Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

DOMEKA ARBOLEDAN

Talde osoa Guztiak aldapa behera! Domekan Arboledara egin genuen osteratxoa. Urtarrilaren 4tik geneukan data jarrita. Ondo atera zitzaigun, Arboleda guztiz elurtuta zegoelako. Umeek asko gozatu zuten, eta zer esan Josu eta biok! Ordu bete egon ginen funikularra itxaroten. Badakizue, elur … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

NIRE BEGIETATIK URTE BETE!

Bai, orain urte bete hasi nintzen blog honekin. Aurretik, blogspot-en hasi nintzen eta iraila aldera erabaki nuen euskarazko plataforma batean sartzea, Goienan, hain zuzen ere. Denetarik kontatu dut. Laneko kontuak, ikasketetakoak, bertsolaritza, skoutekoak, lagunak, … Azken baten nire bizitza. Oso … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 11 iruzkin

GOIZ EMANKORRA BILBON

Atzo goizean Bilbora egin nuen osteratxoa. Ez nengoen oso motibatuta ikasteko eta ez neukan gogorik etxean geratzeko amaren erretolikak entzuten. Likinianon Metroa hartu eta Alde Zaharrean jeitsi nintzen. Ronda Kalea hartu, metro batzuk ibili eta Likinianon parean gelditu nintzen eskaparatea … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Txapelketako DVD-a

Aspaldi esan nion Maikeri, nire kioskerari, mesedez gordetzeko Bertsolari Txapelketako DVD-a agortu baino lehen. Ez nuen arazorik izan. Goizeko 8etan kioskora joan nintzen. Atzo, Literatura Eskola Iruñean egin genuen eta goiz altxatu behar izan nuen. Portzierto, Iruñean primeran! Txantreako Euskaldunon … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Utzi iruzkina

Edukazioa etxean uzten dute

Arratsaldeko zortziak, Indautxun hartu dut metroa. Pentsatuko duzuenez jendez gainezka dago. Jendea lanetik atera berri eta etxerako bidean. Nahiko nekatuta nago. Batzar batetik atera naiz eta etxera heltzeko gogoa daukat. Metroan sartu naiz. Motxila kendu dut, enbarazu ez egiteko inori. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 5 iruzkin

URTE BERRIA EI DATOR…

Gaur bukatzen da 2005a. Beste urte bat gehiago norberaren bizkarrera. Zama handia batzuentzat. Niretzat, bederen, bai. Abenduaren 31a datorrenean, ohitura daukat hausnartzeko zelan joan den urtea. Denetarik egon da: une ederrak, politak, ez hain onak, negar egitekoak, … “Horrelakoa da … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Iruzkin 1

MALKOEK IRABAZI NINDUTEN

Hasi baino lehen: ZORIONAK DANORI! Nahiko lanpetuta ibili naiz Olentzeroarekin. Ez pentsa bere laguntzailea naizenik (beno, azkenaldian badirudi baietz…). Lan askoren ondoren, abenduaren 24a iritsi zen. Beno, 23an ere Olentzeroa atera genuen pasioan, badakizue, jakiteko zeintzuk diren kaleak ez galtzeko … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

BEC-en IZUGARRI!

Ez dakit nola azaldu atzo BEC-en sentitu nuena. Oso berezia izan, bertso askorekin hunkitu nintzen. Ez nituen negar malkorik isuri, baina hortxe-hortxe ibili nintzen. Saioari dagokionez, asko gozatu nuen. Goizean zein arratsaldean. Zortziko handian Maialenen eta Unairen ofizioa izugarria izan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak | Iruzkin 1

Durangoko Azoka

Ostegunean izan nintzen Durangoko Azokan. Hantxe bazkaldu ordu biak aldean eta hiruretarako bageunden Landakon azoka ikusteko prest. Aurten inoiz baino gutxiago erosi dut, agian urtean zehar asko erosi dudalako liburudendetan, baina ez nentorren ideia finko batekin. Musikaren stand-ak ez ditut … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

EUTSI EUSKARARI!

Abenduak 3, euskaldunon egutegian Euskararen Eguna ospatzen dugu. Atzo nire ikasleei “Euskal Herrian Euskaraz” abestia eraman nien. Oso polita, gora euskara, … baina gero zer? Kalean erderaz. Egunero izan behar da Euskararen Eguna. Okinarekin euskaraz, administrazioan euskaraz, lagunekin euskaraz, … … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | Iruzkin 1