Dato Económico: “Varapalo judicial a la querella de Euskotren”

Titular hori dakar Gasteizen argitaratzen den Dato Económico aldizkari prestigiotsuak martxoko alean. Hona hemen pasarte batzuk: “La nueva absolución del ex director de Iruña Veleia descarta la pretensión de Euskotren y reafirma la postura del arqueólogo”.  “El caso es que, hasta ahora, Eliseo Gil ha sido acusado y señalado de fraude por instituciones, académicos y la opinión pública, pero no por los tribunales. Todavía nadie ha podido convencer a los jueces de que el arqueólogo y su equipo hayan cometido delito alguno, y la cadena de sentencias reafirma esta situación”.
Roslyn M Frank doktorearen “los peritajes grafológicos de Iruña-Veleia” artikulua argitaratu zuen DNAk martxoaren 1ean. Otsailaren 28ko Deia-k, berriz, Eliseo Gili egindako elkarrizketa bat zekarren titular honekin: “La opinión de los grafólogos sobre los grafitos de Iruña-Veleia es respetable pero irrelevante”.

Gilek beste idatzi bat eskegi du veleia.com blogean: En respuesta a la actitud libelática y persecutoria de ciertos medios de comunicación… (Artículo publicado en El Correo con fecha 2-Marzo-2010) “Cortinas de humo en torno a Iruña-Veleia”.
Euskadi Irratian Arantxa Iturberen programan Iñaki Segurola filologoak hitz egin zuen gaiaz. Mihipekorik gabe jardun zuen faltsutasunaren alde. Hona audiotik ateratako esaldi batzuk:  “Diot lixtoegiek edo tontoegiek bakarrik sinets dezaketela Veleiako idazkunak hirugarren mendekoak direla”. “Eta holaxe dena, hori da listopasauek eta tonto sinixkorrek jarri diguten zirkua, borondaterik onenarekin, jakina, ondare bat hazteagatik, hixtoria bat gizentzeagatik, gero ondare horren kudatzaile izateko, noski”. “Imitatu nahi baldar ergel ia burloso horrek salatzen duela Veleiako zirkuaren ustela eta bide batez XXI mendeko giza klase baten barru ustela”. Harrapa zak/n!!! Estimatzen dut Iñaki. Batzuetan informazio faltak edo alde bakarrekoak izateak horrelakoxe ondorioak izaten ditu. Nahi duanean hitz egingo diagu honetaz, Iñaki. Eskaera bat bakarrik: irakurri bestaldeko txostenak ere.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

3 erantzun Dato Económico: “Varapalo judicial a la querella de Euskotren”-ri

  1. egilea: ramon

    – Bai Juan Martin, arrazoie daukek, emute jok Segurolak eztauela jarraiketan Rikardo Gomezen bloga be: barriro be “lagun”-en kontu horretaz…joseba andonik be ezin izan juan probau Lagun  hegoaldean XIX.mendean azadu leikela bakarrik. Ze ingo jutzau! , Markoxena beintzet ona dok umore barik etxak mutille!Baziletie gure bajok ondo jak baiña gero ez deixela maire atara kontu filologiko serioak, eta gaizki ekarteko gainera, Lagun XV. mendean jasota utzi zigun Garibaik bere amaren ahotik eta.

  2. elexpuru egilea: Juan Martin Elexpuru

    Holaxe kontuak, Ramon. Gainera itxuria oindio goguakin geratu zuan eta
    hurrengo astian be beste mailukada batzuk  emon jotsan ultziari.
    Pentsatzen juat egunen baten damutuko jakola ahua hainbeste zabaldu izana.
    Erantzun-klase asko etorri jatak burura neri tonto sinixkor honi (listoegixa
    enok sekula izan eta ustela be etxuat uste), baina etxok merezi. Emoten jok
    Lakarraren txostena baino ez dabela irakurri. Oindio LAGUN-en ipuinakin
    ibiltzia, ixa urtebete dala gauzia garbi geratu zanian… Esaten dostak Garibairen
    adibide bat daukakela. Esaidak zein dan. Dana dala. lagun=adiskide=amigo
    adibidiak topatzia literatura zaharrian eztok nekeza. Hemen banaka batzuk:

     1) Arrasateko erreketaren kanta (1468). Gomiz oñaztarrak,
    galtzaileak, bere alde zein zeukan azaltzerakuan, esaten jok:

    “Gomizec asco lagunic,

    çabal arabaarric,

    Guipuz hondo ederric,

    Vizcaytar urduri gogorric”

    2) Mondrauetik urten barik, Gabonetako Ikuskizunean (XVIII)

    LORENZO:
    Ene lagunak zer ete dogu arako misterioa

    Choriak legez egoak dakarz dulzea bere aoa

    3) Lazarraga be eztok urringua. Lakarrak ondo ezaguten daben testua.
    Hainbat lagun-adiskide topau leizkek. Hemen pare bat:

    “Silveroren cantaetea acabaduric leen esan dogun cantaeteau Silvero eta
    bere lagunac joan çiteçen çiudadera nun Silberoc emun eusten ayn colaçio
    andia”./  “ala ene lagunau eta ni goaç ara Silveroren jentilezac
    ecusterren”.

    4) Urrintxuago joanaz, Ricardo Gomezen blogian eta
    hementxe bertan Bestebat izenekuak Axularren dozenaka adibide ekarri jittuan
    Villasantek “lagun = amigo itzulitakuak”. Bakarra kopixauko juat:

    bestebat.2009/06/25 22:03:36.552 GMT+2

    AXULAR 11, 12 eta
    LAGUN Kapitulua: XLIX, Orrialde Zenbakia: 320
    “Kontsolamendu handia da, bere trabailluetan eta egitekoetan, LAGUN on baten izaitea. Beraz kontsola ahal gaitezke
    gu ere, zeren geure egitekoetan Iesu Kristo LAGUN baitugu.”
    Villasantek: “Gran consuelo es tener un buen AMIGO en los trabajos y aflicciones. Por lo tanto
    podemos consolarnos tambien nosotros; porque en nuestras aflicciones tenemos
    por AMIGO a Jesucristo.”

  3. egilea: ramon

    – Bueno Juan Martin ba hik aittatutako kanta berien beste LAGUN bat jak: han datza Presebal hilik Juanikotegaz Lagundurik. Lagun horrein lekukotasune eztakixien katedratiko, euskaltzain eta hiztegigile orojakiliek, zer ete dittuk? listo pasauek? burlosuek? tonto sinixkorrak? ero geixauko barik establishmenteko intelektual organikuek?

Utzi erantzuna ramon(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude