Bada beste Veleia bat Ligurian

Bada beste Veleia bat Ligurian, Italiako iparraldean. Egungo banaketa administratiboan ez da Liguriakoa, Emilia-Romagna eskualdekoa baizik, Piacenzako probintzian. Lugagnano Val d’Arda udalerrian dago, 460 m-ko alturan, paraje menditsuan.

Veleia2

Ligureen herri inportantea izan zen,Veleiates (latinez) tribuaren burua. Erromatarrek Liguria konkistatu eta gero ere (K.a. II. mendearen erdi aldera) bere inportantziari eutsi zion.  IV. mendean luizi ikaragarri batek guztiz hondatu zuen. XVIII. mendean deskubritu ziren haren hondakinak.  Hemen eta hemen informazio apur bat.

Veleia6

Askok galdetzen diogu geure buruari Arabako Veleiak eta Liguriakoak zerikusiren bat ba ote duten ala kasualitate hutsa den izenkidetasuna. Arabakoak Iruña ote zuen izena jatorriz, eta erromatarrek birbataiatu ote zuten Liguriakoaren izena ipiniz. Erantzunik ez dugun arren, saiatuko gara gaia aztertzen hurrengo batean. Bakarrik esan, badela Euskal Herrikoaren antzeko toponimia hortik zehar, batez ere Italiako iparraldean eta Sardegnan. Gure libururako egin genuen mapa koxkor bat, eta iaz Italiako Veleiara egindako bidaian ateratako argazki pare bat gehitu ditugu.

liguria

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude