Gaur jai izan dut. Eskolek inauteriak ospatzen dituzte eta klaserik ez! Masoka izan naiteke baina goiz altzatu naiz, bederatziak inguru (jai zenez, goizegi). Egunkariaren bila joan, gosaldu eta leihoan jarri naiz eskoletako umeen desfilea noiz pasatuko zain.
Nire ikasleak pasatuko ziren eta agindu nien nire etxeko leihoan itxaroten egongo nintzela agurtzeko. Orain badakite non bizi naizen… (saiatu zaitez zure herritik kanpo lan egiten irakaslea baldin bazara) Nire irakasle izandakoak agurtu ditut, batzuk ikastolan jarraitzen dute.
Ikastolakoak pasa direnean, morriña apurtxu bat sentitu dut. Gogoratu naiz nola joaten nintzen ikastolakoekin desfilean, hilabete askotako lanaren ondoren egindako mozorroekin. Familiakoak agurtu, lagunak, ezagunak, …
Ez zait ahaztuko zortzigarren mailan egin genuen mozorroa: zanpantzarrena. Lan asko, baina merezi izan zuen. Betiko Ikastola guztia Euskal Herriko inauterietako pertsonaiez mozorrotuta! Horregatik deitzen gaituzte Erromon “los vaskitos”.
Berriro bueltatuko nintzateke garai horretara, ez zeudenean buruhausterik. Bakarrik geneukanean buruan Athletic-ek irabaztea igandeko partidua, zein bankutan jango genituen pipak lagunekin eta zapatu horretan zer egingo genien mutilei izorratzeko.
Izan daiteke umea naizela oraindik, edo zeozer geratzen zaidala garai hartatik. Oroitzapen oso onak.