Aritz Otxandianorekin elkartasuna

Solidarity, Sonja VishnudArt

Statkraftek Aramaion eraiki nahi izan zuen industria-poligono eolikoa zela-eta blog honetan Aritz Otxandianoarekin izandako eztabaida eta liskar dialektiko-teknikoak gorabehera, Belamendik ageri-agerian utzi nahi du zeharo gaitzesten dituela bai Aritzen etxeari egin berri zaion eraso basatia eta bai horrelako ekintzetara eta mehatxuetara eramaten dituzten jarrera zentzugabeak, argi baino argiago baitago Lurraren, Mendien eta Biodibertsitatearen defentsak bestelako jokamoldeak eta bestelako aldezkariak behar dituena.

Bihoakie hemendik Aritz Otxandianori eta haren familiari Belamendiren elkartasunik zintzoena eta adiskidetsuena.

Kategoria: Sailkatu gabea. Gorde lotura.