OLENTZERO MAITEA

Olentzero maitea,

Nahikari naiz. Urtero futbol baloi bat eskatzen nizun hura naiz.Kostatu zitzaizun ekartzea, baina eskerrak ematen dizut beste behin ere.

Aurten oso ondo portatu naiz. Gurasoei kasu egin diet eta saiatu naiz gutxi eztabaidatzen. Lan asko egin dut: bertsolaritza irakasten, zein ikasten. Irakasleak ez dira oso ondo portatu nirekin, baina badakizu, ikasleek ez dute inolako errurik.

Ez dizut gauza askorik eskatu nahi: osasuna eta alaitasuna. Batez ere osasuna etxekoentzat, behar dute eta. Alaitasun apurtxu bat be bai. Hain ondo portatuta mereziko dut, ez?

Bide batez, posiblea da “cura de estres” bat ekartzea? Uste dut kristolako beharra dudala horrelako bat egiteko. Baina zuk ikusi, ahal baldin baduzu.

Hau da guztia, goraintziak eman Astotxori. Belar piloa batu dut berarentzat eta zuretzat patxarana eta turroia. Turroi gogorra, badakit gustokoa duzula.

Milesker!

Nahikari

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat OLENTZERO MAITEA bidalketan

  1. egilea: Ainhoa

    Nahikari maitea
     Asko poztu nau zeure eskutitza jasotzea, urtero bezala.
        Ez dakit nik bertan esaten duzun guztia egia ote
    den, izan ere, jaso dut beste eskutitz bat, zure  gurasoena,
    esaten duena beti ez diezula kasu handirik egiten, baina eurak ala ere
    asko maitatzen zaituztela. Irakasle eta iksleena ez dauka inolako
    erremediorik, niri ere ez didate kasurik egiten, beraz sentitzen dut
    baina ez dago nire esku, eskaiozu gorriz jantzita dabilen gizonari,
    horrek agian “entzuferen” bat izango du.
      Nabaritu dut osasuna eta alaitasuna behar dituzula, horregaitik
    “razio” bikoitza bidaltzen dizut, ala ere, nahikari maitea, zure
    aldetik zerbait jarri behar dozu zeure nahiak bete daitezen, ados?
    “cura de Etres” delakoa, ez dakit posible izango den, astotxorekin
    hitzegin beharko dut, hurrengo eskutitzean easngo dizut.
       Eskerrik asko belar, patxaran eta turroiagaitik, astotxo
    eta biok asko eskertzen dizugu, guk muxu pilo bat bidaltzen dizkizugu.

    Goraintzika Sabin eta Mertxerentzat!

    Olentzero eta astotxo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude