Kategoriaren artxiboa: Aerosorgailuak

Aramaioko Parke Eolikoa: kostua, etekinak, zergak

Parke Eoliko baten eraikuntzaren kostua aurreikustean, milioi bat euro kalkulatzen da ekoitziko duen Megawat bakoitzeko. Aramaioko Parkearen lehen estimazioa, hortaz, 60 bat milioi eurokoa izango litzateke, baldin eta Statkraftek iragarri duen 60,4 MWeko potentzia ematen bazaio. Horrelakoetan, dena den, ezin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

Aramaioko Parke Eolikoa: lizentziak eta baimenak aterpe

Ganborraldeko Parke Eolikoa burutzeko lizentziek nekez emango diote buruhausterik Statkraft enpresa norvegiarrari. Zalantzarik gabe, Aramaioko Udalak eman behar duen baimena da Parke Eolikoa eraikitzeari ekiteko azken giltza. Horrekin, teorian behintzat, jadanik herritarren gehiengo kualifikatua denaren nahia eta ahotsa islatu beharko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Etiketak | Utzi iruzkina

Ustezko zehaztapenak Aramaioko Parke Eolikoaz

Berezko ei duen gardentasun-politikari segituz, Statkraftek oraindik ez du Aramaioko Parke Eolikoaren berri zehatz gehiagorik argitaratu. Informazio eta balorazio gehienak, beraz, han-hemen azaldutako datuetan baino ezin dira oinarritu. ∞∞∞∞∞∞∞∞ Ezagutzen diren planoen arabera, Parke Eolikoa paralelogramo baten formarekin irudikatua dago (5.000 … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Etiketak | Utzi iruzkina

Haize-errotak eta hegazkinak: beste arrisku bat Aramaion?

Gauza jakina da Aramaioko zeru aldea, hegazkinen ohiko ibilbidea izateaz gainera, Forondako aireportuaren funtsezko ziurtasun-luzapena ere badela. Hori dela eta, gure haranaren gain-gainetik igarotzen dira Forondatik abiatutako hegazkinak eta baita hara doazenak ere, batzuk gora egiten eta urruntzen eta beste … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Etiketak | Utzi iruzkina

Statkraften azpiegiturekin kritiko direnentzako mandamentua

Berezkoa omen duen gardentasun-politikaren barnean, Statkraftek bere webgunean segitzen du esaten ez duela oraindik erabaki zein koordenadatan kokatuko dituen Aramaioko aerosorgailuak:  En estos momentos nos encontramos estudiando muy cuidadosamente la ubicación exacta de cada uno de los ocho aerogeneradores del proyecto, ya … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

Zergatik gurean ez da itsasoa aprobetxatzen energia eolikoa sortzeko?

Sinetsita gaude, hainbat instantziatatik horrela transmititu nahi izan digutelako, itsasoko energia eolikoa ustiatzeko teknologia ez dagoela nahikoa garatuta eta horretxegatik baliatu behar dela gurean lehorrekoa, lurraren gaineko aerosorgailuen bidez sortzen dena. Ezinbestean, nolabait. Gezurra izan gabe, errealitatetik aldentzen den baieztapena … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Etiketak | Utzi iruzkina

Statkraft Aramaion. Ganborraldeko parke eolikoa

Azaroaren 16an Aramaion egindako biltzarrean azaldu zuen Statkraftek aurrenekoz zer-nolako planak dituen Eskoriatzatik San Kristobaleraino hedatu nahi duen parke eolikoari dagokionez. Espiritu kolonialista ezkutatu ezinik, Itsaraz izenarekin bataiatua zekarten proiektua, nonbait bertako hizkuntzaren edota toponimiaren agorrak ez baitzuen haien gogoko izendapenik eskaintzen. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Etiketak | Utzi iruzkina