duzun harropuzkeriarekin zatozkit niri orain? “Koitadu informatugabea” deitzen didazu? “Nekagarria”? Gaizki egin dizu afariak, ala? Ez naiz zure jokoan eroriko, argi eta garbi uzten duzu-eta non dagoen zure hezieraren maila.
        Edward Harrisek esaten duen bakarra da -beno, bakarra ez baina bai inportanteena- aztarnategiaren indusketa ondo egina dagoela, eta estratigrafia ere bai. Alegia, konparaketa bat egin beharko bagenu, eman dezagun futbol partida bat non tongo susmoa bolo-bolo dabilen. Harrisi deitu diote eta, azterketa baten ondoren, esan du futbol partida izan deneko zelaiak halako zelai (ofizial) batek bete behar dituen baldintzak betetzen dituela: zelaiaren neurriak, ateenak, belarraren garaiera… Horixe besterik ez. Hau da, berak ez du inondik inora ere epaile jauna edo jokalariak erosiak izan direnik ez egiaztatzen ez gezurtatzen, hori ez baita Harrisen alorra, horretan ez baita autoritatea. Beraz eta horrenbestez, Harrisek ez digu azaltzen nondik eta nora ager daitekeen idazkunetan NEURE posesibo indartua, forma modernoa -beraz, garai hartako idazkunetan ezinezkoa- izaki.
        Horixe besterik ez, Dreyfus, espero dut hurrengoan errespetuz sartuko zarela eztabaidatzera foro honetan, eta ez halako harropuzkeria gogaikarriz. Beste aukera bat emateko prest nauzu, hala ere.

  11. egilea: Dreyfus jauna

    PD: Pelontzio eskuabala zara oso eta eskertzen dizut ematen didazun “aukera”, baina dagoeneko duela iruzkin batzuk galdu zenuela errespetuzko eta ganorazko elkarrizketa bat egiteko parada.

  12. egilea: Peloxio

    Oi, Dreyfustxo, Dreyfustxo… Dreyfustxo errukarria!
    Mitxelenaren sokakoei egozten diezun prepotentzia berbera darabilzu nire kontra. Alperra da zurekin eztabaidan jardutea, ze iraina eta deskalifikazioa baino ez dakizu erabiltzen zure argudioak “defendatzeko”. Hizkuntzalaritzaz aritzeko, beste edozertaz aritzeko bezala, gizalegearen printzipioei eusten jakin behar da lehen-lehenik. Eta zuk ez dakizu, ez dizute halakorik erakutsi.
    Oi, Dreyfustxo errukarria, a ze pena ematen didazun, baina nik ezin dizut lagundu.
    Zaindu!

  13. egilea: Antton

    Hara, Peloxio: barka iezaidazu, mesedez, faborez, arren, please, ez zaituzte sumindu, barka iezaiguzu pekatarioi “arraiopola” esaera erabiltzeagatik (arraiopola, Heidiren bertsio euskarazkoetan erabiltzen duena Pedrok, eta niri hainbat gustatzen zaidana…baina) Peloxiori “hagitz edukazio txarrekoa” iduritu zaiona. Arraiopola: espresio aski politA, aizu, zergatik “edukazio txarrekoa” bere erabilera? Agian, ez dagokigu guri, baserritar xumeoi, ulertzea “goi mailakoen” hizkuntza (eta bidenabar hizkuntzalaritza) kriptikoa.

    Errespetua, edukazioa…eskatu ezik, eman ere, ematen jakin behar da. Nork berak bere burutik hasita.

    (NB.-Ez dut ulertzen nola galtzen duzun pazientzia eta astia halako eztabaida xumeetan. Berriz ere galdegiten diot neure burua: hain umezurtz ote dabiltza ataka honetara ekarri gaituztenak, Lakarra eta konpania?

Utzi erantzuna Dreyfus jauna(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude