EUTSI EUSKARARI!

Abenduak 3, euskaldunon egutegian Euskararen Eguna ospatzen dugu.

Atzo nire ikasleei “Euskal Herrian Euskaraz” abestia eraman nien. Oso polita, gora euskara, … baina gero zer? Kalean erderaz. Egunero izan behar da Euskararen Eguna. Okinarekin euskaraz, administrazioan euskaraz, lagunekin euskaraz, …

Bilbon egon naiz goizean, Plaza Berrian hain zuzen ere, han ospatzen zirelako 12 ordu euskaraz. Planteamentu polita gaurko eguna igarotzeko. Beti bezala liada batetan sartu naute eta hortxe ibili naz bertsoak irakasten umeei. Ekimen polita.

Badakizue, EUTSI EUSKARARI gaur, bihar eta etzi!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

1 Response to EUTSI EUSKARARI!

  1. egilea: gorka

    Aupa! Eskerrik asko komentarioarengatik, eta zorionak, blog ederra da hau… jarraituko dut irakurtzen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude