Eliseo Gil eta Idoia Filloy epailearen aurrera asteartean

Epailearen aurreko deklarazioek, batetik, eta iritzi-artikulu, txosten berri, hitzaldi eta abarrek, bestetik, aktualitatera ekarriko dute Iruña-Veleiako auzia hurrengo egunetan.

BERRIAK IRUÑA-VELEIAN

1. Epailearen aurrera. Asteartean, ekainak 30, eguerdiko 12etan, Eliseo Gil zuzendari ohia eta Idoia Filloy zuzendarikide ohia epailearen aurretik pasatu beharko dute deklaratzera. EuskoTrenek kerella sartu diete “por estafa”, eta 600.000 euro eskatzen diete. Baina hau ez da duten auzi bakarra: Arabako Foru Diputazioak faltsifikazioa eta ondareari kalteak leporatzen diete Lurmeneko hainbat kideri, eta honetaz erantzutera ere joan beharko dute datozen asteetan.
2. Iritzi-artikulu interesgarria. Jabi Otxoa de Alda Historian lizentziatuak oso artikulu argigarria idatzi du auziaz Noticias de Alava egunkarian (ekainak 26).
3. Zer esana emango duen txostena. Koenraad Van den Driessche geologoak “El problema de la falsedad / autenticidad de los ostracones de Iruña-Veleia. Evidencias físicas” txostena idatzi du.
4. Hitzaldia: Uztailaren 7an, asteartea, 19:30, hitzaldia Gasteizen, Goiuri/Villasuso Jauregian. Hizlariak: Eliseo Gil, Idoia Filloy, Koenraad Van den Driessche eta Juan Martin Elexpuru.

Kategoria: Sailkatugabeak. Gorde lotura.

14 erantzun Eliseo Gil eta Idoia Filloy epailearen aurrera asteartean-ri

  1. egilea: Juan Martin Elexpuru

    Eliseo Gil Euskotren-ek jarritako auziagatik agertu da epaitegian

    http://www.gara.net/paperezkoa/20090701/145036/eu/Eliseo-Gil-Euskotren-ek-jarritako-auziagatik-agertu-da-epaitegian

     

    Eliseo Gil presta declaración como imputado

    su testimonio de ayer se alargó
    durante más de tres horas

    Presentó el informe de un arqueólogo para avalar la autenticidad de los
    hallazgos de Iruña Veleia

    http://www.noticiasdealava.com/ediciones/2009/07/01/sociedad/alava/d01ala8.1283280.php

  2. egilea: bestebat

    Lazarraga eta POLITA:

    Barkatu Juan Martin, hemen idatzi behar nuela uste dut, beraz hemen doakizu eta ez ostraketarenan.

    Orotariko Euskal Hiztegiak (OEH) hau dakar “polita”-ri buruz eta Ricardo Gomez-ek jarria du bere blogean:

    “Tr. De uso general en autores meridionales del s. XX; el
    primer, y único testimonio anterior al s. XIX, corresponde a Mendiburu;
    durante el s. XIX su empleo es cada vez más frecuente. Al Norte se
    documenta desde mediados del s. XVII; la forma general es con
    palatalización (v. infra POLLIT), siendo pollit más frecuente que pullit.”

    Lazarragaren testuetan http://klasikoak.armiarma.com/lazarraga/

    XVI-XVII mendekoak eta hegoaldekoan:

    10. Orrialdea aurrea

    “erançun eusten manera onetan arçai polita yc jaquingo doc eçe guec goaçela Dueroco riberara çegaiti ençun dogu eçe Silvero derechan arçai batec dabela lucha”

    Gauuko grafian: “erantzun eusten manera onetan: artzai polita ik jakingo dok eze guek goazela Dueroko riberara zegaiti entzun dogu eze Silvero deretzan artzai batek dabela lutxa…”

  3. egilea: bestebat

    Lazarraga eta Lagun/Adiskide:

    http://klasikoak.armiarma.com/lazarraga/

    Lazarragaren idatzietan ere ageri dira bi hitz hauek, maiztasun hauekin:

    Adiskide: 4 aldiz.

    Lagun: 19 aldiz.

    Ez dut azterketa sakonik egin baina iruditzen zait testuak amodioari buruzkoak eta ipuinak izanik adiskide hitzak maiztasun handiagoa izan beharko lukeela.

    Bestalde egurra beti alde batekoak jasotzen ari dira eta balantza orekatze arren utz iezadazue ironia erabiltzen.

    Baliteke laster egunkarientan ondorengo berria agertzea: “…Kostata izan bada ere, azkenik, gure herriko ikertzaile talde trebeenak, EHUko filologia departamentuak, Lazarragaren testuen faltsutasuna frogatu dute. Faltsifikatzaileek duela 4 mendeko papera eta tinta erabili dute bertan anakronikoan diren hitzak sartzeko. Honela Veleiako faltsifikatzaileek egin zuten akats berbera egin dutu, hain zuzen POLITA hitza idatzi. Honek pentsarazten digu Lurmenen inguruko norbait egon daitekeela tartean. Jakin dugu ere, Arabako diputazioak   Comisión Científico-Asesora berri bat antolatu asmo duela. Aurreko komisio batean ongi asko frogaturik gelditu zenez ez zela atzerritar adituen beharrik, eta ez zela froga fisiko-kimikoen beharrik, eta ez zela ostrakak aurkitu zituztenei galderarik egin beharrik, komisio honetan ere ez dira horrelakoak egingo…”

  4. egilea: Juan Martin Elexpuru

    Eliseo Gil Iruña-Veleiaz mintzatuko da gaur Gasteizen

    Gaur, Uztailak 7, asteartea, 19:30, hitzaldia Gasteizen,
    Goiuri/Villasuso Jauregian. Titulua: “Iruña-Veleiako grafitoak,
    egiazkoak?” Hizlariak: Eliseo Gil, Idoia Filloy, Koenraad Van den
    Driessche eta Juan Martin Elexpuru.

    Jakinmin handia piztu du gaurko hitzaldiak, Eliseo Gilek eta Idoia
    Filloyk lehenengo aldiz hitz egingo baitute publikoaren aurrean
    auzipetu zituztenetik. Gogoratu behar da joan den astean hiru aldiz
    deklaratu behar izan zutela epaileen aurrean inputatu gisa.

  5. egilea: Juan Martin Elexpuru

    ARETOA GAINEZKA GASTEIZKO HITZALDIAN

    300 pertsonatik gora joan ziren atzo hitzaldira. Eliseo Gil, Idoia Filloy, Koenraad Van den Driessche eta Juan Martin Elexpuru hizlari. Bakoitzak hogei bat minutu bakarrik izan genuen arren, jendea oso pozik geratu zen emandako azalpenekin.
    Gaur Noticias de Alava egunkarian bakarrik dator berria, Eliseo Gili egindako elkarrizketatxo batekin . EITB, Correo, Gara, Berria eta abarrentzat badirudi ez dela notizia aipagarria, ez baitute, dakigunez, ezer argitaratu.

  6. egilea: bestebat

    ARTIKULUA

    Lakarrak bere “Informe sobre supuestas inscripciones antiguas euskericas en Beleia” txostenean honela dio:

    “tan claro como modernista artículo determinado” (5. orr.)

    “tras Manterola (2006) sabemos que en la reja de San Millan (S. XI) el artículo disponia de tres alomorfos: el mas moderno -a, el arcaico -ha y el pleonástico -hea.”

    Julen Manterolaren aurkikuntzan oinarritzen da Lakarra (Manterolaren zuzendaria). Manterolak gutxienez bi lan ditu bat 2006an eta bestea 2008an. 2008-2009koa helbide honetan dago http://halshs.archives-ouvertes.fr/docs/00/35/28/03/PDF/Manterola.2008.Euskarazko_artikuluak_Erdi_Aroko_agiri_batean.pdf eta izenburu hau du “Euskarazko Artikuluak Erdi Aroko Agiri Bilduma Batean”. Aurkitu ez dudan beste lanaren bat izanen duela uste dut.

    Lanen oinarria Donemilliaga Kukullako kartularioa izan da, batez ere 1025. urteko “reja”. Baten bat gora eta besteren bat behera 13 dira. Betellogaha, Hillarrazaha, Arroiaha, Hascarzaha, Adurzaha, Larrahara, Hamaezaha, Udalha, Otazaha, Gersalzaha, Arcazaha, Arrazaha, Barizahaza.

    Has gaitezen Manterolaren lanaren puntu ahulak aipatzen:

    1. Donemiliagako dokumentuan “h”-ak oso ugariak dira. Bederen egina dago, baina, beharrezkoa da “h”-en agerpenaren koherentziaren azterketa sakon bat. Batzutan eskribauek ezaugarri bat puztutzeko joera dute. Esaterako Arabatik ez oso urruti dagoen eta garai beretsukoa den Iratxe monastegiko “Colección Diplomática”-n aspirazioa adierazten duten hauek ageri dira: Eleiçabehea, Yhidia eta Laurhibar 600 hitzetatik (Mitxelena Fontes Linguae Vasconum 1969). “h” hizkia batzuetan aspirazioa adierazteko erabiltzen da eta beste askotan komodin gisa, korrespondentziarik ez duten soinuak idazteko (ll–>lh).

    2. Materolak Interneten dauden lanetan ez du aztertutako fenomenoen maiztasunik ematen. Ez dakigu zenbat -ha dituen ez eta zenbat -har. Ongi irakurri badut, eta baliteke gaizki irakurri izana, -har bat bera ere ez du aurkitu. Beraz -har konjetura bat da beste askoren artean. -ha atzizkia nik 13 aldiz zenbatu ditut Donemiliagako kartularioan (1025 urtea). Oso gutxi dira  eztabaida ezinak diren ondorioak emateko.

    3. 13 horietako 9 -za(-tza) tokia adierazteko atzizkiarekin datoz. Patxi Salaberrik FLV 74. zenbakian (1997) aztertzen du toki atzizki hau. Hain lekuko gitxitan gehienak -tza atzizkiari lotuak egotea arazo larria da orokortu nahi dugunean. Bestalde, Salaberrik ez du argitzen, baina, atzizki honentzat baditugu azken “a” dutenak eta gabeak. Adibidez Olatz (Nafarroako herria) eta Olatzaguria (Olazti euskaraz), Aranatz (Etxarri-Aranatz) eta Arantza (Bortzirietan), adibideak oso ugariak dira. Pentsa daiteke, konjetura gisa, azken “a” hori artikulua dela. Uste dut, Manterolak -ha artikulua dela proposatzean, aurretik -tza atzizkiarekin duen lotura eta -tza atzizkiaren azken “a” hori artikuloa den hala ez frogatu beharko luke. Zeren bestela bi artikulo genituzke, zaharrena berrienaren atzean.

    4. Manterolak ere garai behereko artikuluen lekukoak ere azaldu behar ditu. Nik hauek aurkitu ditut:

    Patxi Salaberriren Euskal Deiturategia: Patronimia (2003). Belza (1072, Leire), Zuria (1085, Leire), Garsia (1058, Leire), Beraxa (913, Val, Gorrotxategik landua 1984ean), Garsea (943, Val), Garsea (1052), Ozoa (950, Val), Oxoa (1072, Leire).

    Jimeno Jurio eta Patxi Salaberriren Iruñeako Toponimian (1994): Ironia (1062, Leire), Yrunia (1083, Leire), Irunna (1068, Leire), Iruina (1075, Leire). Mitxelenak honela dio Iruñearen itzulpenari buruz “La Villa” eta uste dut Gorrotxategik horrela itzultzen duela ere. Mutiloa (1002).

    Mitxelenak Iratxeko “Notas Lingüisticas a colección diplomática de Iratxe” FLV 1. alea (1969). Mendicozorroza(1090), Belaza(950, Valpuesta), Gutia (1061), Izurra(980, Leire), Soilgunea (1076), Ihidia (1066), Eleiçabehea (XI m.)

    Nafarroako Toponimia eta Mapagintza: Legaria (1100, Nomenclator Euskeriko de Navarra), Ameskoa(1067, NEN). Bi ale begiratu ditut, besteetan egongo dira gehiago.

    Hain dokumentu gutxitan horrenbeste lagin eta desberdin artikuluaren zabaltasunaren adierazle izan daiteke. Manterolaren laginari aurkakoa gertatzen zaio (gutxi eta oso antzekoak). Kontuan izan behar dugu mende honetatik erromatar garaira dokumntaziorik ez dagoela. Aipatu nahi dut ere jarri ditudan lagin guztietan posible dela azkeneko “a”a artikulua ez izatea.

    Bertze adibide batzuei ezin izan diet antzinatasunik ezarri, hauek dira: Nabarra (el pardo), Iputza (Mitxelenak dio el gipuzcoano), Aritza (Arista, Nafarroako lehen erregea), Bizkaia. Familiako izen gehienk “a” itsatsia dute, nola azal daiteke hori?

    Laburbilduz, Manterolaren lanean dagoen konjetura oso polita eta erakargarria da, baina, oraindik jaio berri bat da eta arazo asko eta handiei aurre egin behar dio. Hortik Lakarrak frogatzat erabiltzea oso-oso bide luzea dago.

    Manterolak hau irakurtzen badu, ziur naiz, oso ekarpen interesgarriak egin diezazkigukela. Gustora hartuko ditut.

  7. egilea: Eneko

    Ni ez naiz ez Manterola ez Lakarra, baina erantzungo dut. Konturatzen bazara, Manterolaren *(h)a(r) forma horren “kontra” doazen erabili dituzun adibide guztiak Nafarroakoak dira. Kasualitateak gutxitan gertatzen dira. Izan ere, igaro dira zenbait hamarkada badakigunetik X. menderako Nafarroako euskarak haspena galdua zuela. Horrek erraz azaltzen du <h>rik eza. Bide batez, *(h)a(r) horretako -r hori dela eta begira ezazu “elkar” edo “alkar” bihurkarien jatorria. *(h)ark-har ? Erraz azalduko luke, berriro ere. Agur bero bat.

  8. egilea: Juan Martin Elexpuru

    Gaurko Berrian erreportaia zabala dator astearteko Gasteizko hitzaldiari buruz:

    http://paperekoa.berria.info/plaza/2009-07-09/040/007/Eztabaidarako_eskaria.htm

  9. egilea: Juan Martin Elexpuru

    Gaur bi lan
    interesgarriren loturak eskaintzen ditugu. Biak dute zerikusia zuzenean edo zeharka
    Iruña-Veleiako auziarekin

     

    Joseba A. Lakarraren Euskaltzaindiko sarrera-hitzaldia

     

    “Aitzineuskara birreraikiaz: Zergatik ezkerra?”

    http://zuzeu.com/wp-content/uploads/2009/06/lakarraren-sarrera-hitzaldia.pdf

     

     

    Koldo Urrutiaren erantzuna

    “Joseba
    Lakarra, euskararen jatorria eta frikiak”

    http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1247121804

  10. egilea: bestebat

    Oporrak igaro zaizkit eta Enekoren erantzunaren harira:

    Enekori lehen galdera, honela diozu “Manterolaren *(h)a(r) forma”, eta zuretzat hipotesia, konjetura edo tesi bat den jakin nahiko nuke. Niretzat eta epaile batetzat ere uste dut datu garrantzitsua dela. Nire ustetan konjetura baten aurrean gaude, eta konjetura gehienak bezala landu eta aztertu beharrekoa.

    Nafarroako artikulo duten erabili ditudan adibideak erakusten dute artikulua X. mende aurrekoa dela, ez da astakeri handia pentsatzea IX. mendean ere horrela izan zitekeenik. Tamalez, IX. mendeko idatzirik ez dugu!!! Honen alde jokatzen du adibideen aniztasunak.

    Enekok dio hasperena (h) X. mendean Nafarroan galdua zegokeela. Galdera hauek etorri zaizkit burura eta foroan jarriko ditut. Bi gertaera ditugu, (1) hasperana duen artikulua sortzen da (Manterola), (2) hasperena galtzen da. Beraz galdera hau da: bi gertaeretako zein gertatu zen lehena? Hiru aukera ditugu, hasperena galdu eta ondoren artikulua sortu zen (Manterolaren hipotesia uste dut), bigarrena, biak batera gertatu ziren, eta hirugarrena artikulua sortu zen eta hasperenaren galera ondorengoa da.
    Manterolaren hipotesiak beraz behartzen du artikulua X.(eta ziurrenik IX.) mende aurretik sortua izatea. Eta Lakarraren baieztapen frogagarriak dio V. mende ondorengoa dela. Beraz 300 (500.etik 800.era) urte ditu artikuluak sortu, garatu eta hedatzeko. Ez duzue uste denbora justuegia dela egitura gramatikal berri batek aipatutako ibilbidea egiteko?. Kontuan izan euskara bigarren mailako hizkuntza izan zela, idatzi gabea, egitura politiko desberdinen barruan, komunikabide kaskarrekoa, garai gatazkatsua(godoak, musulmanak, frankoak)…

  11. egilea: bestebat

    PALLARS eta BUREBA

    Manterolak ere (2006) bere lanean dio artikulua mendebaldetik ekialdera hedatu zela. Honela, opor hauetan Katalan herrialdeetako Pallars-Sobirá inguruan ibili naiz. Beraz Euskal Herri historikoko ekialdeenean. Eta gai hauek buruan izanik toponimian artikulu bila ibili nintzen. Argitu nahi dut Corominasen ustez bertan euskara X-XI mendeetan galdu zela. Antzera, hizkuntzalariek uste dute Pallarsko hiztunak eta gaur egungo Euskal Herriko hiztunen eremu geografikoa etena zela garia hartarako, hau da,  Auñamendi erdialdeko hiztunak erromantzatuak zirela. Manterolaren hipotesiak ondorio hau du “PALLARS ETA RIBAGORZAKO TOPONIMO EUSKALDUNETAN EZIN DA ARTIKULORIK EGON”.

    Argi utzi nahi dut hemen jarriko ditudan datu asko edo guztiak zalantzazkoak direla eta nire ekarpenak ez direla ikerketa sakon baten ondorio. Baina, artikuluaren jatorriaren tesia egin nahi duenak Pallars eta Ribagorzako datuak kontuan hartu beharko ditu eta beraientzat azalpenak eman. Esan behar da ere egungo katalanera hitz bukaerekin laburtzailea dela eta ondorioz euskal hitzen azken bokalak eta ziurrenik silaba osoak ezabatu dituela.

    Aurkitu nuen argigarriena Sort herriaren inguruan egin berri duten tunel baten izena, kartelak honela dio “COSTOIA” gorostoia(?). Dakigunez “sagasti” ere “sagasdui” berdinak dira, “lizardi” eta “lizardui” ere. Halaere, baliteke, jatorriz ez euskalduna izatea toponimo hori.

    Bidaia bukatu onodoren Euskal Herrira itzuli nintzenean Ekialdeko toponimoak bilatzen hasi nintzen eta ondorengoak aurkitu nituen, Txillardegiren “Euskal Herria Helburu” liburutik ateratakoak dira. Hauek dira:

    -Unha (Uña euskal grafian) Val d’Aran inguruan, Frantzian.
    -Obarra, Frantzian Auñamendien iparralaldean. Dokumentu zaharretan, 1000. urtean Uvarra. (Ibarr-a)
    -Urdossa. Pallarsen.
    -Llivia.
    -Estavar / Estaguja. Pallarsen. Corominasen ustez -barren/-goien atzizkien pareko. Gogoratu katalaneraz “j” gutxi gorabehera gaztelerazko “y” ahoskatzen dela. Beraz euskal grafiaz “Estaguia” eta bortxatuaz “Estagoia”.
    -Esera. Ribagorzan.
    -Escarra. Pantikosan.
    -Sarasa. Jakan.
    -Arresa. Sobrarben.
    -Escurra. Tramacastillo.
    -Yesa. Ainsatik hurbil.
    -Ausa. Vic hiriaren izen zaharra.
    -Osia erreka. Pallars.

    Bada ere beste euskal eremu aspaldidanik egungo Euskal Herritik etena egon dena, Errioxa eta Burgosko Bureba dira. Txillardegiren “Euskal Herria helburu” liburutik beste a-z bukatutako toponimoak aipatu nahi ditut.

    – Bureba
    – Berceia. Egungo Berceo.
    – SaiAçarra. Egungo Sajazarra.
    – Oka mendiak.
    – Leza ibaia.
    – Ea. Errioxan.
    – Aiabarrena. Ezkarain.
    – Ilurcoa. Alfaroren izen zaharra.
    – Olagurria. Urizaharraren ondoan, mendia.
    – Metolabarrena. Fresneda, Tirón.
    – Olandia. Ezkarai.
    – Soto de Gorria. Alcanadre 1.067. urtean.
    – Relucea. Sajazarra.
    – Cironia. Ziroña ahoskatua.

    Nire iritzi xumean, aurreko datuak aztertuta, arinkeri nabarmena da artikulua faltsutasun erizpidetzat erabiltzea. Artikuluaren jatorriaren ikerketak luze joko dute, ziurrenik hamarkadak, eta baliteke oraingo hipotesi asko hankaz gora jartzea.

    Azkenik antropologiak erakusten du gizakiaren hitzegiteko gaitasuna oso antzinakoa dela. Duela 150.000 urteko pertsonek hitzegiteko behar diren organoak bazituzten fosiletan ikusten denez. Pentsatzea artikulua azkeneko milurteko asmakizuna izatea zaila egiten zait.

  12. egilea: bestebat

    Artikuluaren jatorria (4)

    “Faranlucea” toponimoa Burgoseko Montes de Oca-n 947. urtean. (Haran luzea)

    Petersonek bere “Primeras referencias a  Guipúzcoa” artikuloan dagoen aipamen bat: http://dialnet.unirioja.es/servlet/fichero_articulo?articulo=1089936&orden=52919

    Petersonek aipatzen du Burgoseko Montes de Oca-ko inguruan 947. urtean “Faranlucea” toponimoa ageri dela. Garai haietarako ziurrenik egungo Euskal Herritik etena zegoen eremua. Beraz, seguruenik beste euskal eremuetako egiturak garatzeko aukararik gabea. Berehala ohartuko gara “Faran” egungo “haran” dela, eta hasperenaren (h) lekuko garbia.
    Baina, badirudi Manterolaren konjeturaren arabara “Faranluceha” edo “Faranlucefa” beharko lukeela.
    Uste dut, berriro, Manterolak bere konjetura landu nahi badu, galdera hau planteatu beharko dela: zergatik lehenengo hasperena gorde da eta ez artikuluarena?

  13. egilea: bestebat

    Araina:

    Lakarrak dio:

    “… o que tampoco en arraina fuera posible el artículo en otros 7 o 9 siglos; … Por lo que toca a arrain, además de un étimo -aceptado por todos (cf. FHV)- *arrani, no podemos saber cuándo -*ni- dio -in- pero, por muy temprana que fueran la pérdida de -n- intervocálica y los diversos tratamientos asociados a ella (cf. supra II.3.1 ni de *nani) éste arraina parece una precocidad no ya extrema sino excesiva a todos los efectos relevantes.”

    Arraina-ren etimologiari buruz Fontes Linguae Vasconum-en 79. alean(1998) Wolfson College-ko University Oxford-eko John P. Linstroth-k artikulu bat idatzia du, “Arrani, arrain, arrai” izenekoa. http://dialnet.unirioja.es/servlet/fichero_articulo?codigo=26283&orden=61855

    Argi ikusten da bere artikuluan oso gutxi dakigula ARRAIN hitzari buruz.

    John-ek Mitxelenari jarraituz proposatzen du ARRANI euskal jatorrizkoa dela eta ez indoeuroparra. Beraz jatorriz euskalduna. Hau ez du argi uzten Lakarrak bere txostenean.
    Dirudienez ARRANI ez dago inon dokumentaturik, ikertzaileek asmatu dute beraien azalpenak uztartzeko. Dokumentaturik ez egoteak Lakarren argudioetan lehen zalantza gunea ezartzen du, hots, hitzaren jatorria beste bat izatea ere posiblea da.

    John ez da ausartzen ARRANI>ARRAIN aldaketa datatzen eta noiz gertatu zen. Lakarren argudioa da aldaketa hori III. mendea ondorengoa dela, ziurrenik beste dokumentatutako aldaketa berdinean oinarriturik. Baina beste aldaketek ez dute nahita ez antzeko aldaketa guztiak azaltzen. Lakarraren argudioetan bigarren zalantza gunea. Zergatik EZINEZKOA da lehenago?, zergatik ez lehenengo mendean edo -IV mendean?

    Hirugarren zalantza gunetzat ARAINA idatzirik dagoela da eta ez ARRAINA. Lakarrak ez du aztertzen aldaketa hau.

    Arrain hitzari buruz dakiguna oso eskasa da eta aukera gehienak irekiak daude.

    Datu eta zalantza gune hauekin, zilegia da txosten salatzaile batean horrelako datu arina aipatzea? eta okerrago frogatzat ematea?
    Txostenean dioen modura arrain hitzari buruz idatzi duena, “no ya extrema sino excesiva a todos los efectos relevantes” da.

    Bidenabar, esaldi berean Lakarrak dio artikulua 7 edo 9 mende ondorengoa izan behar duela. BI batuketa sinplek (250+700=950 eta 250+900=1150) 950 eta 1150 urtera garamatzate. Eta artikuluari buruz egin nuen ekarpen batean argi agertzen da artikulua X. mendean dokumentatua dagoela. Esaldi hori okerra da.

    Beraz, Lakarraren argudioen ahulezia nabarmena da goiko bere esaldi horietan.

Utzi erantzuna Juan Martin Elexpuru(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude