1.1. MARKOEI BURUZKO HAUSNARKETA

Maite Goñiren hitzaldia entzun ostean, argi eta garbi, hezkuntzan nahiko atzeratuta

gabiltzala, eta nire kasuan behintzat, ezjakintasuna nagusia dela.

Beheko taulan ikusi dezakezun bezala, bost marko desberdindu ditzakegu:

  • Informazioa
  • Komunikazioa
  • Edukien sorrera
  • Seguratasuna
  • Arazoen ebazpena
1. INFORMAZIOA 2. KOMUNIKAZIOA 3. EDUKIEN SORRERA 4. SEGURTASUNA 5. ARAZOEN EBAZPENA
1.1 informazioa miatu, bilatu eta iragaztea 2.1 Teknologia bitartez elkarrik eragitea 3.1 Edukien garapena 4.1 Gailuen babesa 5.1 Arazo teknikoen ebazpena
1.2 Informazioa ebaluatzea 2.2 Informazioa eta edukiak partekatzea 3.2 Integrazioa eta berregitea 4.2 Datu pertsonalen babesa 5.2 Beharren identifikazioa eta erantzun teknologikoak
1.3 Informazioa bildu eta berreskuratzea 2.3 On-line hiritargoan parte hartzea 3.3 Egile eskubideak eta lizentziak 4.3 Osasunaren babesa 5.3 Berriztatu eta teknologia era sortzailean erabili
2.4 Kanal digitalen bitartez kolaboratzea 3.4 Programazioa 4.4 Ingurunearen babesa 5.4 Gaitasun digitalen hutsuneen identifikazioa
2.5 Netiketa
2.6 Nortasun digitala kudeatzea

Informazioa

Google ederto baten erabiltzen dugu, baina ba al dakigu bilaketa aurreratuak egiten edota beste bilatzaile batean aritzen? Bai ikasleentzat zein guretzat, Google errezena da. Ez dugu publizitatea iragazten, bideoak bilatzeko Youtubera jotzen dugu, ez ditugu beste euskarririk erabiltzen.

Bilaketak egin eta gero, ikasleei ebaluatzeko irizpideak eman beharko genizkieke. Informazioa eskatzen diedanean wikipediarekin kontuz ibiltzeko esaten diet, ez dela %100ean fidagarria. Eta askotan, informazio hori elkarbanatzean (ez da ebaluazio zehatz bat), baina askotan ikusten dute ez dutela leku zuzenera. Orrialde bat erabili ostean, ikasleei honako ebaluazioa hau egitea eskatu beharko genieke: zehaztasuna, egilea, objektibotasuna eta aktualitatea.  Horrez gain, jasotako informazioa antolatu, etiketatu eta elkarbanatu beharko genuke.

Edukiak sortzea eta komunikazioa

Ikasleei askotan aurkezpena eskatzen dizkiegu, batez ere powerpointaren bidez. Drive-etik elkarbanatzen dute eta ondoren gelan aurkezteko aukera izaten dute. Baina hortik aurrera, erreminta gutxi erabiltzen dituzte. Prezzi, mapa kontzeptualak etab ez ditugu erabiltzen, gehien bat guk ere ez ditugulako menperatzen.

Lizentzien kasuan ezer gutxi dakigu. Leku batetik zein bestetik argazkiak, irudiak,… hartzen dituzte. Argazki horren jatorria zein den ez dakite eta guk askotan ere ez. Onartzen dut, askotan nire aurkezpenak egin ahal izateko argazkiak hartu eta iturria ez dudala aipatu. Ikasleak honetan trebatu beharko genituzke.

Informazioa eta komunikazioa

Atal honetan, batez ere arreta deitu dit Netiketaren azalpena. Sarean ondo jarduteko arauak. Aurrean informazio anitza daukagu, baina ez dakigu kudeatzen, eta ikasleei ez diegu horrelakorik transmititzen.

Gure identitate digitala kudeatzen garrantzitsua iruditzen zait. Urteak igarota, sarean gure arrastoa geratuko da eta ondo kudeatu beharra daukagu sarera igotzen diguna, gure iritziak,…

Segurtasuna

Antibirusa daukagu? Agian ez, garestia da eta ez gabiltza orrialde arriskutsuetan. Edozein orrialdek, arriskua izan dezake, bai publizitatea dela, erabiltzen gabiltzan konexioa… Uste dugu segurtasuna kontrolatzen dugula, baina ez da horrela.

Ikasleak bai trebatzen ditugu cyberbulying-a dela, pribatutasuna edota menpekotasuna dela eta. Nahiz eta oraindik, asko daukagun egiteko.

Gure historiala gutxitan ezabatzen dugu, pasahitzak ez ditugu oso maiz aldatzen,… Oinarrizko segurtasuna menperatzen dugu, baina beste pauso bat haratago eman beharko genuke.

Arazoen ebazpena

Beti jotzen dugu aplikazio berdinetara eta ez dugu ikusten, askotan, beste batzuk mesedegarriak izango liratekeela. Teknologiaren erabilpen sortzailean atzeratuta gabiltza, ez gara “birziklatzen”. Ikasleek aurrea hartzen digute, baina ez dago haien esku, gure esku ere badago salto hori eman ahal izatea.

Hutsuneak identifkatu beharko genituzke eta horri aurre egin. Lanean, eskolaz eskola ibiltzen naiz. Askotan ordenagailua izorratuta dago, portatilak ere… Zerbait desberdina edo kreatiboa egin nahi duzunean, zentruaren konexioak edo aparatuek boikota egiten dizute. Horrelako kasuetan zer egin dezakegu? Berriro ere, paperera jo, antzina bezala.

Carlos Castañoren hitzaldian, Open education edo Hezkuntza irekiari buruz hitz egin digu.

Hezkuntza irekiari dagokionez, hiru ataletan banatu du:

  • Teknologia irekia
  • Ezagutza
  • Eduki askea

Bestalde, aurrerago ikusiko dugu NIA eta PLEren definizioa eman digu: Nork bere ikasteko ingurunea.

Web orrialdeak galtzen ari den arrakastaz hitz egin digu. Sarri webgunea batera joan beharrean, aplikazioetara jotzen dugu. Baina horrek ez du esan nahi web orrialdea desagertuko denik.

Jakintza askeari buruz hitz egin digu eta topatu ditzakegun plataforma desberdinei buruz. MOOC kenduta, besteak ez nituen ezagutzen, baina beste iturri bat topatu dut nire lanean erabili ahal izateko.

“La rueda de la pedagogía”-ren irakurketa egin digu. Nola lotu behar ditugun kontzeptuak, jakintzak eta teknologiak.

Asko daukagu egiteko eta askoz gehiago ikasteko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude