BIZKAI(RALLY)BUS!!!

Normalean metroa erabiltzen dut erosoa delako eta etxetik gertuen daukadan garraioa delako. Badakit batzuk zer pentsatzen zaudeten: baina noiz aterako du gidatzeko baimena? Agian soldata kobratzen dudanean…

Orain aste bete eskola partikularrak ematen hasi naiz neskato bati eta Leioara joan behar naiz egunero. Unibertsitatera zoaztenok, jakin duzue zeinen gertu dagoen metroko geltokia unibertsitatetik… Beraz autobusa hartu behar, Bizkaibus maitea.

Areetako anbulategi parean hartzen dut busa. Askotan zortea dut eta eserita joateko parada daukat. Luxu bat jakinda zenbat andre zahar (edo heldu…) sartzen diren.

Heltzen gara Leioako metro geltoki ondoko errontondara: preparados, listos, ya! Itzi begiak, hankarekin frenatzen hasi edo Gure Aita bat errezatzen hasi. Zergatik? Gidariak Carlos Sainzen ikaslek ei dira.

Baina gidari hauek nola hartzen dituzte errotondak? Zenbat apuratzen dute zebra-bide batean? Zelako abiadura eramaten dute? Ikaratzekoa!

Ez dago beste modurik Leioara heltzeko, egunero rally bat egiten dute gidari horiekin. Gero esaten dute garraio publikoa ederto doala, izorrai!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude