Ez dakit nola azaldu atzo BEC-en sentitu nuena. Oso berezia izan, bertso askorekin hunkitu nintzen. Ez nituen negar malkorik isuri, baina hortxe-hortxe ibili nintzen.
Saioari dagokionez, asko gozatu nuen. Goizean zein arratsaldean. Zortziko handian Maialenen eta Unairen ofizioa izugarria izan zen. Zortziko txikan Jon eta Andoni ederto. Agian Maia ibili zen flojotxu, baina oso ona txipiroiak gora eta behera.
Aurten BEC-en izanda, Bizkaian, lan egitea egokitu zait. “Segurata” bezala egon nintzen ate batean, publikoa ez sartzeko bertsolariak abesten zeuden bitartean. Zer nahi duzue esatea, jende askok ez dauka edukaziorik. Ezin dela sartu esan eta sartzen da, baina beno, … beste egun baterako utziko ditut edukazio kontuak.
Kartzela zer esan… Ia ia isuri nituen negar malkoak. Batetik Ametsen bertsoak ederrak, inkognita mantetzen bukaeraraino eta Sustrairen bertsoak hunkigarriak guztiz. Batzuek esan dezakete Maialenen moldea hartu zuela eskutitza osatzeko orain lau urte, nolabait esateko edo.
Bestalde, giroa itzela! Aurreko egunean egon nintzen eta oso gatz ikusten nuen aretoa betetzea, baina atzo jendeak betetzean ikaratuta nengoen. Zenbat jende ixilik bertsolariak entzuten, txalotzen, gozatze, … azalduezina!
Portzierto, pantaila handierenarekin asmatu zuten antolatzaileak. Onena jendea pantailan ikusten zenean je, je, je! Kamarak bertsolarien eskuak hartzen zituen, posturak, … Inoiz ez duguna ikusten txapelketa batean edo saio arrunt batean.
Ez pentsa dena positiboa izan zela. Txistuena ez zitzaidan batere gustatu. Ez gaudela Aldundien alde, Eusko Jaurlaritzaren alde, Kutxa eta BBKren alde? Ba askok eta askok ez (nik badakit nola pentsatzen dudan politikoki eta kulturalki), baina beraiek jartzen dute diru asko txapelketa bat aurrera eramateko. Beraien laguntza gabe ez litzateke gauzatuko. Bestela badakizue, txistuka egon zinetenok babesleak bilatu edo zuen poltsikoetatik jarri.
Sari banaketa hunkigarria. Bertso-eskoletako eta ikastoletako umeak abestu zutenean ia ia egiten dut negar. Azken batean asko eta asko izan gara ikastolan hasi garenak bertsotan eta gero bertso-eskolarako pausua emon dugunok. Horietako asko, gaur egun, bertsolari zein bertsozale gara.
Imanol Lazkano eta Egañaren arteko besarkada… hau ere azaldu ezinezkoa. Askoa eman dio Lazkanok bertsolaritzari eta mundu honetan gabiltzanak eskerrak eman behar dizkiogu.
Txapelketa izugarria izan da. Dena joan da oso ondo. Nork esango zigun hasterakoan jendea kanpoan geratuko zela saioan sartu ezinda? 1800 entzule finalaurreko bakoitzean, bataz beste! Kristolakoa!
Esaten dute bertsolaritzaren bigarren “boom”-aren atarian gaudela, baina ez dakit. Ikastola, eskola eta bertso-eskoletako fruitua da hau guztia.
Txapelketa bukatu da, baina lan asko daukagu egiteko oraindik. Portzierto, Uribe Kostan 2006an txapelketa daukagu, hortik aterako ditugu zeintzuk diren gure ordezkariak Bizkaian.
Zorionak antolatzaile eta parte hartu duzuen bertsolari guztioi!