Atzo, urriak 30, prentsaurrean agertu ziren Gasteizen Eliseo Gil eta Idoia Filloy, Koen Van den Driessche geologoa eta ni neu aldamenean zituztela. Ia urtebete zeramaten horrelakorik egin gabe.
“Los grafitos de I-V: nuevas perspectivas de autenticidad a la luz de otros informes” izeneko agiria kaleratu eta benetakotasunaren aldeko 13 txosten aurkeztu zituzten. Horietako gehienak www.veleia.com gunetik jaitsi daitezke, eta falta direnak datozen egunetan eskuratu ahal izango dira.
ETB ere prentsaurrekoan zen dena grabatzen, baina ez zuen hitzerdi aipatu teleberrietan.