DURANGOKOAK

Eguenean Durangoko Azokara gerturatu nintzen, urtero bezala. Txikitan gurasoekin joaten nintzen eta orain lagunekin, badakizue, erosoagoa da nahiz eta gurasoek beti erosten zidaten zerbait gehiago.

Aurten beste urte batzuetan baino gutxiago erosi dut. Ni ere ikaratu nintzen, inoiz baino poltsa gutxiagorekin atera nitzen Landakotik. Urte osoan euskal literatura “kontsumitzen” duenetakoa naiz. Ez nihoan liburu finko baten bila, esan daiteke pasioan joan naizen lehen urtea izan dela. Ez dakit zer pentsatuko duzuen, baina edizio honetan ez da “liburu estrella” bat egon. Nik behintzat horrela ikusi dut.

Lehenik eta behin 18/98ko diska erosi nuen, Auzolanean izenekoa. Bertsolariak eta musikariak elkarlanean sortutako diska. Doctor Deseo eta Kerobiaren kantak itzelak, gehien ase nautenak.  Euskal Herrian oraindik jarraitu behar dugu horrelakoak egiten, ez dute asmorik bakean uzteko herri hau.

Apurtxu bat aurrerago Ataramiñe´06 eskuratu nuen. Presoek eta iheslarien literatur koadernoa. Liburu honetan ez daukat ezagunen bertso zein idazlanik. Hein handi batean poztekoa da. Perla politak aurki daitezke, ez da idazle profesionala izan behar sentimenduak azaleratzeko, bizitza errealaren kontaketa azken finean.

Susaren mahaira inguratu eta hortxe egin nituen nire erosketa potoloak. Iñigo Aranbarriren Hizlandia hartu nuen, sinatuta eta guzti. Bestalde  Jokin Urainen   Errotarria  kronika liburua. Hau izan da bukatu dudan bakarra eta oso gustora irakurri dut. Euskal Herriak jaso dituen gerrateak, presoen espetxeraldiak, injustiziak, … Euskal Herriko borroka ezagutuko duzu liburu honetan, hasi eta bukatu arte ez duzuna utziko.

Hori bai, mila esker Susakoei: bi liburu erosi eta beste bi oparitu zizkidaten. Gaur egun nork egiten du horrelakorik? Milesker benetan!

Betiko erosketak ere hortxe daude: Seaskako egutegia etxeko egongelan jartzeko eta Euskal Herria aldizkariko mahai gaineko egutegia.

Asmoa nuen Igela! Taldearen poesia aldizkaria erosteko, baina pasatu nintzen bi aldietan ez zegoen inor stand-ean. Berak ez ninduen ezagutu, baina hortxe ikusi nuen Joxe alabarekin Mondragon Unibertsitateko saltokian. Portzierto, Erasmoren liburu hori ez nuen ikusi!

41.edizioa bukatu da, datorren urterarte itxaron beharko dugu gure literatur gosea asetzeko. Bai, batzuk bakarrik sartzen zaie gose hori Gabon inguruan. Pena.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

1 Response to DURANGOKOAK

  1. egilea: patxi lurra

    Neuk be bai arrantzan harrapatu neban “Auzolanean. 18/98”. Baita “Hauxe” (Petti+Txuma+Rafa) be. Halaber, Sauré argitaletxeko komiki bat, “The Balde”ren aldizkari bat eta giza gorputzaren poster bat (hazurrak eta giharrak erakutsiz, dan-dana zientifikoa).

    Durangotik at askoz gehiago erosten dot, urtean zehar. Baina atsegin handiz disfrutatzen dot neuk Durangoko azokaren giroaz urteo.

     

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude