Epaileak emandako epea agortu den arren, berririk ez laborategitik eta Epaitegitik

Epaileak emandako epea agortu den arren  (sei hilabete), berririk ez dator laborategitik eta Epaitegitik. Beheko kronologia errepasatzean batek ez daki negar ala barre egin. Gai hauetaz arduratu den edonork badaki ez dela denbora asko behar gisa honetako analisiak egiteko, eta laborategi espezializatu batek ez duela zailtasun berezirik grafito bat benetakoa ala faltsua den antzemateko, batez ere 400 piezako lagin bat dagoenean eskura.

Gogoratu behar, gainera, Laborategiak ez zuela hartu hezurrezko eta adreiluzko piezarik, analizatzen errazenak, nahiz eta parte biek egindako zerrendetan egon.

Kronologia

2009-iraila. Lurmen-ek piezen analitikak egiteko eskatzen dio ofizialki Epaitegiari.

2010-apirila. Epaileak bi parteei, Lurmeni eta Arabako Foru Aldundiari, analizatu nahi dituzten piezen zerrenda eskatzen die. Parte bakoitzak 50 bat grafito seinalatzen ditu.

2010-ekaina. 2009an Lurmenek, Sos Iruña-Veleia Elkartearen bitartez, Arkeometrian izen handia duen Ingalaterrako laborategi batekin kontaktatu zuen. Laborategiak gai ikusten zuen bere burua piezak datatzeko. Aurrekontua ere zehaztu zen, 1.000 euro inguru pieza bakoitzeko. SOS prest agertu zen gastua bere gain hartzeko. Lurmenek proposamena egin zion idatziz Epaitegiari, baina honek ez zuen onartu.

2010-uztaila. Epaileak Guardia Zibilaren laborategia izendatzen du analitikak egiteko.

2011-ekaina. Guardia Zibilak erantzuten du ez dituela egingo, horretarako baliabide teknikorik ez duelako

2011-azaroa. Epaileak Ertzaintzaren laborategia izendatzen du analitikak egiteko.

2012-urtarrilla. Ertzaintzak erantzuten du ez dituela egingo, horretarako baliabide teknikorik ez duelako.

2012-uztaila. Epaileak, auto baten bidez, Instituto de Patrimonio Cultural de España erakundearen laborategia izendatzen du, ente honen baiezkoa jaso ondoren. Epaileak sei hilabeteko epea ematen du.

2012-abendu hasiera. Laborategiak piezak jasotzen ditu analizatzeko. Baina zeramikazkoak bakarrik eramaten ditu. Hezurrezkorik eta adreiluzkorik ez, nahiz eta zerrendan egon.

2013-ekaina. Ezarritako sei hilabeteko epea agortu den arren, berririk ez laborategitik eta Epaitegitik.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

6 erantzun Epaileak emandako epea agortu den arren, berririk ez laborategitik eta Epaitegitik-ri

  1. Pingback: Epaileak emandako epea agortu den arren, berririk ez laborategitik eta Epaitegitik | Iruña-Veleia, egia ala gezurra? | FiloBlogia

  2. egilea: Antton

    Pittin bat nazkatuta eta arras kezkatuta nago gai honek daraman bidearekin.

    Ez da ohikoa. Badakit: Epaitegitako gauzak oso mantsuki joan ohi dira estatu zabar (eta zakar) honetan, baina hau ez da normala. Salaketa bat tramitera onartzeko edo ez onartzeko, urteak?

    Banago epaile aldaketaren bat ez ote datorren. Edo fiskalarena. Dagoenak utzi eta aldegin edo kendu eta berri batekin berri berritik hasi beharra…Horrelako zerbait behar du izan.

    Zerbait…arraroa (?) gertatzen ari da piezen azterketa hauekin.

  3. Pingback: Ostraka euskalduna » Blog Archive » Ostraken analisien berririk ez. JM Elexpuru

  4. elexpuru egilea: elexpuru

    Bai, Antton, honek oso usain txarra dik. Hainbeste denbora, erakunde eta laborategi, eta oraindik horrela. Pentsatzekoa duk honezkero nahikoa asti izan dutela piezok aztertzeko, eta zerbait susmagarria aurkitu izan balute, aspaldi jakingo genukeela.

  5. elexpuru egilea: Elexpuru

    Ricardo Gomezek komentario zorrotz honekin aurkezten du goiko post hau bere Filoblogia blogean:
    “Antza denez, Espainiako Patrimonio Nacional erakundea ere Veleiako idazkunen kontrako konspirazioan sarturik”.

    http://filoblogia.blogariak.net/2013/06/epaileak-emandako-epea-agortu-den-arren-berririk-ez-laborategitik-eta-epaitegitik-iruna-veleia-egia-ala-gezurra/

  6. Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » Noizko grafitoen datazioak?

Utzi erantzuna Elexpuru(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude