URTE BERRIA EI DATOR…

Gaur bukatzen da 2005a. Beste urte bat gehiago norberaren bizkarrera. Zama handia batzuentzat. Niretzat, bederen, bai. Abenduaren 31a datorrenean, ohitura daukat hausnartzeko zelan joan den urtea. Denetarik egon da: une ederrak, politak, ez hain onak, negar egitekoak, … “Horrelakoa da bizitza, egin zazu behar duzuna” esaten zuen abesti batek. Ez dakit egia den edo soilik animoak emateko den.

Une gogoangarri asko egon dira 2005ean. Bereziki gordetzen dudana familiarekin zerikusia dauka. Ekainean amari esan zioten minbizia desagertua zela. Asko lagundu zidan gauzak aurrera eramateko, behar nuen horrelako berriren bat nire bizitzari zentzua topatzeko. Eskerrak, heldu zen.

Bestalde, urte honetan ikusi ditut zeintzuk diren nire benetako lagunak. Agian berandu, 23 urte baititut. Askok erakutsi didate eurengan jarri dezakedala konfiantza. Urte honetan kostatu zaie irribarretsu bat ateratzea Nahikariri, baina lortu dute. Uniko sorgintxu horiei buruz zer esan, hortxe ibili dira ni alaitu nahian (nahiz eta ez esan, badakizue asko zor dizuedala!). Skoutekoei buruz… aaaiii horiek bai aguantatu behar izan nautela. Gehienetan beraiekin askatu dut nire barrena. Umeekin ederto batean pasatu dut, bizi poza eman didate askotan. Uste nuena baino gehiago maite naute, sari bat baino hobea da. Zuei ere eskerrik asko, tropa! Bertso-eskolakoak ere ezin ahaztu, milesker!

Nire ikasleek ere bultzada eman didate, makina bat aldiz joan naiz gogo barik lanera (nor ez!). Beraien bertsoak, algarak, bertsotan egiteko gogoak… horiek eman dizkidate indarrak dudan onena ateratzeko.

Urte berriari bi gauza bakarrik eskatzen dizkiot: osasuna eta poztasun apur bat. Ez diot ezer berezirik eskatzen, soilik pozik bizitzea. Ia dena egi bihurtzen den.

URTE BARRI ON DANORI!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

1 Response to URTE BERRIA EI DATOR…

  1. egilea: Jozulin

    Zorri onak eta urte barri on maja!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude