Durangoko Azoka

Ostegunean izan nintzen Durangoko Azokan. Hantxe bazkaldu ordu biak aldean eta hiruretarako bageunden Landakon azoka ikusteko prest. Aurten inoiz baino gutxiago erosi dut, agian urtean zehar asko erosi dudalako liburudendetan, baina ez nentorren ideia finko batekin.

Musikaren stand-ak ez ditut begiratu, normalean musika Olentzerok ekartzen du. Aurten disko bakarra dut fitxatuta: Ehungarrenean hamaika, Lauaxetaren olerkiak musikatuta.

Berriako agenda erosi dut, urtero bezala. **Ataramiñe** ere erosi dut, Txapiren bertso batzuk ateratzen dira eta erosi behar! Ataramiñen urtero topatzen ditut kontakizun ederrak, sentimenduz beteak. Gutunekin preso dauden lagunak gertuago sentitzen ditugu, baina egiten duten literaturarekin askoz gehiago.

Txalapartaren stand-ean Jon Maiaren Riomundo erosi nuen. Hori bai, bere dedikatoria ta guzti! Ezagutu ninduen eta egia esan ilusioa egin zidan. Badakizue, bertsozalea naiz eta bertsolarizalea naiz!

Pako Aristiren Note Book etxera ekarri nuen. Libretako horiko poemak eta Gauza txikien liburuak liluratuta utzi ninduten eta animatu naiz erosten.

Gero betikoak erosi ditut: Sehaskako egutegia eta Euskal Herria aldizkariko mahaiko egutegia. Hori bai, Unai Elorriaga adiskidearen Vredaman nobela herrian erosiko dut. Aurreko biak irakurriak ditut eta gustorago irakurri nuen **Van´t Hoffen ilea SPrako tranbia** baino. Badakizue, kontra egiteagatik…

Denboraz ibili nintzenez “Nabarra aldizkariko** stand-etik pasatu nintzen karikatura bat egiteko. Amaren esanetan, Martintxok ederto marraztu ninduen! Ia hemen jartzen dudan.

Orokorrean esan dute, jende gutxiago hurbildu dela azokara. Agian prezioagatik izango zen. Euskal literatura ona da, baina oso garestia. Behintzat, nire ustean. Garestia edo merkea izan erosten jarraituko dut, euskal literatura kotsumitzen dudalako %80an. Pentsatu beharko lukete, poltsikoko edizioak edo egitea, ez dakit, … Iradokizun bat da…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude