Egilearen artxiboa: belamendi

Abere-lehiaketa eta zinematografoa Aramaion (1911)

Arabako ekonomia guztia abeltzaintzan eta nekazaritzan oinarrituta egotean, bertako Aldundiak haiexek sustatzen segitzeko politikari ekin zion krisiari aurre egin ahal izateko. Ez kasualitatez, bada, hasi ziren alor haietako erakusketa-lehiaketak han eta hemen antolatzen, besteak beste, Gasteizen bertan 1911ko irailaren 7an … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Zahar-berri gehiago Aramaioko bainuetxeaz

Arrautza ustelen usaineko uratsa (uretza, aramaioarron hizkeran), horixe zen bainulariek Aramaioko bainuetxean bilatzen zutena, besteren artean, azaleko gaixotasunak eta digeritze-sistemakoak osatzen ei zituelako.  Ur sulfuroso-kaltziko hura, gorabehera ñimiñoren batekin, 12,5ºko tenperaturan azaleratzen zen iturburuan eta 15 bat litroko jarioa zuen minutuko. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Hiru bat datu energia berriztagarriei buruzko eztabaidarako

Ezaguna denez, Estatu batek enpresa, zerbitzu publiko eta hiritarrei energia elektrikoa eskaintzeko duen edukiera edo ahalmenari potentzia instalatua deitzen zaio. Estatu espainolean 120,38 GW-koa da, guztira, instalatuta dagoen potentzia hori. ∞∞∞∞∞∞∞∞ Estatu osoko energia-eskaria (enpresa, zerbitzu publiko eta hiritarrek egunez egun baliatu ohi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

Arabako Batzar Nagusiak Aramaion (1868)

1868 garrantzizko urtea izan zen Aramaion. Besteren artean, bertako udaletxearen eraberritze-lanak bukatu zirelako (kontzejupeko harlauza batek zenbaki handiz zizelkatua du data) eta, harekin batera, teilatu gaineko erloju ordu-emaile algaratsua ere jarri zelako. Jakina denez, handik aurrera arautuago geratu zen aramaioarren … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Aramaioko Poligono Industrial Eolikoa: finantziazioaz eta energiaren salerosketaz

Statkraft bezalako energia-ekoizleek aukera desberdinak izan ohi dituzte energia saltzeko: beren burua enpresa komertzializatzaile ere bilakatzea, ekoiztutako energia maioristen merkatuan zuzenean saltzea edo, azkenik, energia-erosle den enpresa batekin PPA (Power Purchase Agreement) izeneko kontratu bat sinatzea epe luze batean energiaren salerosketa aurretiaz … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

Aramaioko bainuetxea: aldaketen lekuko eta eragile

Bainuetxe guztiak bezala, Aramaiokoa ere garai baten lekukoa izan zen, lekuko ustez mutua eta, tamalez, aspaldi desagertua. Itxurak itxura, halere, Aramaioko bainuetxeak ez du preziorik solaskide modura, ez baitaki isilik geratzen mingainetik tiratuz gero.  Ildo horretan, Aramaiok mende eskas batean … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Zer ikusiko dute frantsesek Ikurrina ikustean? (Tourra EAEn)

Adore handiz ari ei da Tourra EAEn azken prestakuntzak burutzen.  Hori da behintzat komunikabideetan zabaltzen ari dena.  Hori eta, egia biribila aitortzeko, bolondres boluntariosoak erreklutatu nahian dabilela han eta hemen (milatik gora behar omen ditu hiru lurraldeotako bakoitzean), gainean dugun krisi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak, Hizka-mizka | Utzi iruzkina