Jende askok eskatzen digula ikusirik, bisita gidatuak antolatzen hasi gara Iruña-Veleiara.
- Lekua zoragarria da. Hiri erromatar zaharraren harresiek zutik jarraitzen dute eta barruan hainbat leku interesgarri bisita daiteke. Baina harresien kanpoaldea ere oso interesgarria da, hiria askoz ere zabalagoa izan baitzen IV. mendera arte.
- 2005 eta 2006 urteetan Eliseo Gil arkeologoak zuzendutako taldeak 400 pieza baino gehiago aurkitu zituen inskripzioekin. Latinezko eta euskarazko testuak, sinbologia eta ikonografia kristaua eta eguneroko bizitzako irudiak dituzte. Baina 2008an Batzorde batek faltsutzat jo, eta Arabako Diputazioak arkeologoak bota eta auzibidean jarri zituen.
- Urteak daramatzagu gaia aztertzen eta gure ustez benetakoak dira grafitoak. Geure ikuspegia emango dugu gertatutakoaz. Gaur egungo egoera zein den ere azalduko dugu.
Bi bisita programatu ditugu hasteko:
- Abuztuak 1, larunbata. 10:30-13:00
- Irailak 5, larunbata. 10:30-13:00
Aparkalekuan elkartuko gara. Bisitaren ondoren, nahi dutenentzat, bazkaria (eguneko menua) hurbileko jatetxe batean. Bazkari ondoren solasaldia eta proiekzioa jatetxeko egongela batean.
Aurrez eman behar da izena helbide honetan:
Urritik aurrera, herrietako lagun-talde, kultura-talde eta horrelakoentzat ere antolatuko ditugu bisitak (10 lagun gutxienez, 30 gehienez). Jarri gurekin harremanetan
Antolatzaile: SOS Iruña-Veleia, Euskeraren Jatorria , Martin Ttipia