Egilearen artxiboa: belamendi

Santa Kruz gerrillariaren ihesaldia (Aramaio, 1872.08.12)

Elduainen 1842an jaioa, Tolosan egin omen zituen Manuel Santa Kruz Loidik lehen ikasketak osaba apaiz baten laguntzarekin. Gero, adin egokira iritsita, apaizgorako formakuntza-ikasketei heldu zien Gasteizen. Eta amaitu ere –nabarmendu beharrekoa da datu hau–, oso curriculum distiratsuarekin amaitu zuen karrera osoa. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Statkraft: Itsaraz eta Piaspe sasitoponimoen asmazioa

Munduan ohiko bilakatu bide da konkistatzaileek beren gogoko izenekin bataiatzea “aurkitutako” lurralde berriak, bertako biztanleek erabilitako izenei muzin eginez. Berdin gertatu ohi da boterea edota aginte-motaren bat eskuratzen duten kolonizatzaile gehienekin, beti baitaude prest tradizioaren bitartez jasotako izendapenak ahazteko eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatu gabea | Utzi iruzkina

Automobil-elkartea Aramaion (1925)

Adineko belamenditarren oroimenean argi samar dago oraindik zein izan ziren joan den mendearen bigarren erdialdean Arrasate eta Gasteizerako autobus-lineaz arduratu ziren aramaioarrak. Horretan hizpidera datozen lehenak Jauregitarrak –aita eta semea– ohi dira. Zailagoa da, aldiz, aurrekoen berri izatea. Nolanahi ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Statkraft eta LPS: isekaz eta iruzurrez

Maiatzaren 10ean kaleratu zuen Eusko Jaurlaritzak –Arantxa Tapiaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, hain zuzen– Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala delakoa, ingurumenaren ustiaketa industrialerako erabilpen gupidagabearen inguruko arazoa eta gatazka EAE guztira hedatuz. ∞∞∞∞∞∞∞∞ Teresa Riberaren Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

Gerrillaria eta medikua (1872)

Aurreko batean azaldu legez, 1868ko irailean garrantzi handiko matxinada gertatu zen estatu espainiarrean. “Behera Borboiak!” aldarrikatzen zuen Iraultza Loriotsua izeneko hark Donostian harrapatu zuen Isabel II.a erregina borboia uda-garaiaz gozatzen eta Iparralderantz alde egitea beste irtenbiderik ez zuen izan. Seiurteko Iraultzailea deitua izango zen garai hasiberri … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina

Hidrogeno berdea: energia berriztagarrien itzalpeko negozioa

Ezaguna denez, aerosorgailuek eta plaka fotoboltaikoek argindarra sortzen dute, elektrizitate hutsa, alegia. Eta hori da, eskuarki, oinezko garenok energia berriztagarrien ikusmiran izan ohi duguna. Alabaina, elektrifikazio hutsak ez du balio askoz pisu ekonomiko gehiagokoak diren bestelako energia-premiak asetzeko. Izan ere, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Aerosorgailuak | Utzi iruzkina

Abere-lehiaketa eta zinematografoa Aramaion (1911)

Arabako ekonomia guztia abeltzaintzan eta nekazaritzan oinarrituta egotean, bertako Aldundiak haiexek sustatzen segitzeko politikari ekin zion krisiari aurre egin ahal izateko. Ez kasualitatez, bada, hasi ziren alor haietako erakusketa-lehiaketak han eta hemen antolatzen, besteak beste, Gasteizen bertan 1911ko irailaren 7an … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Historia eta istorioak | Utzi iruzkina