EUSKAL BLOGOSFERA

Joxeren liburua sinatuta

Joxeren liburua sinatuta

Atzo Deustuko Unibertsitatean, Zientzia eta Letren astearen barruan, Euskal Blogosferari buruzko mahainguruan izan zen.

Hizlari honako blogari hauek ibili ziren:

Blogariek euren esperientziaz hitz egin zuten. Zergatik, nola, zertarako sortu zuten bloga. Julen Gabiria eta Joxe Aranzabalen esanetan, gehien bat erakarri zituena mundu honetara, elkarrizketa/erantzun jokoa izan zen. Blogak daukan azkartasuna publikatzeko,azken batean, ematen duen askatasuna.

Euskal blogintzaren aintzindari bezala, Sustatu eta Eibar.org aipagai izan dira. Hortxe hasi ziren Joxe zein Julen
lehen pausuak ematen.

Beste blogariak, berriz, unibertsitateko ikasleak izaki, Litteran eman zituzten pausuak, “ondo jakin barik zer zen”. Littera proiektua orain hiru urte jarri zuen martxan Joseba Abaitua irakasleak, gaur egun arrakasta handia duena.

Eztabadaigai izan da, blogetan gehien jorratzen diren gaiak. Guztiak ados egon dira esaterakoan, gutxien jorratzen den gaia politika dela. Bestela ere, blogariek gizarteaz idazten dute, beren bizitzaz, afizioak, literatura, kirola, …

Aipagarria da esatea, behingoagatik, euskaldunok ez dugula galdu teknologia berrien trena. Behingoagatik garaiz gabiltza eta blogintzaren aspektu askotan aintzindariak gara. Patxi Gaztelumendiri askotan entzun dut esaldi bera, eta arrazoia du. Oraingoan ez gara azkenak izango!

Gai asko jorratu dira mahainguruan, baina ez zaituztet aspertu nahi.

Aukera izan nuen Julen (espero dut berriro bueltatzea blogintzara) eta Joxerekin hitz egiteko: blogei buruz, bakoitzaren bizitzari buruz, proiektuez, … Plazer bat izan da zuekin solastea, unetxo bat izan bada ere.

Eta nola ez, Janire eta unibertsitateko beste blogariekin. Ilusioa egin dit adibide bat jartzerakoan, nire blogaren irudi bat ikustea. Milesker, benetan! Ez dut uste eredu bat naizenik, baina beno, eskertzekoa!

Bestalde, Joxek bere liburua sinatu dit, milesker zuri ere!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

5 erantzun EUSKAL BLOGOSFERA-ri

  1. egilea: Janire

    Eskerrik asko etortzeagaitzik da mahai-inguruari buruz idaztearren!

    Besarkada bat Trapagaranetik!

  2. egilea: Eneko Zuloaga

    Ño, artikulu elegantea.

  3. egilea: Janire

    A ta parkatu, baie zeure blogie powerpoint-ean jartzeko ideie nirie izen zan ta ondo pentseta! jeje. Justu agertu zanien zuri begitsu netzun da barre ein naben jaja. Eztakitz konteruko ziñen…

    Kriston blogie dekozu, artista! 😉

  4. egilea: Iban Arantzabal

    inbidixa piska bat emon dosta, e? Bueno, laburpenarekin geratzen naiz.

    Iban

  5. egilea: newton

    Ederra izan zen antolaturiko ekimena, neu ere gustura geratuko nintzateke berbetan baina “Base De Datos”eko klasea neukan, eta ezinezkoa huts egitea.
    Poz handia hartu nuen Goiena.neteko jendea han ikustean; banekien Deustuko zenbait blogari zeudela baina Esidekoak ez izanda ba zail xamar nuen elkar topo egiteko 😀
    Ondo segi eta dosi itzela izan dugu azken 2.0 egun hauetan.

Utzi erantzuna Eneko Zuloaga(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude