Bi bisita joan den asteburuan: Bergarako Jardunekoa eta erderazkoa

Joan den asteburuan beste bi bisita gidatu alternatibo izan genituen Iruña-Veleian. Larunbatean Bergarako Jardun euskera taldeak antolatutakoa eta igandean ohikoa, kasu honetan erderazkoa. Primeran joan ziren biak. Ondorengo bazkari eta solasaldiak ere bai.

Abuztuaren 1ean hasita, sei bisita egin dira dagoeneko eta 185 lagunek hartu dute parte. Hogeita hamar lagun inguru bakoitzean, batenaz beste. Arrakasta itzela. Urriaren 18an euskeraz egingo dena ere ia beteta dago. Asmoa baduzu, azkar ibili.

IMG-20151003-WA0002_content

Jardunekoak atearen aurrean (Goienako argazkia)

jardun1

Jardunekoak Pompeia Valentinaren etxearen aurrean

urriak42

Urriaren 4ko taldea harresien kanpoaldean. Atzean Trespuentes herria

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude